Dokumentuaren akzioak
Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia
Badatoz —eta zenbait lekutara, Aniz, Elgorriaga edo Beskoitzera adibidez iritsi dira dagoeneko— aurtengo inauteriak. 2015eko aratoste data nagusiak azpian azaldutakoak badira ere zenbait herritan pasa den asteburuan ekin diete neguko festa hauei. Egutegi honekin, aurreko urteetan bezala, hauetara hurbiltzera gonbidatu nahi zaituztegu. Dena den, erne ibili inauteri horietakoren bat ikustera joateko asmorik baduzue, bertara joan aurretik komeni da bertara deitu eta ospakizunak baieztatzea.
Maskaraden egutegi osoa ikusi nahi izanez gero, sartu hemen.
2015ean honako hauek izango dira data nagusiak dira:
- Otsailaren 12a, Ostegun gizena, Eguen zuri, Orakunde, Urdelardero, Emakunde, Otsabilko, Sasikoipetsu...
- Otsailaren 13a, Ostirala, Ostiral mehea, Barixaku erregularra,...
- Otsailaren 14a, Larunbata, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera
- Otsailaren 15a, Igandea, Inaute Igandea, Zaldunita..
- Otsailaren 16a, Astelehena, Astelehen inautea, Astelehenita,...
- Otsailaren 17a, Inaute Asteartea, Asteartita, Asteartiñabete, Aratuste martitzena...
Inauteriak 2015 egutegia
Urtarrilak 23, ostirala
- Sunbilla: Puska biltzea
Urtarrilak 24, larunbata
- Donapaleu: Santibate
- Sunbilla: Puska biltzea
- Leitza: Ihotek. Herriko etxeetan eskean
Urtarrilak 25, igandea
- Atharratze: Maskaradak
- Sunbilla: Inauteak
Urtarrilak 26, astelehena
- Ituren: Mozorroak eta Joaldunak
- Leitza: Ihotek. Baserrietan eskean
Urtarrilak 27, asteartea
- Zubieta: Mozorroak eta Joaldunak
- Leitza: Ihotek. Baserrietan eskean
Urtarrilak 31, larunbata
- Andoain: Puska biltzea eta Axeri-dantza
- Beskoitze: Kaskarotak
- Erratzu, Arizkun: Gizakundea
Otsailak 1, igandea
- Beskoitze: Kaskarotak.
- Urdiñarbe/Muskildi: Maskaradak
Otsailak 5, osteguna
- Arantza: Mozorro zuriak
Otsailak 6, ostirala
- Arantza: Mozorro zuriak
- Igantzi: Puska biltzea
- Donamaria: Puska biltzea
Otsailak 7, larunbata
- Eibar: Koko marruak baserriz-baserri eskean eta koko-dantzak
- Oiartzun: Intxixuak auzoz auzo eskean
- Tolosa: Kaldereroak
- Iruñea: Kauteroen kalejira
- Lizartza: Baserriz baserriko puska biltzea
- Asparrena: Arabako herri inauteriak
- Lizarra: Kalez-kaleko eskea eta Aldabikaren erreketa
- Donibane Garazi: Santibate
- Donibane-Lohitzune: Hartzaren eguna
- Anoeta: Baserrietan eskea eta soka-dantza
- Igantzi: Puska biltzea
- Donamaria: Puska biltzea
- Itsasu: Puska biltzea eta Zan Pantzar-en erretzea
- Arano: Puska biltzea
Otsaliak 8, igandea
- Lizartza: Kalez-kaleko puska biltzea eta inauteri dantzak
- Donapaleu: Libertimendua
- Donostia: Inude eta artzaiak
- Garindaine: Maskaradak
- Irun: Inude eta artzaiak
- Urdiain: Zortzikoa
- Uztaritz: Kaskarotak
- Itsasu: Puska biltzea
Otsailak 12, Ostegun gizena
- Eskoriatza: Urdelardero eguna
- Errenteria: Azeri-dantza
- Lezo: Trapujaleen jaitsiera
- Agurain: Porreteroa eta Sorgina
- Segura: Hartzaren esnaera
- Olazti: Zamarroak eta Neskak
- Elizondo: puska-biltzea eta Sagar-dantza
- Galdako: Altsasuko inauteria
- Behobia: Puska biltzea
- Durango: Surrandiak
- Cintruenigo: Zarramuskeroak
- Hernani: Axeri-dantza
- Donostia: Jardinzayen konpartsa
- Beskoitze: Kaskarotak
- Gallarta: Kalez-kaleko eskea eta dantzak
- Urruña: Etxez-etxeko eskea eta San Pantzarren auzibidea
- Itsasu: Puska biltzea eta Zan Pantzar-en erretzea
- Bera: Inude eta artzaiak
- Zalduondo: Markitos
- Unanua: Mamoxarro txikien eguna
- Amezketa: Talaik
- Abaltzisketa: Txantxoak
- Aretxabaleta: Txino-dantza
- Lesaka: Goitarrak, Zakuzarrak
- Markina-Xemein: Zahagi-dantza eta Hartza
- Mundaka: Atorrak
- Azpeitia: Elegante eguna
- Uztaritze: Errobiko kaskarotak
- Donibane Lohizune: Kaskarotak
- Donibane Garazi: Libertimendua
- Gernika: Marrauen soka-dantza
- Beskoitze: Kaskarotak
- Antzuola: Sorgin-dantza
- Donostia: Jardinzayen konpartsa
- Iruñea: Puska-biltza eta kalejira arratsaldean
- Beskoitze: Kaskarotak
- Gamere-Zihiga: Maskaradak
- Kuartango: Arabako herri inauteriak
- Uztaritz: Kaskarotak
- Itsasu: Puska biltzea eta Zan Pantzar-en erretzea
Otsailak 16, Inaute Astelehena
- Amezketa: Talai-dantzariak
- Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean
- Bera: Zingar-arraultze eskea
- Goizueta: Puska biltzea baserrietan
- Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
- Arizkun: Sagar-dantza eta Hartza
- Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
- Goizueta: Zahagi-dantza
- Laudio: Leziagako sorgina
- Unanua: Mamoxarroak
- Altsasu: Momotxorroak
- Burlata: Martingala
- Agoitz: Cascabobos eta Mascaritak
- Lekeitio: Estudiantina
- Eskoriatza: Kukumarro
- Kanpezu: Toribio
- Uztaritze: Zanpanzar
- Errenteria: Sardinaren ehorzketa
- Lezo: Trapujaleen jaitsiera
Otsailak 21, larunbata
- Sanfuentes: Kalez-kaleko eskea eta dantzak
- Saratsu: Herri inauteriak
- Ihabar: Puska biltzea
Otsailak 22, igandea
- Ihabar: Inauteria
Martxoak 7, larunbata
- Azkaine: Ihauteak
Dokumentuaren akzioak
Otsailak 14, Inaute Larunbaterako iñok aukera guzti hoietako bat gomendatuko balit eskertuko nuke. Eskerrik asko!!!!
Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. Inauteri asko nahiko intimoak eta barne kontsumokoak dira. Aldi berean horiek izan daitezke ederrenak... barrutik bizi dituztenentzat, baina kanpotik ikustera joateko ez dira errazak ez oso ikusgarriak (nonbaiten eseri eta entretenimendu bat espero duenarentzat).