Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak

Dokumentuaren akzioak

Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak

2024/08/02 11:30
Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak

Gasteizko zortzikoa, 2008-08-05. Argazkia: Iñaki Zugasti-Dantzan CC-BY-SA

Dantzazaleentzat interesgarriak izan daitezkeen Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako eta Donostiako Aste Nagusiko dantza ekitaldiak jaso ditugu. Bilbokoak badirudi guztiz zehaztu gabe daudela oraindik, beraz, abuztuan zehar saiatuko gara jasotzen.

Gasteiz

Abuztuak 3, larunbata

  • 20:00 Txistulari kontzertua. Euskal Herriko txistulariak, Udal Folklore Akademia eta Indarra Dantza Taldea. Espainia plazan.
  • 20:30 Dantza Plazan: Azido folkloriko. Antolatzailea: GEU elkartea. Aihotz plazan.

Abuztuak 4, igandea

  • 20:15 Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsaren dantzaldia, San Migel elizako eskaileren azpian.
  • 21:00 Larrain-dantza eta Txulalai Udal Folklore Akademiako gaita-jotzaileekin, Aihotz plazan.

* Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsa 18:30ean San Prudentzio kaletik abiatuta. 20:15 dantzaldia, San Migel elizako eskaileren azpian.

 Abuztuak 5, astelehena

  • 9:00 Lore-eskaintza eta ohorezko aurreskua Andre Maria Zuriari, Blusen eta Nesken talde guztien eskutik, San Miguel Elizan.
  • 12:00 Gasteizko zortzikoa soka-dantza. Gasteizko dantzariak eta Udal Txistulari Banda, Espainia plazan.
  • 13:00 Ikurrinari ohiko omenaldia Espainia plazan. Algara Dantza Taldea arituko da.
  • 21:15 Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore gaita jotzaileekin Santa Maria plazan.

* 11:00 Kalez kale, San Prudentzio kaletik abiatuta Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsa. 11:30 San Migel elizako eskailerak dantzaldia. 12:00 kalez kale, Andre Maria Zuriaren plazatik abiatuta. 13:00 kalez kale, Foru plazatik abiatuta.

Abuztuak 6, asteartea

  • 12:00 Trikitixa Udal Folklore Akademiako trikitilarien eskutik Aihotz plazan.
  • Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore gaita jotzaileekin Santa Maria plazan.

* 12:00 Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsa kalez kale, San Prudentzio kaletik abiatuta. 13:00 Santa Maria plazatik abiatuta.

Abuztuak 7, asteazkena

  • 12:00 Trikitixa Udal Folklore Akademiako trikitilarien eskutik Aihotz plazan.
  • 21:15 Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore gaita jotzaileekin Santa Maria plazan.

* Erraldoiak: 11:00 Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsa kalez kale, San Prudentzio kaletik abiatuta. 12:00 Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera: Udal Musika Banda, Udal Txistulari Banda eta Erraldoien Konpartsaren dantzaldia Andre Maria Zuriaren plazan. 13:00 kalez kale Andre Maria Zuriaren plazatik abiatuta. 13:00 Kontzertua: Erraldoien Konpartsaren dantzaldia Florida parkeko kioskoan. 13:45 Erraldoien Konpartsaren dantzaldia Forida parkeko kioskoa. 14:00 Floridako kioskotik abiatuta.

Abuztuak 8, osteguna

  • 9:00 Meza, lore-eskaintza eta ohorezko aurreskua, neska eta blusa beteranoen eskutik, San Migel elizan.
  • 12:00 Trikitixa Udal Folklore Akademiako trikitilarien eskutik Aihotz plazan.
  • 21:15 Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore gaita jotzaileekin Santa Maria plazan.

* 12:00 Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsa kalez kale San Prudentzio kaletik abiatuta. 13:00 San Prudentzio egoitzatik abiatuta.

Abuztuak 9, ostirala

  • 12:00 Trikitixa Udal Folklore Akademiako trikitilarien eskutik Aihotz plazan.
  • 19:45 Dantza Plazan Udal folklore akademiarekin, Aihotz plazan.
  • 21:15 Larrain Dantza eta Txulalai Udal Folklore gaita jotzaileekin Santa Maria plazan.

* 12:00 Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsa kalez kale, San Prudentzio kaletik abiatuta. 13:30 Agurra San Antonio / San Prudentzio bidegurutzea.

Donostia

Abuztuak 10 larunbata

  • 18:00 Erraldoiak eta buruhandiak Erdialdean eta Parte Zaharrean. Irteera Larramendi kaletik.
  • 20:00 XLVII. Txistulari Alardea Konstituzio plaza.

Abuztuak 11 igandea

  • 12:00 Muxikoak Boulevardeko kioskoan.
  • 18:00 Erraldoiak eta buruhandiak Zurriola pasealekuan eta Gros auzoan. Abuztuaren 31 kaletik abiatuko dira
  • 20:00 Eskola Dantza Taldea Konstituzio plazan.

Abuztuak 12 astelehena

  • 18:00 Erraldoiak eta buruhandiak Erdialdean. Abuztuaren 31 kaletik abiatuko dira.
  • 20:00 Goizaldi Dantza Taldea Konstituzio plazan.

Abuztuak 13 asteartea

  • 18:00 Erraldoiak eta buruhandiak Amaran eta Loiolako Erriberrak auzoan. Larramendi kaletik abiatuko dira.
  • 18:30 Tabakalera Dantzan. Myriam Pérez Cazabon.
  • 20:00 Gero Axular dantza taldea Konstituzio plazan.

Abuztuak 14 asteazkena

  • 18:00 Erraldoiak eta buruhandiak Kontxa pasealekutik Antiguora (iritsiera 19:30/20:00). Abuztuaren 31 kaletik abiatuko dira.
  • 19:00 Tabakalera Dantzan. Hotel Col.lectiu Escènic.
  • 20:00 Allur dantza taldea konstituzio plazan.

Abuztuak 15 osteguna

  • 11:30 Arkaitz Añorgako dantzariek ezpata-dantza kaleratuko dute Alde Zaharreko kaleetan portutik irtenda eta 12:30ean Konstituzio plazan brokel-dantza plazaratuko dute.
  • 18:00 Erraldoiak eta buruhandiak Antiguo auzoan. Irteera Alfonso XIII. Plazatik.

Abuztuak 16 ostirala

  • 10:00 Itzurun Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako Erraldoiak San Telmo Museoko klaustroan egongo dira ikusgai, Donostiako kaleetatik irteten hasi baino lehen.
  • 16:00 Mutxikoak Flamenkan.
  • 18:00 Erraldoiak eta buruhandiak Erdialdean. Abuztuaren 31 kaletik abiatuko dira. 19:00 Tabakalera Dantzan. Javier Arozena.
  • 19:30 Tabakalera Dantzan. Cía. Mal Pelo
  • 20:00 Ereintza dantza taldea konstituzio plazan.

Abuztuak 17 larunbata

  • 17:30 Alde Zaharrean eta Erdialdean. Abuztuaren 31 kaletik abiatuko dira.
  • 20:00 Erraldoiak eta buruhandien agurra Zuloaga plazan.

Bilbo

Abuztuak 18 igandea

  • 19:00 Zerutxu dantza taldearen (Markina) emanaldia Plaza Barrian.

Abuztuak 19 astelehena:

  • 19:00Goialde dantza taldearen (Erandio) emanaldia Plaza Barrian.

Abuztuak 20 asteartea

  • 19:00 Gaztedi dantza taldearen (Santutxu) emanaldia Plaza Barrian.

Abuztuak 21 asteazkena

  • 19:00Salbatzaile dantza taldearen (Castaños).

Abuztuak 22 osteguna

  • 19:00 Alkartasuna dantza taldearen (Bermeo) emanaldia Plaza Barrian.

Abuztuak 23 ostirala 

  • 19:00 Urdaibai dantza taldearen (Forua) emanaldia Plaza Barrian.

Abuztuak 24 larunbata

  • 19:00 Mikel Deuna dantza taldearen (Iurreta) emanaldia Plaza Barrian.

Abuztuak 25 igandea

  • 19:00 Beti Jai Alai dantza taldearen (Basurto) emanaldia Plaza Barrian.

Informazio gehiago eta zehatzagoa:

Dokumentuaren akzioak

2024/08/12 18:23
Zehaztapen bat, eta ez garrantzia txikikoa.
Donostiako parte zaharrean dagoen plaza arkupeduna, Bilbokoa eta Gasteizkoa bezalaxe, PLAZA BERRIA da eta ez Konstituzio plaza.
Blogak.eus: PLAZA-BERRIA bilatu sarean eta azalpen zabala duzue gaiaz.
Horixe da plazaren jatorrizko izena eta donostiarrek luzaroan erabilitakoa eta berreskuratzeko bidean dagoena. Eta ez inposatutako 1812ko konstutuzio espainiar inperialista.
2024/08/29 09:35
Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan egin beharko dira aldaketak lehenengo nahasmenik ez eragiteko.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.