Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Lotura: Ausarta

Lotura: Ausarta

Noiz: 2024/04/27 20:00
Non: Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia

1937ko apirilaren 26an, Gernikak bere historiaren bilakaeran betirako markatuko zuen eraso izugarri bat jasan zuen. Pablo Picasso artista malagarrak, bonbardeaketa horren basakeria betikotu zuen nazioartean ezaguna den “Guernica” margolanean.

Ausarta
Pertsona batek beldur edo arrisku egoera bateri aurre egiteko duen jarrera eta tinkotasunari deritzo “ausardia”.
Ausardia gizakiaren bertutea ere bada; gainditu beharreko zailtasunengatik, beldurrra izan arren, ekintza bat gauzatzera bultzatzen gaituena. Gizabanakoek duten barne-indarraren parte da, beldurrei edo arriskuei aurre egitea eskatzen duen egoeraren aurrean erantzuteko.

Ausarta pieza sortzeari buruz
“Gernikako hirian eta bere historia osoan inspiratzen naiz, hiria eta bertako jendea bonbardeatu zituenetik, Euskal Herriko kultura eta bere esentzia guztia hartu ahal izatea, dantza garaikide esperimentalaren ikuspegi bat emateko. Bere hizkuntza, Euskera eta txalaparta, musika bezala erabiltzea, bere dantza tipikoen urratsak erabiltzea eta ikuspegi garaikidea ematea, iragana eta etorkizuna modu harmonikoan uztartu ahal izateko.
Pablo Picassoren “Gernika” margolan ospetsua, inspirazio bat izan zen niretzat; izan ere, bonbardaketa era batera irudikatzen du: erronka bat bezela dantzarien gorputzekin piezan islatzeko ahalmenari dagokionez. 13 dantzari izan eta eurekin batera sortu ahal izatea, euren mugimendu eta ehundura kalitatea ikustea, nire ideiak euren ondoan islatzea eta agertokira eramatea”

Fitxa:

  • Egilea: Jose Luis Magaña
  • Koreografoa: Jose Luis Magaña
  • Zuzendaria: Rosa Rementeria Del Villar
  • Antzezleak; Asier Martínez Ostolaza, Miren Bilbao Astola, Alaia Zarate Valdueza, Gaël Sacanell Bañuelos, Maeva Morlesin Beares, Maialen Torre Higon, Ines Aresti Viniegra, Leire Gordo Badiola, Maddi Argote Ledesma, Ismael D. Morales, Ángela Matabuena Suárez, Saioa Iraizoz Erviti, Naia Ordorika Azkarate
  • Iraupena: 23 minutu

Gehiago irakurri

Riart Company: El valor de lo invisible

Riart Company: El valor de lo invisible

Noiz: 2024/04/27 20:00
Non: Lizarra, Los Llanos Kulturagunea

* DNA 2024 jaialdiaren barruan.

Aurretik ezarritako molde batean sartzeko presioak eragin dezake nortasuna galtzea eta, horrekin batera, nork bere buruarekin duen lotura galtzea. Bikote honek aurre egin nahi die gizarte konbentzioei; helburu sakonago bat bilatzen dute askatasunerantz eta autodeterminaziorantz egiten ari diren bidean. Arauak eta itxaropenak txikitatik ezartzen diren gizarte batean, gizabanakoaren eraikuntza etengabeko borroka bihurtzen da.

Gehiago irakurri

Riart Company: El valor de lo invisible

Riart Company: El valor de lo invisible

Noiz: 2024/04/27 20:00
Non: Lizarra, Los Llanos kulturgunea

* DNA 2024 jaialdiaren barruan.

Aurretik ezarritako molde batean sartzeko presioak eragin dezake nortasuna galtzea eta, horrekin batera, nork bere buruarekin duen lotura galtzea. Bikote honek aurre egin nahi die gizarte konbentzioei; helburu sakonago bat bilatzen dute askatasunerantz eta autodeterminaziorantz egiten ari diren bidean. Arauak eta itxaropenak txikitatik ezartzen diren gizarte batean, gizabanakoaren eraikuntza etengabeko borroka bihurtzen da.

Gehiago irakurri

Nafarroaren Eguna 2024

Nafarroaren Eguna 2024

Noiz: 2024/04/28 09:00
Non: Baigorri

Gehiago irakurri

Soka-dantza

Soka-dantza

Noiz: 2024/04/28 13:00
Non: Lazkao, Euskadi Enparantza

Apirilaren 28an, San Prudentzio egunean Lazkaoko Udal ordezkariek soka-dantza eskaintzen dute udaletxe aurrean txistulariekin eta dantzariekin.

Gehiago irakurri

HQPC proiektu kolektiboa: Habrá que ponerse cachas

HQPC proiektu kolektiboa: Habrá que ponerse cachas

Noiz: 2024/04/28 13:15
Non: Sopela

Habrá Que Ponerse Cachas (Katxas jarri beharko dugu) zentzugabekeri, xarma eta asmamenen joko bat da. Bob Dylanen abesti bat. «The Royal Tenenbaums» filmean bi anaien paperak. Anai-arreben arteko harremanak denboran zehar nola aldatzen diren… haurtzaroan, nerabezaroan, heldutasunean…  Zer gertatzen da haurrek gurasoen ordez erabakiak hartu behar dituztenean? Zerk hurbiltzen gaitu gure anaiengana? Zerk urruntzen? Nola familiak batzutan gure nortasunarengana gerturatzen gaituen eta bestetan urruntzen? Guzti horrekin eta horretaz pentsatzen… dantzariek hartu-eman oparoa sortarazten dute… beraien ideia hegalarien mugimenduak ospakizuna bilakatuz.

  • Gida artistikoa: Maylis Arrabit.
  • Dantzariak: Ebi Soria Coron, Xabier Madina Manterola.
  • Ekoizpena: Kolorearekin Elkarte Artistikoa

Gehiago irakurri

Dididen.cia: B iperdestrucción

Dididen.cia: B iperdestrucción

Noiz: 2024/04/28 17:30
Non: Etxarri-Aranatz, Kultur Etxea

*DNA 2024 jaialdiaren barruan

Bi izaki aspertu egin dira bi oinen gainean ibiltzeaz. Beste unibertso batetik iritsi izan balira bezala, jostatuko dira Lurrean zoriontsu mugitzeko modua bilatzera. Oinez jarraitzeko modu bakarra izanen da, gure bi oinez gain, gure lagunen gainean sostengatzea. Bipedestrucción proiektuak bilatzen du adin guztietako ikusleei (batez ere haurrei) zuzendutako proposamen eszeniko bat sortzea. Umore zertzeladak ditu proposamenak, eta pentsarazten digu: “nor naiz? zer izan nahi dut?

Gehiago irakurri

Mari Paula: Devórate

Mari Paula: Devórate

Noiz: 2024/04/28 19:00
Non: Bilbo, La Fundicion

Performance hau 450 urtetan degradatzeko sortu zen Ozeano Bareko zabor zati handiaren gainean, non plastikoak etorkizuna irentsi zuen. Gizadiaren txatarra, emakume antropofaga proletaria digital bihurtu zuten antzezpenaren krisiaren ondoren. Bere burua jaten du garai batean galdu zuen gorputz kolektiboaren plazerraren bila.

  • Zuzendaritza, kontzeptua eta performancea: Mari Paula
  • Mugimenduaren zuzendaritza: Rebeca García
  • Dramaturgiako eta mugimenduko kolaborazioa: Janet Novás, Leonarda Glück, Reinaldo Ribeiro eta Ricardo Nolasco
  • Kanpoko begirada: Lívia Delgado
  • Argi diseinua: Carlos Molina eta Spacecircles
  • Birako teknikaria: Semy Monastier edo Carlos Molina
  • Soinu diseinua: Jaime Peña
  • Diseinu grafikoa: Torreón Arquitectura
  • Argazkiak eta bideoa: Anjana Guerras
  • Ekoizpen exekutiboa: Gabriel Machado eta Mari Paula
  • Ekoizpen artistikoa: Giovana Lago y Águila Produçere
  • Banaketa: Iñaki Díez Distribución
  • Euskarria: Ebanx, Fundação Cultural de Curitiba, Iberescena 2019 eta Funarte – Brasil

Gehiago irakurri

Riart Company: El valor de lo invisible

Riart Company: El valor de lo invisible

Noiz: 2024/04/28 19:00
Non: Ribaforada, Kultur Etxea

* DNA 2024 jaialdiaren barruan.

Aurretik ezarritako molde batean sartzeko presioak eragin dezake nortasuna galtzea eta, horrekin batera, nork bere buruarekin duen lotura galtzea. Bikote honek aurre egin nahi die gizarte konbentzioei; helburu sakonago bat bilatzen dute askatasunerantz eta autodeterminaziorantz egiten ari diren bidean. Arauak eta itxaropenak txikitatik ezartzen diren gizarte batean, gizabanakoaren eraikuntza etengabeko borroka bihurtzen da.

Gehiago irakurri

Dinamo Danza: Luz Negra

Dinamo Danza: Luz Negra

Noiz: 2024/04/28 20:00
Non: Atarrabia, Kultur Etxea

*DNA 2024 jaialdiaren barruan

Argia da mundua ulertzeko informazio mezulari nagusia, eta, hala ere, unibertsoko erakunde enigmatikoenetako bat da. Giza begiaren bidez ikus daitekeen argi zerrenda gizakiak ezagutzen duen espektro osoaren zati txiki bat baino ez da. Argi beltza proposamen koreografiko bat da, ikusten ez dugun argia aipatzen duena, hau da, egon dagoen eta ikusgaiari zentzua ematen dion zati ikusezina. Zientziak eta arteak elkarri eskua ematen diote argiaren izaera fisikoan inspirazioa bilatzeko, eta eguneroko fenomenoen poetikarekin jolasteko, egunerokotasunagatik oharkabean pasatzen baitira

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

Apirila 2023 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
« Maiatza 2023 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Ekaina 2023 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930