Dantza inbasioak han eta hemen
Iruñean, Gaztelu plazan eta Estafeta kalean 2008ko San Fermin jaietan egin zuten eskumako bideoanb ageri den "dantza inbasioa" Belen Guijarro eta Edurne Sanz dantzariek. "Txuria&Gorria" deitu diote lan honi eta ikusten denez zenbait ikusle ere animatu ziren beraiekin parte hartzera.
Beste honetan, Madrileko metroaren geltoki batean ikus daiteke Ainhoa Sarmiento dantzaria, metrora sartu edo irteten diren bidaiarien harridura begiradak piztuz.
Beste bideo hau ez da propio Invasion Danza gunean agertu, baina antzeko ekimena da, eta Gasteizen, Boulevard merkatal gunean egina dago. Gasteizko Algara dantza taldea da bertan dantzan ageri dena.
Dantzan