Amazonen dantzarako musikaren eskaintza
Amazonen, liburuak eta diskak saltzen dituen webgune ezagunean, euskal dantzetako zenbait bilduma eta Euskal Herriko hainbat musikariren diskak daude salgai. Bilaketa errazen bidez aurki ditzakegu, gainera. Otsagaboiako dantzak, Leinua edo Burgaintzi txarangen diskak, Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako dantzen monografiko bikoitza... eskura daude.
Diskez gain, kantak edo pistak banaka erosteko aukera dago eta, adibidez, inork "modorro" edo "ezpata-dantza" erosi nahi baditu, aukera dauka dolar baten 99 zentimotan (0,75€ inguru) artxiboa mp3 formatuan deskargatzeko.
Bilaketak eginez gero, erabilitako terminoaren arabera, hainbat emaitza lortuko ditugu, esaterako, dantza eta dantzak.
Dantzan