Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Haatik: Errimak Bi Oinetan

Haatik: Errimak Bi Oinetan

Noiz: 2024/09/21 21:00
Non: Plentzia, Astillero plaza

*2024ko Artekale jaialdiaren barne.

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Gehiago irakurri

Pastorala: Inesa Gaxen

Pastorala: Inesa Gaxen

Noiz: 2024/09/22 00:00
Non: Bastida

Inesa Gaxeni (Bastida, 1566 - Lapurdi, XVII. mendea) buruzko pastorala plazaratuko da Xarnegun. Sorgin izateaz akusatu zuten Gaxen eta sorginkeriagatik bitan giltzapetua izan zen. Bordeleko parlamentuan epaitu zuten hemezortzi urte zituela; libre utzi zuten. 1611. urtean, haur batzuek sorgina zela esan eta preso hartu zuten berriro ere, beste emakume batzuekin batera. Hondarribiko epaiek Logroñoko Inkisizioaren eskuetan utzi zuten auzia, espero ez bazen ere, kargurik gabe utzi zuten. Hondarribiko herritar askok ez zuen epaia onartu, eta, azkenean, Hendaiako mugan utzi zituzten Inesa Gaxen eta beste emakumeak.

Xarnegu eta inguruetako bederatzi herri ekainean batu ziren pastorala egiteko asmotan. Pantxika Urruti pastoral zuzendariaren eskutik iritsi zen proposamena eta ideia gauzatzeko Xarnegu Pastorala elkartea sortu zuten, zonaldeko 15 bat kide biltzen dituena. Bastida (NB), Ahurti (L), Erango (NB), Bardoze (L), Burgue-Erreiti (NB), Bidaxune (NB), Akamarre (NB), Gixune (L) eta Samatzeko (NB) herritarrak dabiltza lanean.

Xarnegu zonaldea Lapurdi eta Nafarroa Behereko eskualde geografiko bat da, eta bereizgarri du historikoki elebiduna izan dela, mendeetan zehar euskarak eta gaskoi okzitanierak elkarrekin biziraun dute. Beraz, pastoralean euskara eta gaskoiera nahastuko dira, euskaraz idatzi du pastorala Itxaro Bordak, eta bertan badira Sergi Javaloyesek gaskoieraz idatzi dituen zatiak. Ekainaren 15ean eta 16an Bastidan eta irailaren 21 eta 22an Bardozen emango dute.

Gehiago irakurri

Dantza Hirian: Proyecto Larrua + Node

Dantza Hirian: Proyecto Larrua + Node

Noiz: 2024/09/22 19:00
Non: Hondarribia

2024ko Dantza Hirian jaialdiaren barruan Hondarribian bi konpainien emanaldiak izango dira. Proyecto Larrua-ren Sangre y Klorofila eta Noderen Batu.

Proyecto Larrua: Sangre y Klorofila

  •  19:00etan, San Pedro kalean. Iraupena: 15 minutu.

Vicente Ameztoyren lanean inspiratzen da, muga horretan bizitzeko, paisaia amaitzen den eta gure ideiak hasten diren lekuan.

Proyecto Larrua: Sangre y Clorofila

Node: Batu

19:15ean, Santa Maria Madalena plazan. Iraupena: 15 minutu

Gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da.

Dantza Hirian 2024: "Remedios Vals" + "Batu"

Gehiago irakurri

Dab: Noeud

Dab: Noeud

Noiz: 2024/09/22 19:30
Non: Barakaldo, Eskulturen parkea

*2024ko Rataplan Jaialdiaren egitarauaren barruan.

NOEUD, frantsesez korapilatua, Eduardo Chillida eta Cristóbal Balenciagak amankomunean zituzten lan metodologietan esplorazio bat da. Irudi lerromakurrak eta espazioen sorkuntza kontzeptuak dira, garaiko mugimendua askatasunerantz bideratu zutenak, bizi izan zuten garaia kontuan hartuz.

  • Dantzariak: Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Iker Sanz
  • Zuzendaritza artistikoa: Marina Eskisabel
  • Jantziak: Naia Iturrioz

Gehiago irakurri

La Trapecionista Kia: Artxipielago

La Trapecionista Kia: Artxipielago

Noiz: 2024/09/23 19:00
Non: Bilbao, Basurtu - Sabino Arana 50

*2024ko Eszena Kaleraren egitarauaren barne.

Lurraren pisua hauts bihurtua, hondarraren aritasuna esekiduran, oinez etengabe aritzea, etengabe bilatzea…
Zer uzten du gizakiak bere urratsen atzetik?
Nola har daiteke perspektiba?
Zer da nahitaezkoa?
Nola egin ikusgai funtsezkoa dena?
Protagonistak bakarkako bidaia bat egingo du, txelo baten musikaren laguntzarekin, eta esekidura uneak, aire-dantza uneak, eta berarekin batera eraldatzen den paisaia bat marratuko ditu.

  • Egilea: Sorkuntza Kolektiboa
  • Zuzendaritza: Maitane Azpiroz
  • Musika: Alejandro Saul Martinez
  • Eszenografia: Maitane Azpiroz
  • Koreografia: Maitane Azpiroz
  • Aktoreak: Teresa Magallón Cortés, Alejandro Saul Martinez
  • Teknikariak: David Lainez Aguirre, Juanjo Altuna

 

 

Gehiago irakurri

Melania Olcina: La Declamación Muda

Melania Olcina: La Declamación Muda

Noiz: 2024/09/24 12:00
Non: Bilbo, Arte Eder Museoa

*2024ko Dantzaldia jaialdiaren egitarauaren barne.

La Declamación Muda Melania Olcina Yuguerok Jorge Moreno tronboi-jotzailearekin elkarlanean egindako proiektua da, eta soinu-espazioa parte duen zuzeneko musikaren aldeko apustua egiten du, musikaria eta honen instrumentua material koreografikoan oinarrizko zati gisa txertatuta.

Piezak haize-instrumentu baten soinu-bibrazioen eta horien aire-dinamikek eragindako gorputzaren arteko harremana bilatzen du. Modu horretan, belarri ameslariak formulatu gabeko ahots intimoa, airea besterik ez dena, entzuten du. Hasiera batean, piezak arnasaren erritmo intimoa esploratzen du, mugimenduaren jatorri eta inhalazio eta exhalazio bakoitzean etengabe berritutako musikaltasunaren eragile gisa. Arnasarekin hasten da, isiltasunaren ondorengo lehenengo fenomeno gisa, hatsaren eta airearen arteko hurbilketa modu intimoan adieraziz. Arnasketaren bitartez, izaki intimoaren sakontasunarekin, izaki aereo eta mugikariarekin, konektatzen da. Pieza bidaia bat da, gure izaki intimo eta sakonarekin konektatzeko ibilbide bat, eta airearen sugestio ezberdinen bitartez egiten du: hasperena, ufada, hatsa, arnasa, brisa, haizea, lurruna, haize-lasterra, etereoa, fluxua, bisutsa, enbata, urakana, zirimola, zikloia, zurrunbiloa, aldagoia, tifoia.

  • Ideia, koreografia, interpretazioa: Melania Olcina
  • Musika-konposizioa, interpretazioa: Jorge Moreno del Barco
  • Soinu-diseinua: Iñaki Ruiz Maeso
  • Jantziak: Marisa Maggi
  • Argi-diseinua: Pilar Valdelvira
  • Banaketa: Lola Ortiz de Lanzagorta (New Dance Management)
  • Laguntzaileak: Canal Dantza Koreografiako Zentroa, Pintoko Udala; Sharon Fridman Konpainia, Torrelodoneseko Udala

Gehiago irakurri

Maitane Sarralde: DESªNUDA

Maitane Sarralde: DESªNUDA

Noiz: 2024/09/25 19:00
Non: Bilbo, Abusu - Campa Ibaizabal plaza

Desªnuda dantza garaikide eta eszekiko ikuskizun bat da, korapiloa eta hutsean biluzik entregatzeari buruzkoa.

Egitura flotatzailearekin eta bertatik zintzilik dauden elementu penduluekin elkarreraginean, diziplina arteko pieza honek gorputz eskergaitzari eta gorpuztasun ugariei buruzko ikerketa egiten du korapilo baten itotzearen eta eragiten duen ezegonkortasunaren aurrean.

Biluzik, gorputz korapilatu bat aurkitu dugu. 

 

Gehiago irakurri

Proyecto Larrua: Shoot the target

Proyecto Larrua: Shoot the target

Noiz: 2024/09/25 20:00
Non: Bilbo, AZ Azkuna Zentroa

Shoot The Target helburu komun bat duten bi lagunen bidaia bat da, bi gorputzen arteko elkarrizketa bat; bi gorputz, zeinak urrunago iristearren urratsa sinkronizatzen baitute, atseden hartzeko bata bestean bermatzen baitira, urrunago iristeko elkarri bultzatzen baitiote eta elkar zaintzen eta babesten baitute.

Espiral bat, publikoa bizi-ibilbide batean murgiltzen duena, bozkariozko energiatik heldutasunaren astuntasunera jauzi eginez, taldearen ibilbidearekin bat.

Proyecto Larrua dantza garaikideko taldeak Gasteizen du egoitza eta Jordi Vilaseca eta Aritz López ditu zuzendari. Espazio ez-konbentzionaletan dantza egitea da taldearen bereizgarrietako bat. Ildo horretatik, Azkuna Zentroko Ataria toki ezin hobea da pieza hau aurkezteko, “Shoot The Target”, jatorrira itzultzeko premiatik sortua eta hurbiltasunetik dantza publiko guztiengana eramatea helburu duena.

Fitxa artistikoa:

  • Koreografia: Jordi Vilaseca
  • Interpreteak: Aritz López eta Jordi Vilaseca
  • Musika: Luis Miguel Cobo

Gehiago irakurri

Elahood: Intempestiva

Elahood: Intempestiva

Noiz: 2024/09/25 20:40
Non: Bilbo, AZ Azkuna Zentroa

Intempestiva du izenburu Elahood dantza urbanoko galiziar konpainiak espazio ez-kobentzionaletarako sortutako proposamen eszeniko berriak. Xela Arias (Día das Letras Galegas 2021) idazle ospetsuaren obran eta irudian oinarrituta dago lana, eta, bertan, Elahooden hizkuntzak eta Xela Ariasen poesiak bat egiten dute espazio publikoetan, zaintzetan eta afektuetan.

“Intempestiva” askatasun- eta desobedientzia-ariketa bat da, non elkartzen baitira generoa, galiziar nortasuna, sustraiak eta prekarietatea, zalantzan jartzeko zertan datzan probetxuzko zerbait egitea. Madrilgo Koreografia Jaialdiko lehen saria eta kritikaren saria irabazi zituen (2021), baita DZM Jaialdiko Elkarrizketa Garaikideen Plataformaren ikuskizun onenaren saria ere (Cáceres, 2021).

Ezgaraiko:

1. Garai desegokikoa, komeni ez den garaikoa.

2. Ohikoa ez delako egokia ez dena.

Xela Ariasek mugimenduz, kontrastez, dinamismoz beteriko betetzen du bere poesia, eta jolas egiten du ortografia-arauekin eta formatuekin; eta galiziar konpainiaren dantza ere erritmo, zatiketa, kontraste eta desorekekin jolasten da. Intempestiva lanak Elahood taldeko gorputzetara daramatza Xela Ariasen bertsoak, audientziekin partekatutako bidaia batean, mugimenduan eta dantzan gainezka egiten duen begirada femenino batetik. Belaunaldi berrien asaldura sortzailearen erretratu mugimenduduna da.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza eta interpretazioa: Sabela Domínguez eta Julia Laport
  • Dramaturgia: Gena Baamonde
  • Musika: LLXNTO & Bruno Baw
  • Bideoa: Iria Casal
  • Produkzioa: Elahood
  • Produkzio-laguntza: Manu Lago eta Sabela Ramos
  • Banaketa: Lilian Portela / Amarelo Distribución Escénica

 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

Uztaila 2018 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
Abuztua 2018 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930