Dantza tradizionala, bake-kultura elikatzeko baliabide eraginkorra

2010/05/10
Dantza tradizionala, bake-kultura elikatzeko baliabide eraginkorra

Dantza tradizionalaren bidez bake-kultura elikatzeko bidea landuko da ikastaroan. Bake-kultura elikatzeko baliabide erraza, dibertigarria eta eraginkorra omen da danza tradizionala, eta horretan zentratuko da ikastaroa.

Uztailarn 6tik 8ra, 9.00etatik 14:00era, Baionako Unibertsitatean izango da ikastaroa, UEUren udako ikastaroen baitan. Patxi Montero, Euskal Herriko eta Europako dantza tradizionalen irakasleak gidatuko du ikastaroa. Giza balioen eta bake-kulturaren heziketan aritua da Montero eta UEUko kidea da.

Ikastaroa oso praktikoa izango da eta hamabost dantza inguru landuko dira.

Informazioa eta matrikula: