Dokumentuaren akzioak
Laida Pilota ikuskizuna aurkeztu du Pier Paul Berzaitzek
Pilota eta pilotariak omendu ditu Pier Paul Berzaitzek Laida Pilota izeneko bere azken ikuskizunean. Bertsoak, dantza, ipuinak eta kantua dira lanaren osagaiak. Ekainaren 30ean aurkeztu zuten Donapaleuko Airetik aretoan, Lilia elkartearen eskutik.
Pier Paul Berzaitzen zuzendaritzapean, Landarbaso abesbatza, Magali Zubillaga kantaria, Villabonako Oinkari dantza taldea, Xateletarrak dantza konpainia, Joxan Goikoetxea musikaria, Haritz Ezeiza eta Iosune Marin musikariak, Xabier Euzkitze bertsolaria eta Koldo Amestoi ipuin-kontalaria elkartzen dira oholtzan, besteak beste. Ikuskizunak pilota bere osotasunean goraipatzen du zazpi istorio edo ipuinen bidez. Jentilen mitoa, artzainen festak, pilota objektua bera edota historian izan diren pilotari handiak dira ipuinen oinarriak.
Donapaleun izan zen lehenengo emanaldian 700 ikusle inguru izan ziren. Hurrengoak Senperen izango dira uztailaren 12an eta 13an.
Laida Pilota-Fitxa
- Zuzendari artistikoa: Pier Paul Berzaitz
- Parte hartzaileak: Landarbaso abesbatza (zuzendaria: Iñaki Tolaretxipi), Magali Zubillaga kantaria, Villabonako Oinkari dantza taldea, Xateletarrak dantza konpainia (zuzendaria: Johañe Etxebest), Joxan Goikoetxea, Haritz Ezeiza eta Iosune Marin musikariak, Xabier Euzkitze bertsolaria, Koldo Amestoi ipuin-kontalaria...
- Taula zuzendaritza: Elixabet Jauregi eta Imanol Arabaolaza
- Jantziak eta osagarriak: Annie Onchalo eta Erramun Garcia
- Ekoizpena: Lilia elkartea
Datozen emanaldiak
2018
- Uztailak 12 eta 13, Senpere, 20:00etan, Larreko kulturgunean.
- Irailak 15, Hazparne, 21:00etan, Mendeala aretoan.
- Azaroak 10, Biarritz, 21:00etan, Gare du Midi antzokian.
2019
- Urtarrilak 19, Hendaia, Bixintxo jaietan.
Dokumentuaren akzioak