Dokumentuaren akzioak
Euskal Herriko Dantzari Eguna Baionan ospatuko da Betti Betelu gogoan
Urtero herrialde desberdin batean antolatzen da Euskal Herriko Dantzari Eguna, eta iaz Atarrabian, Nafarroan, ospatu ondoren, 2010eko Dantzari Eguna Lapurdin, Baionan ospatuko da datorren maiatzaren 2an.
Betti Betelu gogoan
Aurten 20 urte bete dira Pierre "Betti" Betelu dantza-maisu lapurtarra hil zela eta urteurren horrek markatuko du zalantzarik gabe Baionako festa eguna. Beste hainbat ekarpenen artean, dantza-jauziak, mutxikoak berpiztu eta gaur egun duten zabalkundearen bidean jartzearen arduradun izan zen Betelu. Ondorioz, antolatuko diren ekitaldiek jauziak izango dituzte ardatz.
Pierre Betelu 1924an jaio zen Arrangoitzen. Oldarra taldean eman zituen lehen dantza urratsak 1944an eta 1953an Bi-harri taldea sortu zuen Biarritzen. 1969tik aurrera Begiraleak dantza taldearekin lan andana egin zuen eta mutxikoak irakasteari heldu zitzaion heriotzak 66 urterekin harrapatu zuen arte 1990eko otsailean.
Dokumentuaren akzioak
Apa! Gipuzkoako dantzak Agurra, zinta dantza eta ezpatadantza izango direla esan digute.
Nik dakidanez EDB-kideak ez dugu oraindik inolako informaziorik jaso, eta Aste Santua tartean dagoelarik, eguna gainera datorkigu...