Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Albert Erkiaga zendu da, Boiseko Oinkari dantza taldearen sortzaileetakoa

Dokumentuaren akzioak

Albert Erkiaga zendu da, Boiseko Oinkari dantza taldearen sortzaileetakoa

2022/09/12 09:35
Albert Erkiaga zendu da, Boiseko Oinkari dantza taldearen sortzaileetakoa

Alice eta Albert Erkiaga neba-arrebak.

Idahoko eta Ameriketako Estatu Batuetako euskal dantzaren eta kulturaren sustatzaile handienetako bat izan da Albert Erkiaga (Boise, 1935-2022) euskal-amerikarra. Oinkari dantza taldea sortu zuten dantzarietako bat, taldeko lehen zuzendaria eta Boiseko Jaialdiren bultzatzaile eta antolatzaileetakoa, 87 urterekin hil da Al Erkiaga.

Boiseko euskalduna

Idahon jaiotako euskalduna zen Al Erkiaga. Bizkaitarra, Izpazterrekoa zuen aita Tomas, 1920an Amerikara joana artzain lanetan aritzera eta bertan ezkondu zen Anita Etxebarriarekin, Mallabiko "Aldape Zarra"ren alaba berau. Al gaztea Boisen hasi zen dantzan ikasten, Juanita Jay Uberuagak ematen zituen dantza-eskoletan. 1960an, Boiseko zazpi euskal gazte Euskal Herrira bidaiatu eta hiru astez beraien gurasoen jaioterria ezagutzen ibili ziren. Pasaiako Oinkari dantza taldearekin harremana egin zuten eta haiekin dantzan ikasten hasi ziren bi hilabetez, baita taldean dantzatu ere. Oinkaritar haiek lagun amerikarrei esan zieten Amerikara itzultzean Oinkari izeneko dantza taldea sortu behar zutela eta halaxe egin zuten.

Diana Urresti eta Alberto Erkiaga 1972
Boiseko Oinkari dantza taldeko Diana Urresti eta Al Erkiaga dantzan, 1972.

Oinkari, NABO, Jaialdi...

Horrela sortu zen Boiseko Oinkari dantza taldea. Al Erkiaga eta Diana Urresti izan ziren Oinkariren lehen zuzendariak. 1960ko abenduan, Artzainen Dantzaldian egin zuten estreinaldiko emanaldia. Lehen emanaldi hark eragin zituen erreakzio eta emozioek ekarri zuten Oinkariren belaunalditako ibilbide arrakastatsua. Ikusleek txalo eta oihuz hartu zituzten oinkaritar dantzariak, hunkituta eta begiak bustita.

Oinkari Boise aitzindariak 2009
Boiseko Oinkari dantza taldearen aitzindarietakoak: Toni Murelaga, Simon Atxabal, Diana Urresti, Al Erkiaga eta Delphina Urresti. Argazkia: Darin Oswald / IdahoStatesman, 2009.

1970eko hamarkadan Basque Studies Center-eko kide zen Al Erkiaga, eta NABO (National American Basque Organization) sortzeko prozesuan parte hartu  zuen eta erakunde horretako lehen presidentea izan zen. 1980ko hamarkadan, berriz, Jaialdi antolatu zuen lehen antolaketa taldean aritu zen Erkiaga.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.