Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Gauargi / La lanterne de la nuit

Dokumentuaren akzioak

Gauargi / La lanterne de la nuit

Miarritzeko Maritzuli dantza konpainiak "Gauargi / La lanterne de la nuit" jantzi erakusketaren katalogoa da. Dantza konpainiak Miarritzeko egutegi tradizionalaren baitan sortu dituen erritu eta dantzen inguruko azalpen historiko zein sinbolikoak jasotzen ditu.
Egilea
Maritzuli dantza konpainia
Formatua
Liburua
Editorea
Maritzuli dantza konpainia
Data
2021/07/21

Gauargi / La lanterne de la nuit erakusketak dantza, musika eta jantziak oinarri ditu eta Maritzuli konpainiaren hogeita hamar bat jantzi piezak osatzen dute. 2021eko uztailaren 21etik urriaren 23era egon zen erakusgai Miarritzeko Museo Historikoan. Erakusketan aurkezten dira Miarritzeko hiru festetarako, San Martin, San Blas eta Donibane jaietarako, propio eginiko jantziak.

Erakusketak festa horietako sinesmen eta errituen sinbologia ezagutarazi nahi du, horrela, liburuxka honetan bildu da informazio gehigarria. Besteak beste, egutegi tradizionalaren eta eguzkia eta ilargiarekiko loturak, San Martin ezpata-dantza eta hartzaren mitoa, inauterietako festak edo Jondoniko suen eta errituen inguruko kontuak irakur daitezke. Testuekin batera Maritzuli konpainiak egutegi tradizionalean txertatu dituen festa eta erritu horietako argazkiak argitaratu ditu.

Aurkibidea

  • Hitzaurrea – Maider Arosteguy, Biarritzeko Auzapeza

  • Goizean agi hastean...

  • Argiaren bestak

  • Egutegi tradizionala eta Miarritzeko Maritzuli konpainia

Argia bizi-iturri gisa

Hartza eta sasoien zikloa

Miarritzeko San Martin ezpata dantza

Ihaute, berpiztearen besta

Jondoniko suak

  • Maritzuli konpainia: kultur ondare bizia

  • Eta gaua betirako balitz?

Fitxa

  • Testua: Maritzuli konpainia
  • Argazkiak: Emile Drouinaud, Iñaki Zugasti, Vero Jorajuria, Marie-Helene Labasse.
  • Itzulpenak: Herriko Etxeko euskara zerbitzua
  • Diseinu grafikoa: Chistophe Lestage

 

Gauargi / La lanterne de la nuit

Maritzuli konpainia
Miarritzeko Hiriko Kultura Zerbitzua, 2021

Erosi liburua dendarako saski-botoia

Dokumentuaren akzioak