Burnia, Aukeran dantza konpainiaren azken lana
Aukeran dantza konpainiak bere azken lana datorren astean, ostegun, ostiral eta larunbatez, estreinatu eta eskainiko du Bilboko Arriaga Antzokian. Ekainaren 9tik 11a bitarte, arratsaldeko 20:00etan eskainiko den ikusgarri berri horren izena "Burnia" da. Arriaga Antzokiak ere parte hartu du lanaren ekoizpenean, Edu Muruamendiaraz-en Konpainiarekin elkarlanean. Estreinaldi horren inguruko datuak:
Fitxa teknikoa
-
Zuzendaritza-koreografia: Edu Muruamendiaraz.
-
Eszena Zuzendaritza: Carlos Roo.
-
Zuzendaritzaren laguntzailea: Eli Alberdi.
-
Musika originala: Fernado Velazquez.
-
Gidoi originala: Unai Elorriaga.
-
Argiztapen diseinua: Xabier Lozano.
-
Dantzariak: Ander Errasti, Naikari Galarraga, Ioritz Galarraga, Ane Anza, Ekain Kazabon, Ione Iriarte, Aritz Iglesias, Nerea Gurrutxaga, Martin Barandiaran, Helis Legorburu.
-
Jantzien diseinua: Oskar Armendariz.
-
Eszenografia: Daniel Bianco.
-
Ekoizpena: Eli Alberdi.
Burnia - Aukeran dantza konpainia
Ekainaren 9,10 eta 11ean, ostegunetik larunbatera, 20:00etan, Arriaga Antzokian.
Sarrera: 6,40€ eta 21,00€ euro bitartean.
Dantzan