Mozorro zuriak

  • Mozorro zuriak
  • 2020-02-06T11:30:00+01:00
  • 2020-02-06T23:59:59+01:00
  • Arantzako gazteak goizeko 9tan elkartuko dira elkarrekin gosaltzeko. Ondotik puska biltzeari ekingo diote eta lehen geldialdia herriko eskolan egingo dute. Bertako ikasleei bisita egingo diete eta umeek prestatutako kolorezko eta paperezko zintak edo puskak bizkarrean jarri eta kuestazioan abiatuko dira. Bi taldetan banatu eta baserriz baserri ibiliko dira eskean egun guztian zehar trikitilari eta pandero-joleekin batera. Fandango eta arin-arinak, eta Arantzako zortzikoak dantzatuz, eta jan-edanean pasako dute eguna. Bihar, ostirala, berriro ere gosaltzeko elkartuko dira eta ondotik, Arantzako kaleetan zehar ibiliko dira eskean mozorro zuriak jantzita. Ohikoena da Arantzako mozorro zuriak, inaute astea baino bi aste lehenago ateratzea eskean, baina hala ere, ez da beti horrela izaten.
Mozorro zuriak

Arantzako mozorro zuriak etxe atarian dantzan 2011. Argazkia: Eire Vila

Noiz

2020/02/06 10:30

Non

Arantza

Arantzako gazteak goizeko 9tan elkartuko dira elkarrekin gosaltzeko. Ondotik puska biltzeari ekingo diote eta lehen geldialdia herriko eskolan egingo dute. Bertako ikasleei bisita egingo diete eta umeek prestatutako kolorezko eta paperezko zintak edo puskak bizkarrean jarri eta kuestazioan abiatuko dira. Bi taldetan banatu eta baserriz baserri ibiliko dira eskean egun guztian zehar trikitilari eta pandero-joleekin batera. Fandango eta arin-arinak, eta Arantzako zortzikoak dantzatuz, eta jan-edanean pasako dute eguna.

Bihar, ostirala, berriro ere gosaltzeko elkartuko dira eta ondotik, Arantzako kaleetan zehar ibiliko dira eskean mozorro zuriak jantzita.

Ohikoena da Arantzako mozorro zuriak, inaute astea baino bi aste lehenago ateratzea eskean, baina hala ere, ez da beti horrela izaten.