2023 etiketa duten bideoak
Heleta: Kabalkada 2023 Mutxikoak
Heletako kabalkadan plazaratutako Mutxikoak dantza-jauzia duzue honakoa. Abuztu honetan heletarrek hainbat dantza plazaratu dituzte; horietako zenbait belaunaldika aurkeztu dituzte eta hauxe da gizon zaharrenek eman zutena. Dantzan hasi bezain pronto 1958an Huber Knapp-ek Heletan bertan grabatu zituen dantza-jauzien irudiak etorri zaizkigu gogora. Dantzari haiek bazuten dantzarako freskotasuna eta nortasun propioa, bakoitza bere maneran dantzatzen zen. Irudi hauetan ere suma genezake aire hori. ...