Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza

Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza

Noiz: 2024/05/11 12:00
Non: Ekora

Santo Domingo jaien baitan egiten da Ekoran Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza. Santo Domingo egunaren (maiatzak 12) aurreko larunbatean dantzatzen dute eta abuztuaren ere hirugarren larunbatean egiten da dantza hau.

Bertzijanako ermitatik San Juan parrokiaraino egiten da prozesioa eta bidean zehar, lau tokitan dantzatzen da Bertzijanako Ama Birjinaren katearen dantza, azken aldi hau meza aurretik eliza aurrean egiten delarik. 

Gehiago irakurri

Leire Amonarriz: HizkidantzA

Leire Amonarriz: HizkidantzA

Noiz: 2024/05/11 12:00
Non: Hernani, Biteri Kultur Etxea

HizkidantzA hitzen, soinuen eta zizakaduren arteko dantza bat da, haurren irudizko unibertsora eramango gaituena. Jolas eszeniko gozagarri baten bidez, hiru antzezlek errealitatearen eta fantasiaren arteko zubiak eraitzen dituzte. Haien interakzioak aditzera ematen du hizkuntzak musika gisa funtzionatu dezan, lehendabizi soinua atera behar zaiola, dantzarazi behar dela. Horrela, musikak, dantzak eta poesiak, hizkuntzaren ahozkotasun garbia gure begiekin entzuten lagunduko digute.
“HizkidantzA” hitz-jokoan dantza (nagusiki hitzik gabeko hizkuntza) eta letrak (hizki) lotzen dira, hitzezko komunikazioaren oinarri direnak. Ikerketa eta sorkuntza koreografiko hau harreman horretatik abiatzen da, itxuraz urruna dena, baina, aldi berean, guztiz gizatiarra dena.

FITXA ARTISTIKOA

  • Zuzendaritza eszenikoa: Leire Amonarriz
  • Musika zuzendaritza: Elsa Sanchez
  • Koreografia: Leire Amonarriz
  • Interpreteak-sortzaileak: Alberto Almazán, Elsa Sánchez, Alicia Chprintzer, Nuria Alaña, Leire Amonarriz
  • Argazkiak: Luiscar Cuevas
  • Jantzien eta eszenografiaren diseinua: Ramón Lertxundi, Leire Amonarriz
  • Kolaboratzaileak: La mínima, Espacio Abierto QM, Asociación Cultural Megaló

Gehiago irakurri

Break on stage

Break on stage

Noiz: 2024/05/11 18:30
Non: Barakaldo, Antzokia

Hiriko kulturaren joeren abangoardia: dantza, skatea, bmx, mc, cyr wheel, dj, musika elektronikoa, artea, rollerra… Break on Stage hiri Kulturen Jaialdian biltzen dira.

Barakaldo Antzokiak hartuko du Breakdance eszenikoaren Europako Lehiaketaren finala, Europa osoko koreografo eta programatzaileen erreferentzia.

Gehiago irakurri

Orkestra & Kresala Dantza Taldea

Orkestra & Kresala Dantza Taldea

Noiz: 2024/05/11 19:00
Non: Donostia, San Telmo museoa

  • Kresala konpainia «The Old Bachelor» barroko dantza-saioa
  • 2024ko maiatzak 11 San Telmo Museoa. Donostia | 19:00
  • Kontzertua: Barroko Orkestra eta Kresala Dantza Taldea

 

The Old Bachelor

Henry Purcell konpositorearen suitearekin, Kresala konpainiak dantza historiko eta barrokoaren Europako funts komunaren esparrua berregiten du. Bederatzi mugimenduz osatutako programa bat da, euskal dantzaren inguruko begirada propioa zabaldu eta aldaira-estilo ezberdinetan erakutsitako tradizio herrikoi eta aurre-klasikoaren unibertso interesgarria
sakontzen duena. Suitea, antzinako munduaren ezagutzatik eta sentsibilitatetik inspiratuta eta landuta dago, Jean George Noverre dantzaren erreformatzaile handiaren ekintza eta adierazpen zorduna eraldatuz. XVII. mendeko erregela, kadentzia eta eboluzioetan oinarrituriko duetoak, bakar-saioak eta laukote urratsak dira, non dantzak gorteetatik antzokien eszenara pasatzen hasi zen; Lully, Beauchamp, Pecourt edo Feuilletek Luis XIV.aren balletetarako tratatuetan islatu zituzten egitura koreografikoetan ikus daitekeen bezala.

  • Koreografia eta berreraikuntza historikoa: Faustino Aranzabal
  • Dantza-maistra eta jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
  • Orkestra zuzendaria: Sergio Zapirain
  • Dantza egitaraua: Overture, Rondeau, Slow Air, Boree, Hornpipe, Minuet, March, Jiga
  • Dantzariak-interpreteak: Enara Lardizabal, Manex Lizartza, Naroa Conde, Markos Murua, June Azpiazu, Ibai Ochoa De

Alaiza, Claudia Erentxun, Pablo Zurutuza, Naia Lertxundi, Beñat Lizartza, Izaro Lozano, Beñat Sasiain, María Pérez, Lorea Esnaola

Gehiago irakurri

Mudriam: Ilargia

Mudriam: Ilargia

Noiz: 2024/05/11 19:00
Non: Zigoitia, Kultur Zentroa

«ILARGIA» emetasunean oinarritutako bat-bateko dantza-sorkuntza da. «Iratxo-dantza» delakoren eskaintza honetan, gure ziklikotasuna eta ilargiaren energia ezberdinekin (Ilargi Berria, Laugarren Ilgora, Ilargi Betea eta Laugarren Ilbehera) eta Lurrarekin duen lotura aztertu ditzakegu. Horrek, era berean, urtaro desberdinekin lotzen gaitu, (gure)  naturarekin, gure berezko izaerarekin.

Mudriam Elkartea

Leire Bolumburuk zuzendutako proposamen hau, dantza teknika ezberdinez eta norbanakako mugak gainditzeko lan neketsuaz osatuta dago. Hura osatzen duten piezak orainaldian garena, denboran eta espazioan dagoena dantzatzeko plazererako ate bat dira, inspirazio, edertasun eta maitasun bidaia eskainiz eta partekatuz.

Arabako Mudriam Elkartea 2008tik lanean ari da ekitaldi artistikoak antolatzen, hauetan topaketaren magia erdigunea da. Artea elementu sozializatzaile eta sendatzaile gisa proposatzen dugu. Gure elkarteak, hainbat diziplina artistikoaetan oinarrituta, helburu hauetan arreta berezia jartzen du: Izanaren garapenean, emakumearen autoestimua eta sormena bultzatzea eta beste emakumeekin elkarlana sustatzera eta senidetzea.

Leire Bolumburu dantzaria, eszena-sortzailea eta Danza Esencial dantza irakaslea da Gasteizen.

Gehiago irakurri

Daniel Abreu: Perro

Daniel Abreu: Perro

Noiz: 2024/05/11 19:00
Non: Bilbo, La Fundicion

Istorioa izenburutik abiatzen da. Esaten da txakurra gizakiaren lagunik onena dela, baina erdibidean dago basapiztiaren eta abere otzanaren artean, konfiantzaren eta amorruaren artean, instintuaren eta “emadazu hankatxoa”-ren artean.

  • Sortzea, argiztapena eta interpretazioa: Daniel Abreu
  • Zuzendari laguntzailea: Igor Calonge
  • Interpretazioa: Daniel Abreu
  • Koordinazio teknikoa: David Benito
  • Musika: Max Richter, Piano Magic eta Skyphone.
  • Argazkiak: Yassiek y Cía., Daniel Abreu
  • Kolaborazioa: Provisional Danza, Carmen Werner

Gehiago irakurri

Haatik: Ur

Haatik: Ur

Noiz: 2024/05/11 19:00
Non: Pasaia, Trintxerpeko Gudari plaza

Haatik dantza konpainiarenn ikuskizuna. Bi saio izango dira: 19:00etan eta 22:00etan.

Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat.

Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat.

Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik.

Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.

  • Zuzendaritza: Aiert Beobide, Olatz Beobide
  • Antzezleak: Amaiur Luluaga, Irati Sorondo, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga, Libe Sukia
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Koreografia: Aiert Beobide
  • Jantziak: Ramon Garcia

Gehiago irakurri

Moonshot

Moonshot

Noiz: 2024/05/11 19:30
Non: Donostia, Gazteszena

Damián Muñozek azaltzen duenaren arabera, Moonshot kontzeptua Kennedyren garaian ilargira iristeko zegoen gogo bizian oinarritzen da, eta lortu ezinezkoak diruditen eta lortu ala ez, prozesuan oso ikaskuntza onuragarria sortuko duten helburuak ezartzean datza.

Damián Muñozek zuri-beltzeko telebistan ikusi zuen lehen ilargiratzea, eta horrek markatu zuen bere oroitzapenen hasiera. Horregatik, obra honetan "ilargiari tiro egiteko" asmoa du, errusiar mendiaren atzeko aldean egoteari uztearren: fitxa hartu, ilaran jarri eta eserlekuan segurtatu; igoeraren tentsioa sentitzu eta jaisterakoan besoak altxatu eta oihu egin. Bizitzak berriro mugi nazan. Itxaropena izateaz ari naiz.

Azkenean sinestea bada kontua, zergatik ez sinetsi gauza berri batean? Zergatik ez ausardia? Zer edo zer ausarta egiteko aukera.

  • Zuzendartiza, sorkuntza eta interpretazioa: Virginia García, Damián Muñoz
  • Testuak: Riki Blanco, La intrusa
  • Score: Jesús Díaz
  • Soinua: La intrusa
  • Argitazpen-diseinua: La intrusa, Javi Ulla
  • Eszenaratzea eta jantziak: La intrusa
  • Eskerrak: Conservatorio Municipal de danza Jose Uruñuela
  • Dantza abonamendua
  • Iraupena: 70 minutu

Gehiago irakurri

Larrua: La casa vacía

Larrua: La casa vacía

Noiz: 2024/05/11 20:00
Non: Amurrio, Amurrio Antzokia

Hil berri den artista baten eta bere bikotekidearen istorioa kontatzen du. Biek artearekin, maitasunarekin, ahanzturarekin, bakardadearekin, memoriarekin, hauskortasunarekin eta hutsunearekin duten harremana. Kontatzea, bere bizitzako istorioez hitz egitea, sendatu ahal izateko eta ahaztu ahal izateko.

La casa vacía Dantza-Antzerki-Dokumental pieza bat da, eszenak collage bat balira bezala zatikatzen dituena. "Bizitzaren, irudien eta oroitzapenen collage bat". Interpreteak collage horren parte dira hainbat egoeratan, aktiboki parte hartuz oroitzapen horietan, eta beste batzuetan horien lekuko eta ikusle izaten dira. Pieza honetan, dantza garaikidea antzerkiarekin batera bizi da, artista plastiko ezagun baten bizitzan mapa eta ibilbidea markatzen duen dokumental bat grabatuz, eta interpreteak istorio horietan murgiltzen dira, modu ezberdinean.

  • Koreografia: Jordi Vilaseca
  • Dramaturgia: Pedro Casas, Jordi Vilaseca
  • Soinu espazioa: Luis Miguel Cobo
  • Antzezleak: Ainhoa Usandizaga, Begoña Martín, Maddi Ruiz de Loizaga, Ingrid Magriñá Martínez, Aritz López Gómez
  • Espazio eszenikoa: Enric Planas
  • Argiztapen diseinua: David Alcorta
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Ekoizpena: Aritz López, Gasteizko Udal Antzoki Sareak, Dansa Metropolitanak eta La Faktoriak elkarlanean ekoitzitako ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Pastorala: Julia Fernandez Zabaleta

Pastorala: Julia Fernandez Zabaleta

Noiz: 2024/05/12 11:00
Non: Iruñea, San Frantzisko eskolako jolastokia

Iruñean Julia Fernandez Zabaleta (1898 – 1961) pastorala prestatzen ari dira. Iruñean jaio eta bertan egin zituen irakasle ikasketak Fernandezek eta Maria Montessori pedagogo italiar ospetsuarekin Bartzelonan ikasteko aukera izan zuen ondoren beka bati esker. Bere bizitzan nabarmentzekoak dira euskal kulturaren eta euskararen sustapena, emakumeen eskubideen aldeko borroka eta pedagogiaren berrikuntzan eginiko lana. Iruñeko Emakume Abertzale Batzako buru izan zen. 1936an maistra lanetatik bota zuten arrazoi politikoengatik eta hainbat urte erbestean egin zituen. Iruñean hil zen, 1961ean.

Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko kantore taldeak duela pare bat urte abiatu zuen dinamika da pastoral txiki hau. Formatu txikian eta xumean aurkeztuko da oholtzan Ihitz Iriartek zuzentzen duen pastorala. Artxibo eta testigantza bilketa potoloa egin dute eta Mikel Taberna eta Kike Diez Ulzurrun arduratu dira testuaz.Pastoral honen prestaketa lanen bidez Julian Fernandez Zabaletaren inguruko informazioa jaso da, orain arte nahiko itzalean egon dena, eta orain publikoari erakutsiko zaio maiatzaren 4an eta 12an Iruñean.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

Apirila 2021 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
Maiatza 2021 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
Ekaina 2021 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930