Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zuberoako maskaradak 2015: Idauze-Mendiko gazteen egutegia

Dokumentuaren akzioak

Zuberoako maskaradak 2015: Idauze-Mendiko gazteen egutegia

2014/12/15 10:50
Zuberoako maskaradak 2015: Idauze-Mendiko gazteen egutegia

Argazkia: Iñaki Zugasti / dantzan CC BY-SA

Hamabost urte pasata berriz antolatu dituzte Idauze-Mendiko gazteek maskaradak. 1999an antolatu zituzten azken aldiz idauztarrek eta 2015ekoak prestatzeko maskarada haietan parte hartu zuten arizaleei eskatu diete laguntza. Horrez gain, herritik kanpoko bi laguntzaile izaten ari dira: Maite Davant eta Johañe Etxebest. Urtarrilaren 18an Idauze-Mendin izango da lehen agerraldia eta apirilaren 19an azkena. Guztira hamairu agerraldi aurreikusi dituzte. 

Zuberoako maskaradak 2015

  • Urtarrilak 18, igandea: Idauze-Mendi
  • Urtarrilak 25, igandea: Atharratze
  • Otsailak 1, igandea: Urdiñarbe/Muskildi
  • Otsailak 8,  igandea: Garindaine
  • Otsailak 15, igandea: Gamere-Zihiga
  • Martxoak 1, igandea: Altzürükü
  • Martxoak 8, igandea: Ürrüstoi-Larrabile
  • Martxoak 14, larunbata: Maule-Lextarre
  • Martxoak 21, larunbata: Santa Grazi
  • Martxoak 28, larunbata: Zalgize/Iruri
  • Apirilak 5, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 12, igandea: Hoki (Sohütako auzoa) (Erne, konfirmatzeke!)
  • Apirilak 19, igandea: Idauze-Mendi

 

Johañe Etxebest-ek jakinarazi digunez inauteriari zentzua indartu nahi dute, eta horrela, maskaradetako sinboloak eta pertsonaiak landuko dituzte. Braleari dagokion tokia eman nahi diote eta maskaradetan euskarak duen leku nagusia azpimarratu. Txorrotxen kanta, Agorrodi idauztarrak idatzitako Xiberoko astoak izango da. Kanta horren airea Arrosako zolan kantarako erabili da eta horrek ezagutzera eman du. Azken kanta berriz, Jean-Pierre Behokaraik idatzi du Jean Etxegoihenen airean oinarrituta.

Dokumentuaren akzioak

2014/12/16 07:55
Maite dogu errito hau ... berriz beste urtearen esperoan
2014/12/16 22:38
Baita guk ere. Gora Zuberoa eta Idauze-Mendiko gazteK

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.