Otsagabiako dantzak 1959

2010/11/01

1959ko NO-DOko irudiak dira honakoak. Otsagabiako dantzak egiten ageri da talde bat, baina ez dirudi Otsagabia bertako dantzariak direnik. Pañuelo dantza egin ondoren, garai horretan oso ohikoak ziren suite moduko bat egiten dute, dantza desberdinen zatiak erabiliz.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu
Julen Leuza Izkue
Anonimoak
2010/11/02 00:08

Hain zuzen ere, Iruñeko udaletxeko dantzariek 80ko hamarkada arte egiten zuten berdin-berdina da, beraz haiek izango dira ziurrenez. Bitxia da, guzti honen barruan, pañolo-dantzarako eta paseorako musikak aldatzen direla.