Dokumentuaren akzioak
Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?
Londresko areto entzutetsua da Royal Albert Hall izenekoa, eta bertan beste era bateko kontzertu eta emanaldiekin batera, dantza tradizional emanaldiak antolatu zituen XX. mendean English Folk Dance and Song Society (EFDSS) elkarteak. Morris federazioan bidez eskuratu dugun film honetan euskal dantza talde bat ageri da Albert Hall-en dantzan. Baina ez dakigu zein talde den. Inork laguntzerik?
Dantza emanaldiaren ezaugarriak
Zuberoako dantzak egiten dituzte lehenengo, ondoren durangaldeko dantzari-dantzan oinarritutako moldaketa bat, eta gero dantzari batek aurreskua edo gutxienez bakarkako dantza agerraldia egiten du. Azkenik Xemeingo ezpata-dantzan oinarrituta sortutako koreografia bat egiten dute. Koreografiak eta dantzakera ikusita, akaso Etorki izan liteke? Dantzari bakarlariak prestakuntza klasikoko zenbait postura ditu, eta aipagarria da airean jirak egiten dituenean bi buelta egiten dituela beti.
Bi argazki emanaldi berekoak
Ondoko bi argazkiak EFDSSren artxiboetan jasotakoak dira, eta datarik eta erreferentziarik ez badute ere, emanaldi berekoak izan daitezkeela iruditu zaigu. Filmean ageri diren dantza taldearen tankera eta figurak dituzte argazkikoek eta tokia Albert Hall bera dela dirudi.
Badira argazki hauetan aipatzeko moduko kontu batzuk. Txotxongiloan altxatuta daukaten dantzariak besoak gurutzean jarrita ditu, filmean ageri den moduan. Argazkiek jantziak xeheago ikusteko aukera ematen du, eta adibidez, oinetakoak ez dira abarketak, dantzarako balleteko txapin tankera dute. Txotxongiloan dantzaria sorbaldetatik altxatzen dagoen dantzaria emakumea izan daitekeela iruditu zaigu.
Etorki izan liteke?
Dantzakera eta janzkera (ballet arrastoak), nazioartean ibiltzea eta emakumea dantzari-dantzan izan daitekeela kontuan hartuta, Filipe Oihanburuk zuzendutako Etorki izan daitekeela pentsatu dugu, baina ez dugu inolako datarik hori berresteko. Oihanburuk idatzitako De Biarritz a Tbilissi en passant par Bogota liburua aztertu dugu, baina ez dugu emanaldi honen arrastorik aurkitu bertan. Hala ere, 1967an biran ateratzeko taldea berrantolatu zuen Oihanburuk eta Aingeru Ezkurra eta Periko Zabaletak, suite guerriere piezan airean bi buelta egiten zituztela dio.
Inork ba al daki zein euskal dantzari taldek dantzatu zuen Londresko Albert Hall-en 1967an?
Dokumentuaren akzioak
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bere jaioterrian egin zituen musikako lehen ikasketak, Seber Altube idazle eta filologoa irakasle zuela. Bartzelonara joan zen ondoren eta kontrapuntu, fuga eta musika tresnen egokitzapenerako ikasketak egin zituen. 1920 urtean Gernikako Musika-Bandaren zuzendari izendatu zuten eta horretan hainbat sari irabazi zituen. Euskal Herri osoan zehar arrakasta handia izan zuen Elai-Alai dantza taldea sortu zuen. Taldeak antzezturiko obren artean baziren Olaetak berak konposatuak: Meza Osteko Jaya, Donibane Gaba, Estei-taldea, Kandelario, Agate-Deuna eta Jaun Zurian Zinegitea, besteak beste. Frantziako eta Belgikako hiri garrantzitsuenetan egin zituen emanaldiak Olaetaren Elai-Alai dantza taldeak. Geroago Miarritze, Baiona eta Donibane Lohizuneko Euskal Dantzetako Akademien zuzendaria izan zen. 1950. urtean, Victor eta Lourdes seme-alabekin, Olaeta Balletak dantza taldea eta eskola sortu zituen Bilbon. Taldeak Madril, Bartzelona, Bilbo eta Oviedon antzeztu ditu euskal musikagileen (Aita Donostia, Uruñuela, Aranbarri, Guridi) obrak eta euskal kutsuko musika: Aurresku de anteiglesia, Cortejo suletino o Mascarada suletina, Sagar-Dantza eta abar. Ballet honek Europako (Londres, Amsterdam) eta Ameriketako (Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Venezuela, Puerto Rico, Jamaika) hiri nagusietan jarduteko kontratuak izan zituen 1965 eta 1967 urteetan.
Gabon !
Ballets Olaeta kultur elkarteko kideei galdetu diet gai honi buruz eta esan didate 1967. Urtean, Estatu Batuetako gira egon zirela prestatzen. Baina familiari galdetuko dietela ...
Aipatzekoa da dantzatzeko estiloa eta Xemeingo ezpata dantza ... nere ustez ez dira Ballets Olaeta. Zeozer gehiago esaten badidate luzatuko dizuet.
Aio !
Uste det taldea Oldarra dela. Zintzarriak hauek bezela Oldarrako dantzariek eramaten zuten. Beste aldetik, San Migel Arretxinagako ezpata gainean dagoen dantzaria Koldo Zabala da.
Orain arte.
Juan A. Urbeltz