Dantza inbasioak han eta hemen

2010/05/10

Iruñean, Gaztelu plazan eta Estafeta kalean 2008ko San Fermin jaietan egin zuten eskumako bideoanb ageri den "dantza inbasioa" Belen Guijarro eta Edurne Sanz dantzariek. "Txuria&Gorria" deitu diote lan honi eta ikusten denez zenbait ikusle ere animatu ziren beraiekin parte hartzera.

Beste honetan, Madrileko metroaren geltoki batean ikus daiteke Ainhoa Sarmiento dantzaria, metrora sartu edo irteten diren bidaiarien harridura begiradak piztuz. 

 

Beste bideo hau ez da propio Invasion Danza gunean agertu, baina antzeko ekimena da, eta Gasteizen, Boulevard merkatal gunean egina dago. Gasteizko Algara dantza taldea da bertan dantzan ageri dena.

 

Eneritz
Anonimoak
2010/05/11 08:19

Ja, ja, oso ideia polita da! Ea gure taldean ere animatzen garen holako zerbati egiten!

Patxi Montero
Anonimoak
2010/05/11 13:13

Izugarri gustatu zait Algara dantza taldearen koreografia hau, kanpoko (baina gertuko) doinu tradizionalak kanpoko eta hemengo urratsekin uztartuta. Benetan kohesio txukuna eta ederra!! Hau ere, dantza tradizionalaren alorreko sorkuntza da. Orain arte halako sasi-bapateko ekimenetan hip-hop, areto dantzak, latinoak... neuzkan ikusita, baina ez dantza tradizionala. Zorionak, Algara. Ederra.