Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Amazonen dantzarako musikaren eskaintza

Dokumentuaren akzioak

Amazonen dantzarako musikaren eskaintza

2011/01/13 12:48

Amazonen, liburuak eta diskak saltzen dituen webgune ezagunean, euskal dantzetako zenbait bilduma eta Euskal Herriko hainbat musikariren diskak daude salgai. Bilaketa errazen bidez aurki ditzakegu, gainera. Otsagaboiako dantzak, Leinua edo Burgaintzi txarangen diskak, Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako dantzen monografiko bikoitza... eskura daude. 

Diskez gain,  kantak edo pistak banaka erosteko aukera dago eta, adibidez, inork "modorro" edo "ezpata-dantza" erosi nahi baditu, aukera dauka dolar baten 99 zentimotan (0,75€ inguru) artxiboa mp3 formatuan deskargatzeko.

Bilaketak eginez gero, erabilitako terminoaren arabera, hainbat emaitza lortuko ditugu, esaterako, dantza eta dantzak.

Dokumentuaren akzioak

2011/01/14 01:00

Nik Spotify erabiltzen dut eta eskaintza zabalagoa dauka. Abesti osoak entzun ditzakezu, doan ( 5 ordu astero), edo ordaintzen; abestiak erosi, denbora limiterik gabe, sakelakoan eraman. Joyitak daude hortik.

Grooveshark dago ere baina ezin dut ezer esan ba ez dut erabili oraindik.

Jokinek egia dauka, publi enkubierta dirudi, 20 Minutos-ekoa jejejej

Ondo segi !!

Gero beste gauza bat dago hortik baina Gonzalez Sinde-k dago "ojoavizorrrrr".

user
2011/01/14 02:29

Eskerrikasko denori informazioagatik. Ikusten dugu aukera asko daudela. Ez zen gure asmoa Amazon-i dohaineko publizitatea eskaintzea, baizik eta euskal dantzari buruzko musika, mp3 formatoan, eta kantu solteetan, zuzenean sarean erosteko aukera dagoela erakustea. Izan ere, doinu eskaerak maiz izaten ditugu dantzan.com-en, eta horrelako aukerak eskaini nahi izaten dizkiegu galdetzaileei. Proposatutako guztien artean ibaimusic-ena gustatu zaigu, bertakoa delako, baina oraindik aukera murritza du edo behintzat bilatzaile kaskarragoa du.

Jokin
2011/01/13 18:29

Amazon da Dantzan.com -eko Sponsor berria ?? jejejje beste aukerak daude doan eta legal.

Aio !!

user
2011/01/13 19:46

Ez, ez dugu sponsorrik momentuz, baina gustora hartuko genuke!!! Eta zeintzuk dira aipatzen dituzun beste aukera horiek?

2011/01/14 01:22

iTunes-en ere badaude Amazoneko guztiak (edo gehienak). Azkenean, Agorila edo Elkar bezalako etxeetako fondoak daude bietan eskura. Eta beste batzuk ere bai. Nik sarritan jo izan dut iTunesera, eta nahi nuena aurkitu (eta ustekabeak ere bai) Bestalde, ibaimusic.com-en (Ibaizabal etxekoa) IZ etxea zenaren fondoko hainbat lan aurki ditzakegu, bestela lortu ezin direnak. Adibidez Txanbelaren bi lan; bertan dantzako hainbat pieza daude.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.