Durangoko azokarako erosketa zerrenda
- Iñaki Irigoien: Errenbonbilloak
idatzi du Iñaki Irigoien-ek. Urrian aurkeztu zen Elorrion bertan liburua, Errenbonbiloen alardearen ospakizunetan, eta Elorrioko Udalak eta Gerediaga elkarteak parte hartu dute liburuaren edizioan.
- Dantzariak 55
Euskal Dantzarien Biltzarrak argitalpen interesgarriak izaten ditu beti, baina haiek erostea ez da izaten batere erraza eta Durangoko Azokan aprobetxatzea komeni izaten da. Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren gunean iragarri dituzte aurtengo azokan izango dituzten nobedadeak. Dantzariak aldizkariaren 55. zenbakia kaleratu zen orain hilabete gutxi. Besta Berriren inguruko ikerketa lanak eta dantza hezkuntzan dira Joxemiel Bidador-ek koordinatzen duen aldizkarian jorratzen diren gaietako batzuk.
- Folklorea Euskal Herrian 15 Antzuola
DVD bilduma honen 15. zenbakia argitaratu du EDBk eta bertan Antzuolako Mairuaren jaiak eta dantzak ageri dira.
- Pausoz pauso 1 - Iurreta
Bilduma berri bat jarri du abian Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, "Pausoz pauso" izenekoa. Bizkaiko dantza tradizionalak sakonago ezagutzera emateko helburua du eta dantzak ikasteko ikusentzunezkoa da. Iurretako dantzari-dantzari buruzkoa da lehen zenbakia.
- Sabin Bikandi: Alejandro Aldekoa
Nevadako Unibertsitateak, Center for Basque Studies-en bidez argitaratu du lana. Liburua eta DVDa ditu argitalpenak.
- Arrasateko Gaitariak: "Erdiko Kaletik" CD-DVD
Arrasateko gaitariek CD-DVDa argitaratu dute 30 urteko ibilbidea laburbiltzeko. CDak 15 kantu ditu eta DVDak bost dokumentu: Errementari-dantza, Larrain-dantza eta Txerri-dantzari buruzkoak adibidez. Durangoko Azokan Euskal Dantzarien Biltzarreko standa-ean egongo da salgai.
- Jean Mixel Bedaxagar: Auñamendi
Urdiñarbeko kantari eta txirulariak diska berria argitaratu du 19 kanta bertan bilduz. Gehienak ahotsez kantatutako doinuak ditu, baina ohikoa duen moduan txirularekin ere zenbait pieza ditu, dantza-piezak kasu gehienenta. Gabota edo Lexarduaten kadrila bat argitaratu ditu Elkar argitaletxearekin plazaratu duen diska honetan.
- Antxon eta Juan Agirre Sorondo: "Negua ospatuz. Calor, color y ritmos del invierno"
Neguko festen hautaketa bat egin dute Agirre Sorondo anaiek liburu eta DVD honetan. Euskal Herriko neguko festa ikusgarri eta berezienak jaso dituzte lan honetan. Eusko Ikaskuntzak argitaratu du eta bere standean aurkitu ahal izango da Durangon.
Horiek dira Durangoko Azokan aurkitu ahal izango diren dantza-argitalpenetako batzuk, baina ziur aski askoz gehiago izango dira. Badira stand batzuk emari zabalekoak, EDB, Txistulari elkartea, Agorila disketxea, e.a. eta beste batzuetan beti aurkitzen dira gauza interesgarriak.
Dantzan