Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Izaba: Danspirenaika 2024

Dokumentuaren akzioak

Izaba: Danspirenaika 2024

2024/10/04 08:55

Talde handia batu da hiru egunez Izabako kale eta inguruetan dantzan ikasi, urratsak landu eta hori guztiaz disfrutatzeko asmoz. Jota, pasodoblea, rantxera, ezkotix, polka, bolero, habanera, bals, mazurka, foxtrot eta kontra-dantzak landu dituzte Aiko taldekoek. Branlea ere landu dute Danspirenaikako azken egunean, Izabatik 12 kilometrotara dagoen Mata de Haya bezala ezaguna den inguruan, eta horretarako, Mixel Etxekoparren laguntza ere izan dute. Jean Christian Irigoien, Galtxetaburu eta taldearekin erromeria izan zuten asteburua festa giroan amaitzeko.

Birritan antolatu du aurten Aikok proiektua; Hechon izan dira uztailean eta Izaban izan dira iraileko azken asteburuan. "Danspirenaika proiektuan dantzarekiko pasioa eta hitzik gabeko hizkuntza partekatzen saiatzen gara, edozein mugetatik haratago" azaldu dute antolatzaileek. Asteburuko ikastaroa baino zerbait gehiago eskaini izan nahi dute; hiru eguneko azoka bat bezala planteatu dute proiektua, elkartzeko eta trukatzeko gune bat bezala.

Irudiak: Mikel Lahidalga. Danspirenaika, Izaba, 2024-09-28.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2024/10/04 16:01
Zer modu ikusgarria eta gozagarria gure kultura gorde, bizirik mantentzeko, eta zabaltzeko aldi berean.
Gora Aiko,eta bere ingurura hurbiltzen garen guztiok!!!!!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.