Emakumeek eta gizonezkoek mutil-dantzak elkarrekin dantzatu dituzte Iruritan

2014/05/30
Emakumeek eta gizonezkoek mutil-dantzak elkarrekin dantzatu dituzte Iruritan

Naiara Elolak twitterren eman zuen bart zuzenean Iruritako mutil-dantzaren berri. Mutil-dantzak ikustera jende andana bildu zela esan ostean, "Neska zein mutil ari dira i nolako arazorik gabe mutil dantza dantzatzen! Berdintasunaren bidean" esan zuen txio batean.

Ondoren, bi emakumeren artean izandako elkarrizketa (!) aipatzen zuen, emakume batek besteari "ez atera, hau ez da neska-dantza" esan ziola, baina honek jaramonik egin ez eta plazara atera zela dantzara.

Berrian nabarmendu da, Iruritako festetan bi urtez mutil-dantzarik egin gabe izan ondoren emakumeek parte hartu dutela eta istilurik gabe iragan direla mutil-dantzak. Bihar ostirala eta etzi larunbata, mutil-dantzen beste bi saio egingo dira, iluntzeko 21:30ean.

Josu Garate Suinaga
Josu Garate Suinaga
2014/05/30 11:41
Ea urte gutxiren buruan ez den notizia inorentzat eta festaz eta dantzaz gozatzeaz baino ez dugun arduratu behar!