Zuberoako maskaradak bertan behera geratu dira
Santa Graziko gazteak dira aurtengo Zuberoako maskaradak antolatu eta
herriz herri aurkezteko ardura hartu zutenak. Lehen emanaldian zeresana
eman zuen antolatzaileen kezkak, euskara galtzen ari dela eta maskaradak
ere kolokan izan daitezkeela eta Santa Grazik antolatzen duen azken
maskarada izan daitekeela. Maskaradak ederrak gertatu ziren hala ere
lehen agerraldietan, baina pasa den astean gertaera lazgarri batek eten
du inauteriko festa honen ibilbidea.
Herritar baten heriotzak kolpe latza izan da santagrazitarrentzat.
Maskaradetako arizaleetako hiruk senide zuzena zuten hilberria, eta lur
jota maskaradarekin aurrera ez jarraitzea erabaki dute. Taldeak, bi
emanaldi bertan behera utzi ondoren, bilera egin dute Santa Graziko
maskaradetako parte-hartzaileek, eta samina batetik, eta falta zaizkien
hiru arizaleen hutsunea betetzeko ezintasuna bestetik, geratzen ziren
maskarada guztiak bertan behera uztea erabaki dute. Oraindik beste zazpi
agerraldi aurreikusiak zituzten, maiatzaren 15erarte, baina ez da
gehiago egingo. Aurreikusitako hamabost emanaldietatik sei egin ondoren,
ezbehar larri baten ondorioz bukatu dira 2011ko maskaradak Zuberoan.
Dantzan