Dokumentuaren akzioak
Agenda
Entradillak
Noiz: 2024/05/09 12:00Non: Urduña
Maiatzaren 9an Entradillen dantza egiten da Urduñako Ama Birjinaren Santutegian. Arrastaria osatzen duten lau herriak (Tertanga, Delika, Artomaña eta Aloria) Antiguako Ama Birjina omentzera igotzen dira eta herritarrek, Arrastariako dantza eskaintzen diote zaindariari meza ostean.
Moonshot
Noiz: 2024/05/09 19:30Non: Gasteiz, Principal Antzokia
Damián Muñozek zuri-beltzeko telebistan ikusi zuen lehen ilargiratzea, eta horrek markatu zuen bere oroitzapenen hasiera. Horregatik, obra honetan "ilargiari tiro egiteko" asmoa du, errusiar mendiaren atzeko aldean egoteari uztearren: fitxa hartu, ilaran jarri eta eserlekuan segurtatu; igoeraren tentsioa sentitzu eta jaisterakoan besoak altxatu eta oihu egin. Bizitzak berriro mugi nazan. Itxaropena izateaz ari naiz. Azkenean sinestea bada kontua, zergatik ez sinetsi gauza berri batean? Zergatik ez ausardia? Zer edo zer ausarta egiteko aukera.
Ostiralak dantzan
Noiz: 2024/05/10 17:00Non: Donostia, Ernest Lluch K.E.
Programaren etapa berrian saioak ostiraletan izango dira. Plus 55eko agendatan jakinaraziko dira hurrengo data eta tokiak. Helburua dantzatzea, abestea, barre egitea eta gozatzea da.
Sara Calero: La Finitud
Noiz: 2024/05/10 20:00Non: Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa
Dantza flamenkoa
Dididen.cia: B iperdestrucción
Noiz: 2024/05/10 20:00Non: Corella, Kulturunea
*DNA 2024 jaialdiaren barruan Bi izaki aspertu egin dira bi oinen gainean ibiltzeaz. Beste unibertso batetik iritsi izan balira bezala, jostatuko dira Lurrean zoriontsu mugitzeko modua bilatzera. Oinez jarraitzeko modu bakarra izanen da, gure bi oinez gain, gure lagunen gainean sostengatzea. Bipedestrucción proiektuak bilatzen du adin guztietako ikusleei (batez ere haurrei) zuzendutako proposamen eszeniko bat sortzea. Umore zertzeladak ditu proposamenak, eta pentsarazten digu: “nor naiz? zer izan nahi dut?
Gasteiz Dantza Plazan
Noiz: 2024/05/10 20:00Non: Gasteiz, Florida Parkea
Dantza plazan ekimenaren beste data batzuk: Ordua: 20:00etan ( maiatza eta ekaina); 19:30etan ( iraila).
Dinamo Danza: Luz Negra
Noiz: 2024/05/10 20:30Non: Tafalla, Kulturgunea
*DNA 2024 jaialdiaren barruan Argia da mundua ulertzeko informazio mezulari nagusia, eta, hala ere, unibertsoko erakunde enigmatikoenetako bat da. Giza begiaren bidez ikus daitekeen argi zerrenda gizakiak ezagutzen duen espektro osoaren zati txiki bat baino ez da. Argi beltza proposamen koreografiko bat da, ikusten ez dugun argia aipatzen duena, hau da, egon dagoen eta ikusgaiari zentzua ematen dion zati ikusezina. Zientziak eta arteak elkarri eskua ematen diote argiaren izaera fisikoan inspirazioa bilatzeko, eta eguneroko fenomenoen poetikarekin jolasteko, egunerokotasunagatik oharkabean pasatzen baitira
Dantzan Topaketak 2024
Noiz: 2024/05/11 09:30Non: Eibar, Markeskoa UEU
2024ko Dantzan Ikasi Topaketak maiatzaren 11n, larunbata. Eibarko UEUren egoitzan izango da aurtengoan dantzarion elkargunea. Ezagutza, kezkak, gatazkak, helburuak, asmoak, erronkak... trukatu eta elkarrekin hausnartzea da asmoa, aurrera begirako giltza eta gakoak bilatu asmoz. Euskal dantzaren inguruko dantzari, irakasle, begirale, dantzazale, ikertzaile, aditu eta arituei zuzendutako topaketak dira, eta egun, gure sektoreari zuzenki eragiten dioten gaiei eta eguneroko jardunean aurkitzen ditugun egoera eta auziei helduko diegu. Data: 2024ko maiatzak 11, larunbataDantzan Ikasi Topaketak 2024 Egitaraua
17:30 Topaketaren soka-dantza eta ostekoak.Dantzan Ikasi Topaketak 2024
Ordutegia: 9:30 – 18:00
Lekua: Markeskoa Jauregia, Eibar
Prezioa: doakoa, plaza mugatuak!
Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen
Kapela-dantza
Noiz: 2024/05/11 12:00Non: Legazpi
Santa Kurutz jaietan egiten duten soka-dantzari deitzen zio kapela-dantza. Berezitasuna horixe du, kapela buruan dutela dantzatzen dela. Sutraiak Dantza Taldeak 1996. urtea berreskuratu zuen ekitaldi hau Legazpiko Santikutz jaien barne kokatzen da. Soka-dantza honetan, herriko txistulari eta trikitilariekin batera, nahi duen guztiak parte har dezake. Kapela Dantza hau, goizeko 11:00etan hasiko dute hamaiketako batekin, ondoren kalejiran Euskal Herria plazarantz abiatuko dira 12:00ak aldera. Orain gutxi arte, kapela-dantza maiatzaren 4ean dantzatu izan da. Orain, ordea, egun hori jadanik ez da jaieguna Legazpin eta azkenaldian kostata lortu dituzte dantzariak. Horregatik, eguna aldatzea erabaki zuten eta orain kapela-dantza Mirandaola egunaren bezperan dantzatzen da. Mirandaola egun hori Santikutz egunaren ondorengo igandean ospatzen da. Beraz, honela ospatzen dituzte Santa Krutz jaiak legazpiarrek:
Dokumentuaren akzioak