Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Igor Euba dantzaria zendu da

Dokumentuaren akzioak

Igor Euba dantzaria zendu da

2015/10/19 13:00
Igor Euba dantzaria zendu da

Igor Euba. Argazkia: Lamiako Maskarada

Igor Euba Leioako dantzari gaztea minbiziak jota hil da pasa den urriaren 13an. 34 urte zituen Igorrek eta txikitatik hasita dantzan aritu zen han eta hemen, herriko dantza taldetik hasi eta Euskal Herriko Dantza solteko txapelketa zein aurresku txapelketetan aritzeraino.

6 urterekin hasi zuen bere dantzari ibilbidea Igor Eubak Lamiakoko txikiak dantza taldean, eta gerora ere dantza irakasle lanetan aritu zen dantza talde horretan bertan. Leioako Elizateko aurreskuko partaidea izan zen eta Lamiako Maskaradan ere parte hartzen zuen Igorrek, zehazki hirugarren aktoan, akelarrean. Dantza txapelketetan aurreskuan eta soltean aritu zen, Iñaki Mugarra trapagarra izan zuen horretarako maisu eta Igor bera aritzen zen aurreskua erakusten bere taldeko dantzariei. Txapelketa alorrean, besteak beste asteburuan Seguran jokatu den txapelketan parte hartu izan du zenbait aldiz Haizea Hormaetxearekin bikotea osatuz. 

Umore oneko dantzari bezala gogoratzen dute bere ingurukoek, dantzan ikasteko beti prest zegoen dantzaria, estilo berezi eta dotorean dantzatzen zuen dantzaria.

Igor Euba
Igor Euba. Argazkia: Lamiako Maskarada

Dokumentuaren akzioak

2015/10/19 23:52
Hitz gutxi batzuk nire doluminak adierazteko Igorren senitarte eta dantzakideei.

Urte dexentetan elkartu izan gara dantza txapelketetan Igorrekin Aiara aldeko dantzariok, bai Araban zein Bizkaian zehar antolatzen ziren eta diren aurresku eta sueltoko lehiaketetan. Beti jator eta gertua, bere konpainiaz gozatu izan dugu bai dantzaren aurreko trantzean, zein horren osteko solasaldi goxoetan.

Badira urteak dantzaz beste era batean gozatzen dugula, baina tenore horietako oroitzapen ederrak ditut oraindik, gehienetan Igorren moduko dantzari jatorrei esker.

Goian bego Igor.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.