Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Santa Grazik emango ditu 2011ko maskaradak

Dokumentuaren akzioak

Santa Grazik emango ditu 2011ko maskaradak

2010/04/28 17:46

Lasartikok <dantzan> posta zerrendan aurreratu digu, Larraineko azken emanaldiekin ez direla aurtengo maskaradak bukatu:

"Igandean izan zen Larrainen aurtengo Zuberoako azken maskarada…azkena ez! Aurten Zuberoak badu beste herri bat, Iruñea, eta bertan eginen dute Larraineko gazteek azken maskarada bat maiatzaren 22an, Ortzadarrek gonbidatuta. Ohikoa den bezala goizez barrikadak izanen dira Alde Zaharreko kaleetan zehar eta arratsaldez maskaradaren ekitaldi nagusia Burgoen plazan, Udaletxearen ondoan."

Uda pasa arte atsedena hartuko dute Larraindarrek, eta uda ondoren Pastorala prestatzeari ekingo diote. Telesforo Monzon-ek bizitzaren inguruan izango da Larraindarrek prestatuko dute pastorala.

2011ko maskarada nork emango duen ere jakinarazi du Xiberoko Botzak. Larraindarrak "menditarrak" badira, datorren urteko maskaradariak ere halaxe dira, Santa Graziko gazteek antolatuko baituzte maskaradak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.