Arantza: Mozorro zuriak 2011

2011/02/18

Inauteriak ospatzen ari dira Arantzan. Atzoko irudiak dira honako hauek. Hamarretakoa egiteko biltzen dira mozorro zuriak ostatuan. Ondoren, herriko eskolatik pasa eta gero, bi taldetan banatu eta baserrietara abiatzen dira puska biltzea egiteko trikitilari eta pandero-joleekin batera. Fandango eta arin-arinak, eta Arantzako zortzikoak dantzatuz, eta jan-edanean pasa zuten eguna. Gaur, herriko kaleetan ibiliko dira, mozorro zuriak jantzita. Irudiak: Eire Vila. Arantza, dantzan.com, 2011-02-17.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu
Eder Valladares
Eder Valladares
2012/10/03 21:33

Iruditan poza eta freskotasuna nabarmentzen da. Ea guk, beraiek trasmititzen duten apurtxo bat trasmititzea lortzen dugun noizbait!