Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Matt Harding, Bizkaia dubidubi eta Dancing in the Basque Country

Dokumentuaren akzioak

Matt Harding, Bizkaia dubidubi eta Dancing in the Basque Country

2010/04/26 11:59
Matt Harding-en arrakasta hainbat lagun eraman ditu bere eredua kopiatzera, batzuk bidaiatzearen aitzakian, eta beste batzuk beren herria ezagutzera emateko. Olatz-ek Bizkaia ezagutzera eman nahi izan zuen modu horretara eta orain Iñakik Euskal Herriko txoko desberdinak erakutsi nahi ditu, dantza xelebrearen bidez.

Matt Harding-en ereduari jarraituz Euskal Herriko txoko desberdinetan dantza bitxia eginez grabazioak egiten ari da Iñaki Goikoetxea. Uda ondoren prest izango omen du bideo osoagoa, baina hemen dago orain arteko grabazioen aurrerapena.

Munduan barrena egindako grabazioekin Harding-ek izandako arrakastari jarraituz Olatz eta Jorge Miguel bizkaiatarrek "Bizkaia Dubidubi" bideoa sareratu dute. Bizkaiko hainbat txoko ezagun eta berezi ageri dira Olatz-en dantza bitxiaren atzekaldean.

Matt-ek gaizki egiten omen du dantzan. Izan ere dantza bakarra daki, berea. Baina horri esker famatua egin da. 2003. urten Hanoira (Vietnam) egindako bidai batean bere dantza berezia bideoan grabatu eta interneten eskegi zuen. Bideoa hitzetik hortzera zabaldu eta ordutik hori da bere zereginik handiena: bidaiatu eta bisitatzen duen toki esanguratsu bakoitzean bere dantza egin eta grabatzea.

14 hilabetetan munduko 42 lurraldetan izan zen Matt Harding 2008an, eta toki berezi guztietan bere dantza xelebrea grabatu zuen. Horren emaitza sarean jarri eta inoiz gehien ikusi den bideotako bat da berea. Dagoneko 28 milioi bisita izan ditu bideo horrek Youtuben.

 
Erlazionatutako elementuak
Dancing in the Basque Country - Coming soon

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.