Marian Arregi oroimenean

2018/03/07

Dantzari trebea bazen ere, beste dantzariak bere akordeoiarekin dantzan jartzen ezagutu dugu Marian Arregi Sarasola (1944-2018), Argia dantzari taldeko musikari aparta. Jaurrietako axuri-beltza berpiztu zuen lo zetzan paperetatik eta berak emandako airearekin zabaldu eta hedatu da munduan. Euskal dantzaren eta euskal musikaren azken mende erdiko soinu bandan eragin handia izan du Marian Arregiren lanak. Berak jotako bi pieza eder, Jaurrietako emakumeen dantzarako jotzen zuen zikiro beltza eta Pepe Andoain-ekin ikasi zuen Molinatxo habanera entzun daitezke bere zenbait irudi batzen dituen bideo honetan. Irudiak Argia, Ikerfolk eta dantzan.eus-en artxiboetakoak dira. Edizioa: Eire Vila. Marian Arregi oroimenean, 2018-03-07.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu
Aitor Sorazu
Aitor Sorazu
2018/03/07 08:57
Ederra benetan egin diozuen oroimen bideoa.
Nere dolumin sentikorrenak Urbeltz- Arregi familiari, Argiako partaide guztiei eta bera ezagutzeko aukera izan zutenei. Bere musika betirako geldituko zaigu.

Agur eta ohore Marian.
Iñaki Zugasti
Iñaki Zugasti
2018/03/08 12:06
Maitagarria eta kitto!
Jesus Romo Uriarte
Jesus Romo Uriarte
2018/03/08 22:32
Bideo ederra, benetan. Zabaltzeko modukoa.
Zoritxarrez uste dut html kodean zeozer falta dela. Plentzia Kantagunea gure web gunean bideo hori txertatu ahal izateko kode hau erabili dut:

<iframe allow="autoplay; encrypted-media" allowfullscreen="" frameborder="0" height="336" src="https://dantzan.eus/bideoak/marian-arregi-oroimenean/embed" width="560"></iframe>