Kemen: Ezpata-dantza 1990 eta 2003

Irungo Kemen dantza taldea Basauriko Euskal Herriko Dantza Agerketan izan da bi aldiz Gipuzkoako dantzak eskaintzen: 1990. urtean eta 2003. urtean. Bi urte horietan egindako emanaldien bideoak elkarren ondoan jarri ditu, dantzaz dantza bi dantza saioen arteko alderaketa egiteko aukera emanez. Gipuzkoako ezpata-dantza egiten ageri da bideo honetan Kemen dantza taldea, 1990. urtean lehenengo eta 2003. urtean ondoren. Basauri, 1993 eta 2003, Youtube, KemenTB.

Eder Valladares
Eder Valladares
2013/05/07 21:32

Esker berezia Txebi Arriagari bere bitartez lortu bait ditugu, guretzako altxor txikia diren, bi bideo hauek. 1990ko saioa neretzako berezia izan zen, helduen taldearekin dantzatu nuen lehen aldia izan zen eta (14 urteko umetxo bat). Ezpatadantzan ezpata "kontzeko" bat behar zute eta altu xamarra nintzanez... "Ea zu Basaurira". Lehenengo zatian (1990. urtekoa) Kemeneko dantzari handiak izandako asko ikusten dira: Patxi Pagola, Xabi Urresti, Peio Urtxegi, Txarli Zabala.... Tamalez, neskak ageri den bideorik ez dago gure esku.