Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Non dantzatuko duzue uda honetan?

Dokumentuaren akzioak

Non dantzatuko duzue uda honetan?

2015/07/28 09:20
Non dantzatuko duzue uda honetan?

Confolens (Frantzia), 2014. Arg. Oier Araolaza / dantzan.eus CC BY-SA

Urtero bezala hainbat euskal dantza talde atzerrian dabiltza dagoeneko nazioarteko folklore jaialdi, truke-bida eta hango eta hemengo festetan dantza emanaldiak eskaintzen. Izegem (Belgika), Saint Malo (Bretaña), Lublin (Polonia), Klatoly (Txekia), Lleida (Katalunia), Boise (Estatu Batuak) edo San Giovanni Rotondo (Italia) dira euskal taldeek uda honetan bisitatuko dituzten herrietako batzuk.

Etxepare Institutuak Basque Dance marka kanpoan sustatzeko asmoa erakutsi aurretik hamarkadak zeramaten zeregin horretan euskal dantza taldeak, eta orain ere, inolako diru-laguntzarik gabe gehienetan horretan segitzen dute. Nora zoazte zuek dantzara udan honetan? Hona dagoeneko ezagutu ditugunak.

Eskola Dantza Taldea (Donostia): Izegem (Belgika)

Ekainaren 30etik uztailaren 8a bitartean izan ziren Donostiako Eskola Dantza Taldeko kideak Belgikan, Izegemeko folklore Jaialdian.

eskola
Argazkia: Eskola dantza taldea

Haritz dantza Taldea (Elgoibar): Saint Malo (Frantzia)

Elgoibartarrek Frantziarako bidea hartu dute aurten gurean azaldu zutenez. Uztailaren 5etik 13ra bitartean Bretainiako Saint Malo herriko Folklores du monde jaialdian izan dira euskal dantzak erakusten.

haritz
Argazkia: Haritz dantzari taldea

Itxas-Alde Dantza Taldea (Bakio): Klatoly (Txekia)

Klatovyara, Txekiara abiatu ziren Bakioko Itxas-Alde taldeko kideak uztailaren 8an.

Itxas-alde
Argazkia: Itxas-Alde dantza taldea

Elai-Alai dantza Taldea (Portugalete): Lleida (Katalunia)

Ekainaren amaieran, Portugaleten Nazioarteko Jaialdiarekin hasi aurrekin joan ziren Elai-Alai dantza taldekoak Katalunia aldera. Bertan, Dansáneu jaialdian parte hartu zuten, dantzaren bitartez Pirinioetako herriak batzen dituen jaialdian.

Elai-alai
Argazkia: Elai Alai

Ortzadar (Iruñea): Boise (Estatu Batuak)

Uztailaren 28tik abuztuaren 2ra bitartean ospatuko da Boisen aurtengo Jaialdi festa eta bertan izango da Iruñeko Ortzadar dantza taldea.

ortzadar
Argazkia: Ortzadar dantza taldea

 

Meatzaldeko Harrigorria: Bretaña (Frantzia)

Uztaila amaieran Pommerit-le-Vicomten, Bretainian, izan dira Meatzaldeko Harrigorria taldekoak.

meatzaldeko-harrigorria
Argazkia: Harrigorria dantza taldea

Alkartasuna (Pasai Antxo): Rio (Portugal)

Portugalgo Barcelinhos herrian, Rio-ko Jaialdian, daude Pasai Antxoko Alkartasuna dantza taldeako kideak abuztuaren 5a arte. Beraiek dantzan.eus-en egindako sarreran azaldu dutenez, Euskal Herriko ordezkaritzaz gain, Mexiko, EEBB, Txina, Eslobakia, Senegal eta Taiwaneko taldeak ere bertan dira.

alkartasuna-pasai-antxo.jpg
Argazkia: Alkartasuna dantza taldea

Lurra (Urretxu): Vigo (Pontevedra)

Uztailaren 24an abiatu dira Lurra Dantza Taldekoak Vigo aldera.

Lurra
Argazkia: Lurra dantza taldea


Udaberri (Tolosa): San Giovanni Rotondo (Italia)

Tolosako dantza taldeko 30 kide abiatuko dira Italia aldera abuztuaren 5etik 15a bitartean bertan izateko. San Giovanni Rotondo herriko Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartuko dute tolosarrek.

Udaberri
Argazkia: Udaberri dantza taldea


Alkartasuna (Bermeo):  La Reole (Frantzia)

Uztailaren 25a eta 26a artean Frantziako La Reole herriko Planetfolk jaialdian izan dira bermeotarrak. Jaialdiaren 30. urteurrenean parte hartzeko aukera izan dute horrela.

Alkartasuna-bermeo
Argazkia: Alkartasuna dantza taldea


Eraiki Dantza Taldea (Behobia): Lublin (Polonia)

Uztailaren erdialdean Lublinen, Polonian zian dira Behobiako dantzari gazteak.

eraiki
Argazkia: Eraiki dantza taldea

 

Oberena dantza taldea (Iruñea): Viena (Austria) 

Erantzunetan Iker Tubiak jakinarazi digunez Oberena dantza taldea Austriara doa. Abuztuaren 11an atera eta 17an itzuliko dira, eta Vienan emanaldia hilaren 14an eskainiko dute.
Argazkia: Oberena dantza taldea

Aritz Berri dantza taldea (Arrigorriaga) Sarvar (Hungaria)

Aurtzaka eta Ortzadar dantza Taldeak (Beasain): Sant Vincenç dels Hors (Katalunia)

Uztailaren 24tik 26ra bitartean Katalunia aldean izan ziren beasaindarrak. Bertan Goierriko Gure Esku Dagoren ordezkaritza batekin batera giza dorrea egin zuten dantzariek.

Aurtzaka
Argazkia: Goierriko Hitza

 

Gaztedi Dantza Taldea (Bilbo): Rinimi (italia)

Italiako Rimini hiria dantzan jarri zuten bilbotarren uztailaren 31tik abuztuaren 8a bitartean.

Gaztedi
Argazkia: Gaztedi Dantza Taldea

 

Akelarre (Hendaia): Viana do Castello (Portugal)

Abuztuaren 3tik 7ra bitartean Viana do Castellon izan ziren Akelarreko dantzariak.

Akelarre
Argazkia: Akelarre Dantza Taldea

Eta zuek? Non dantzatu duzue uda honetan? Utzi zuen erantzuna azpian!

Dokumentuaren akzioak

2015/07/28 11:51
Oberena dantza taldea Austriara doa aurten. Abuztuaren 11n aterako dira Vienara bidean, eta emanaldia eskeiniko dute Austriako hiriburuan hilaren 14an. Abuztuaren 17an itzuliko dira Euskal Herrira.

Argazkia: Oberena dantza taldea Polonian https://lh3.googleusercontent.com/[…]/DSC02928.JPG
2015/07/28 12:02
Mila esker Iker, jaso dugu zuena zerrendan. Eta ondo ibili!
2015/07/28 18:11
Beasaingo Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeak Sant Vicenç dels Hors (Herrialde Katalanak)-en izan gara uztailaren 24-26 bitartean, Goierriko Gure Esku Dago-ren ordezkaritza batekin batera. "Castell" antzeko giza-dorre txiki bat egiten ere ausartu gara:
 http://goierri.hitza.eus/2015/07/27/163276/
2015/07/29 14:16
Eskerrikasko Aurtzaka!

Bestalde, jakin dugunez Gaztedi danza taldea Italiara, Rimini jaialdirako joango da bertako foklore jaialdian parte hartzera uztailaren 31atik abuztuaren 8ra.

Joan hemen zuen irteeren berri uzten eta oporretatik bueltan jasoko ditugu denak albistean.

Ondo ibili!
2015/08/19 23:09
Hendaiako Akelarre elkarteko dantza taldeko dantzari batzuk Viana Do Castelo-ra joan ziren (Portugal) abuztuaren 3tik 7ra.

Argazkia : https://drive.google.com/[…]/view?usp=sharing

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.