Dokumentuaren akzioak
Agenda
Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza
Noiz: 2024/05/11 12:00Non: Ekora
Santo Domingo jaien baitan egiten da Ekoran Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza. Santo Domingo egunaren (maiatzak 12) aurreko larunbatean dantzatzen dute eta abuztuaren ere hirugarren larunbatean egiten da dantza hau. Bertzijanako ermitatik San Juan parrokiaraino egiten da prozesioa eta bidean zehar, lau tokitan dantzatzen da Bertzijanako Ama Birjinaren katearen dantza, azken aldi hau meza aurretik eliza aurrean egiten delarik.
Leire Amonarriz: HizkidantzA
Noiz: 2024/05/11 12:00Non: Hernani, Biteri Kultur Etxea
HizkidantzA hitzen, soinuen eta zizakaduren arteko dantza bat da, haurren irudizko unibertsora eramango gaituena. Jolas eszeniko gozagarri baten bidez, hiru antzezlek errealitatearen eta fantasiaren arteko zubiak eraitzen dituzte. Haien interakzioak aditzera ematen du hizkuntzak musika gisa funtzionatu dezan, lehendabizi soinua atera behar zaiola, dantzarazi behar dela. Horrela, musikak, dantzak eta poesiak, hizkuntzaren ahozkotasun garbia gure begiekin entzuten lagunduko digute. FITXA ARTISTIKOA
“HizkidantzA” hitz-jokoan dantza (nagusiki hitzik gabeko hizkuntza) eta letrak (hizki) lotzen dira, hitzezko komunikazioaren oinarri direnak. Ikerketa eta sorkuntza koreografiko hau harreman horretatik abiatzen da, itxuraz urruna dena, baina, aldi berean, guztiz gizatiarra dena.
Break on stage
Noiz: 2024/05/11 18:30Non: Barakaldo, Antzokia
Hiriko kulturaren joeren abangoardia: dantza, skatea, bmx, mc, cyr wheel, dj, musika elektronikoa, artea, rollerra… Break on Stage hiri Kulturen Jaialdian biltzen dira. Barakaldo Antzokiak hartuko du Breakdance eszenikoaren Europako Lehiaketaren finala, Europa osoko koreografo eta programatzaileen erreferentzia.
Orkestra & Kresala Dantza Taldea
Noiz: 2024/05/11 19:00Non: Donostia, San Telmo museoa
Henry Purcell konpositorearen suitearekin, Kresala konpainiak dantza historiko eta barrokoaren Europako funts komunaren esparrua berregiten du. Bederatzi mugimenduz osatutako programa bat da, euskal dantzaren inguruko begirada propioa zabaldu eta aldaira-estilo ezberdinetan erakutsitako tradizio herrikoi eta aurre-klasikoaren unibertso interesgarria Alaiza, Claudia Erentxun, Pablo Zurutuza, Naia Lertxundi, Beñat Lizartza, Izaro Lozano, Beñat Sasiain, María Pérez, Lorea Esnaola
The Old Bachelor
sakontzen duena. Suitea, antzinako munduaren ezagutzatik eta sentsibilitatetik inspiratuta eta landuta dago, Jean George Noverre dantzaren erreformatzaile handiaren ekintza eta adierazpen zorduna eraldatuz. XVII. mendeko erregela, kadentzia eta eboluzioetan oinarrituriko duetoak, bakar-saioak eta laukote urratsak dira, non dantzak gorteetatik antzokien eszenara pasatzen hasi zen; Lully, Beauchamp, Pecourt edo Feuilletek Luis XIV.aren balletetarako tratatuetan islatu zituzten egitura koreografikoetan ikus daitekeen bezala.
Mudriam: Ilargia
Noiz: 2024/05/11 19:00Non: Zigoitia, Kultur Zentroa
«ILARGIA» emetasunean oinarritutako bat-bateko dantza-sorkuntza da. «Iratxo-dantza» delakoren eskaintza honetan, gure ziklikotasuna eta ilargiaren energia ezberdinekin (Ilargi Berria, Laugarren Ilgora, Ilargi Betea eta Laugarren Ilbehera) eta Lurrarekin duen lotura aztertu ditzakegu. Horrek, era berean, urtaro desberdinekin lotzen gaitu, (gure) naturarekin, gure berezko izaerarekin. Mudriam Elkartea Leire Bolumburuk zuzendutako proposamen hau, dantza teknika ezberdinez eta norbanakako mugak gainditzeko lan neketsuaz osatuta dago. Hura osatzen duten piezak orainaldian garena, denboran eta espazioan dagoena dantzatzeko plazererako ate bat dira, inspirazio, edertasun eta maitasun bidaia eskainiz eta partekatuz. Arabako Mudriam Elkartea 2008tik lanean ari da ekitaldi artistikoak antolatzen, hauetan topaketaren magia erdigunea da. Artea elementu sozializatzaile eta sendatzaile gisa proposatzen dugu. Gure elkarteak, hainbat diziplina artistikoaetan oinarrituta, helburu hauetan arreta berezia jartzen du: Izanaren garapenean, emakumearen autoestimua eta sormena bultzatzea eta beste emakumeekin elkarlana sustatzera eta senidetzea. Leire Bolumburu dantzaria, eszena-sortzailea eta Danza Esencial dantza irakaslea da Gasteizen.
Daniel Abreu: Perro
Noiz: 2024/05/11 19:00Non: Bilbo, La Fundicion
Istorioa izenburutik abiatzen da. Esaten da txakurra gizakiaren lagunik onena dela, baina erdibidean dago basapiztiaren eta abere otzanaren artean, konfiantzaren eta amorruaren artean, instintuaren eta “emadazu hankatxoa”-ren artean.
Haatik: Ur
Noiz: 2024/05/11 19:00Non: Pasaia, Trintxerpeko Gudari plaza
Haatik dantza konpainiarenn ikuskizuna. Bi saio izango dira: 19:00etan eta 22:00etan. Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat. Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat. Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik. Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.
Moonshot
Noiz: 2024/05/11 19:30Non: Donostia, Gazteszena
Damián Muñozek zuri-beltzeko telebistan ikusi zuen lehen ilargiratzea, eta horrek markatu zuen bere oroitzapenen hasiera. Horregatik, obra honetan "ilargiari tiro egiteko" asmoa du, errusiar mendiaren atzeko aldean egoteari uztearren: fitxa hartu, ilaran jarri eta eserlekuan segurtatu; igoeraren tentsioa sentitzu eta jaisterakoan besoak altxatu eta oihu egin. Bizitzak berriro mugi nazan. Itxaropena izateaz ari naiz. Azkenean sinestea bada kontua, zergatik ez sinetsi gauza berri batean? Zergatik ez ausardia? Zer edo zer ausarta egiteko aukera.
Larrua: La casa vacía
Noiz: 2024/05/11 20:00Non: Amurrio, Amurrio Antzokia
Hil berri den artista baten eta bere bikotekidearen istorioa kontatzen du. Biek artearekin, maitasunarekin, ahanzturarekin, bakardadearekin, memoriarekin, hauskortasunarekin eta hutsunearekin duten harremana. Kontatzea, bere bizitzako istorioez hitz egitea, sendatu ahal izateko eta ahaztu ahal izateko.
La casa vacía Dantza-Antzerki-Dokumental pieza bat da, eszenak collage bat balira bezala zatikatzen dituena. "Bizitzaren, irudien eta oroitzapenen collage bat". Interpreteak collage horren parte dira hainbat egoeratan, aktiboki parte hartuz oroitzapen horietan, eta beste batzuetan horien lekuko eta ikusle izaten dira. Pieza honetan, dantza garaikidea antzerkiarekin batera bizi da, artista plastiko ezagun baten bizitzan mapa eta ibilbidea markatzen duen dokumental bat grabatuz, eta interpreteak istorio horietan murgiltzen dira, modu ezberdinean.
Pastorala: Julia Fernandez Zabaleta
Noiz: 2024/05/12 11:00Non: Iruñea, San Frantzisko eskolako jolastokia
Iruñean Julia Fernandez Zabaleta (1898 – 1961) pastorala prestatzen ari dira. Iruñean jaio eta bertan egin zituen irakasle ikasketak Fernandezek eta Maria Montessori pedagogo italiar ospetsuarekin Bartzelonan ikasteko aukera izan zuen ondoren beka bati esker. Bere bizitzan nabarmentzekoak dira euskal kulturaren eta euskararen sustapena, emakumeen eskubideen aldeko borroka eta pedagogiaren berrikuntzan eginiko lana. Iruñeko Emakume Abertzale Batzako buru izan zen. 1936an maistra lanetatik bota zuten arrazoi politikoengatik eta hainbat urte erbestean egin zituen. Iruñean hil zen, 1961ean. Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko kantore taldeak duela pare bat urte abiatu zuen dinamika da pastoral txiki hau. Formatu txikian eta xumean aurkeztuko da oholtzan Ihitz Iriartek zuzentzen duen pastorala. Artxibo eta testigantza bilketa potoloa egin dute eta Mikel Taberna eta Kike Diez Ulzurrun arduratu dira testuaz.Pastoral honen prestaketa lanen bidez Julian Fernandez Zabaletaren inguruko informazioa jaso da, orain arte nahiko itzalean egon dena, eta orain publikoari erakutsiko zaio maiatzaren 4an eta 12an Iruñean.
Dokumentuaren akzioak