Dokumentuaren akzioak
Indarra dantza taldeak Poloniako Euskal Jaian dantzatuko du

Poznan hirian, apirilaren 21etik 23 ospatuko den Dni Baskijskie edo Euskal Jaian parte hartuko du Gasteizko Indarra dantza taldeak. Bertako Adam Mickiewicz unibertsitatean euskara irakasten da eta urtero antolatzen dute Euskal Jaia bertan.
2010eko apirilaren 21etik 23ra ospatuko dute Dni Baskijskie Poznan-en. Indarrako dantzarien aurreskuarekin hasiko da jaialdia apirilaren 21ean, eta ondoren EHUko eta UMAko ordezkarien hitzaldiak izango dira. Hizkuntza politikari buruzko hitzaldiak, euskal labur-metraiak, eta musika eta dantza tallerrak izango dira.
Dokumentuaren akzioak