Hemen zaude: Hasiera Albisteak Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

Dokumentuaren akzioak

Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

2017/01/23 12:55

Urtarrilarekin batera hasi dira inauteriak hainbat herritan. Data nagusiak berriz, otsaila amaieran izango dira, eta urtero egin ohi dugun moduan, inguruan topatu daitezkeen neguko festetara gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarako hemen duzue 2017 urteko inauterien oinarrizko egutegi bat. Zerrendan ez daude egingo diren guztiak, eta gogoratu inauteriak bihurri samarrak izaten direla, eta inora joan aurretik ospakizunak baieztatzea komeni dela.

Inauteri giroan maskaradak ospatzen dira Zuberoan, eta beraz, hona hemen Pettarreko gazteen maskaraden egutegi osoa.

2017an hauek izango dira inauteri data nagusiak

  • Otsailaren 23a, Ostegun gizena, Eguen zuri, Orakunde, Urdelardero, Emakunde, Otsalbiko, Sasikoipetsu
  • Otsailaren 24a, Ostirala, Ostiral mehea, Barixaku erregularra...
  • Otsailaren 25a, Larunbata, Inaute larunbata edo Zaldunita bezpera
  • Otsailaren 26a, Igandea, Inaute igandea, Zaldunita...
  • Otsailaren 27a, Astelehena, Astelehen inautea, Astelehenita...
  • Otsailaren 28a, Inaute asteartea, Asteartita, Asteartiñabete, Aratuste martitzena...

Inauteriak 2017 egutegia

Urtarrilak 26, osteguna

Urtarrilak 28, larunbata

Urtarrilak 29, igandea

Urtarrilak 30, astelehena

Urtarrilak 31, asteartea

Otsailak 3, ostirala

Otsailak 4, larunbata

Otsailak 5, igandea

    Otsailak 9, osteguna

    Otsailak 10, ostirala

    Otsailak 11, larunbata

    Otsailak 12, igandea

    Otsailak 17, ostirala

    Otsailak 18, larunbata

    Otsailak 19, igandea

    Otsailak 23,ostegun gizena

    Otsailak 24, ostiral mehea

    Otsailak 25, Inaute larunbata

    Otsailak 26, inaute igandea edo Zaldunita

    Otsailak 27, inaute astelehena

    Otsailak 28, inaute asteartea

    Martxoak 4, larunbata

      ***

      Maskaradak Zuberoan (gainontzeko datak)

      Oharra: Gogoratu, erreferentzia moduan erabiltzeko dela egutegi hau, izan ere, egutegia argitaratzeko orduan hainbat ospakizun ezin izan ditugu konfirmatu, inauteri asko azken orduan antolatzen baitira (batzutan gertatu arte ez baita jakiten egingo denik ere...), beraz, inora joan aurretik konfirmatu. Zerbait zuzendu edo osatu nahi izanez gero utzi erantzuna azpian. Ongi pasa inauteriak!

      2017/01/23 18:27
      Trapagaranen Carrascoliendas. Martxoak 4 larunbata. https://www.youtube.com/watch?v=1V7CPOTmUGY
      2017/01/23 20:41
      Arratsalde on:
      Inaute larunbatean (otsailak 25) urteroko Inauterietako dantza-desfile herrikoia eskainiko dugu Beasainen. Entsegu irekiak ere antolatu ditugu parte hartu nahi duten guztientzst. Dantzan.eus-eko gure txokoan jarri dugu informazioa, baina egutegi honetan ere gehituko bazenute eskertuko genizueke.
      Mila esker!
      2017/01/24 11:23
      Eskerrik asko bioi informazioagatik.

      Erantzun

      Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

      Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

      Hergaraiko inauteria. Argazkia: Eire Vila - dantzan CC BY-SA