Audioak

Hazparneko Kaskarota Pierre Carrau

Dantzan 2016/05/03 11:10

Radio Kulturako Pantxix Bidarte eta Xabier Itzainak Hazparneko kaskarota, Pierre Carrau elkarrizketatu dute orain gutxi. 1946 urtean, II. Mundu Gerla bukatu berritan, Hazparneko gazte talde batek inauteri ohiturak berreskuratzea erabaki zuen. Haien artean zen Pierre Carrau, eta 70 urte beranduago gogoratu ditu orduko kontuak. Hemen duzue programa osoa (19 minutu) entzuteko aukera. Harrigarria da zein argi eta zehatz oroitzen dituen 70 urte lehenagoko dantza eta inauteri kontuak.

Irakurri gehiago

Oier Araolaza aurreskuaren burbuila Euskadi Irratia 2015

Dantzan 2015/05/15 07:45

Euskadi Irratiko Hirigorrian saioan Oier Araolaza elkarrizketatu dute. Martin Garitano Gipuzkoako Aldun Nagusiak dioenez: ia 300 aldiz dantzatu diote aurreskua, karguan egin dituen lau urteotan. Oier Araolaza dantzari eta ikerlariak horixe salatzen du: ganora gabeko aurresku gehiegi dantzatzen dela...askotan aitzakia xelebreenarekin.

Irakurri gehiago

2008-09-25 Irun Dantza taldeak etorkizunean mahai ingurua

Dantzan 2013/10/09 09:15

2008ko irailaren 26an, Euskal Herriko Dantzari Egunaren ekitaldien artean, "Dantza taldeak etorkizunean" mahai ingurua burutu zen Irunen. Dantza taldeek etorkizunean nondik nora jo beharko duten aztertu zuten EDB-ek gonbidatutako zenbait hizlarik eta entzuleen artetik hitza hartzera animatu ziren zenbaitek ere. Xabier Mendizabal, EDBko lehendakariak gidatu zuen mahai ingurua eta hainbat galdera egin zizkioen gonbidatuei beraien jarduna gidatzeko. Sebas Zamora (Iparraldeko EDB), Mikel Goitia (Andra Mari, Galdakao), Faustino Aranzabal (Kresala, Donostia) eta Jon Maya (Ereintza, Errenteria) aritu ziren hizlari.

Irakurri gehiago

Etorki Balletak Parisen 1961

Dantzan 2013/10/09 08:40

Etorki Balletak Parisen egindako emanaldiaren harira, Radio Paris irratian Etorkiko zuzendari Filipe Oihanburu eta konapinaiko kide Agustin Alberro elkarrizketatu zituzten. Hona hemen elkarrizketa Alakanteko Unibertsitateri esker.

Irakurri gehiago