Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Hernaniko XXVI. Dantzari Astea

Hernaniko XXVI. Dantzari Astea

Noiz: 2024/05/04 18:00 ${linebreak} 2024/05/11 23:55
Non: Hernani

Gehiago irakurri

Dantzan Topaketak 2024

Dantzan Topaketak 2024

Noiz: 2024/05/11 09:30
Non: Eibar, Markeskoa UEU

2024ko Dantzan Ikasi Topaketak maiatzaren 11n, larunbata. Eibarko UEUren egoitzan izango da aurtengoan dantzarion elkargunea. Ezagutza, kezkak, gatazkak, helburuak, asmoak, erronkak... trukatu eta elkarrekin hausnartzea da asmoa, aurrera begirako giltza eta gakoak bilatu asmoz.

Euskal dantzaren inguruko dantzari, irakasle, begirale, dantzazale, ikertzaile, aditu eta arituei zuzendutako topaketak dira, eta egun, gure sektoreari zuzenki eragiten dioten gaiei eta eguneroko jardunean aurkitzen ditugun egoera eta auziei helduko diegu.

Dantzan Ikasi Topaketak 2024 Egitaraua

9:30 Harrera eta ongi-etorria
10:00 Euskal dantza, euskaldunon gorputz hizkuntza Oier Araolaza (Dantzan)
10:30 Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak ...eta orain zer? Mikel Sarriegi (Aurtzaka, Beasain)
11:00 Atsedena eta kafea

 

Euskal dantza genero ikuspegitik: nondik gatoz eta non gaude?
11:30 Mahai-ingurua: Saioa Zabala (Kemen, Hondarribia-Irun), Josune Zubeldia (Otsolar, Lizartza), Izaskun Beraza (Axeri Dantza, Andoain), Elurre Iriarte (Plazara Dantzara, Baztan). Gidaria: Amaiur Aristi (Dantzan)

 

Euskal dantzaren belaunaldi berriak. Badatoz gazteak?
12:15 Gazteen Dantza Topaketa (EDB): Uxue Oleagordia (Gazteen Dantza Topaketan dantzarien ordezkaria), Xabier Mendizabal (EDB).
12:45 Gazteen parte-hartzea euskal dantzan: Eder Niño (Laguntasuna, Barakaldo), Jone Garreta, Inhar Torres eta Aritz Ibañez (Duguna, Iruñea), Iurretako dantzariak.

 

13:30 Etena. Otordua.

 

Transmisioa euskal dantzan
15:00 Euskal dantza hezkuntza arautuan, titulazio propioaren bila Josu Garate (Dantzerti, Dantzan)
15:30 Euskal dantzaren diploma eta formakuntza? Marie Hirigoien (Iparraldeko kontserbatoria)
16:00 Nola formatzen gara euskal dantzan?
Mahai-ingurua: Mikele Albisu (Antiguotarrak, Donostia), Xabier Gonzalez (Eusko Lorak, Sestao), Patxi Montero (Herrixa Dantzan, Elgeta), Anartz Ormaza (Itxas-Alde, Bakio).

17:30 Topaketaren soka-dantza eta ostekoak.

 

Dantzan Ikasi Topaketak 2024

Data: 2024ko maiatzak 11, larunbata
Ordutegia: 9:30 – 18:00
Lekua: Markeskoa Jauregia, Eibar
Prezioa: doakoa, plaza mugatuak!
Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen

Gehiago irakurri

Kapela-dantza

Kapela-dantza

Noiz: 2024/05/11 12:00
Non: Legazpi

Santa Kurutz jaietan egiten duten soka-dantzari deitzen zio kapela-dantza. Berezitasuna horixe du, kapela buruan dutela dantzatzen dela.

Sutraiak Dantza Taldeak 1996. urtea berreskuratu zuen ekitaldi hau Legazpiko Santikutz jaien barne kokatzen da. Soka-dantza honetan, herriko txistulari eta trikitilariekin batera, nahi duen guztiak parte har dezake.

Kapela Dantza hau, goizeko 11:00etan hasiko dute hamaiketako batekin, ondoren kalejiran Euskal Herria plazarantz abiatuko dira 12:00ak aldera.

Orain gutxi arte, kapela-dantza maiatzaren 4ean dantzatu izan da. Orain, ordea, egun hori jadanik ez da jaieguna Legazpin eta azkenaldian kostata lortu dituzte dantzariak. Horregatik, eguna aldatzea erabaki zuten eta orain kapela-dantza Mirandaola egunaren bezperan dantzatzen da. Mirandaola egun hori Santikutz egunaren ondorengo igandean ospatzen da.

Beraz, honela ospatzen dituzte Santa Krutz jaiak legazpiarrek:

  • Maiatzak 3: ezpata-dantza eta soka-dantza.
  • Maiatzak 11: kapela-dantza.
  • Ondoko igandea: Mirandaola eguna (ezpata-dantza).

Gehiago irakurri

Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza

Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza

Noiz: 2024/05/11 12:00
Non: Ekora

Santo Domingo jaien baitan egiten da Ekoran Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza. Santo Domingo egunaren (maiatzak 12) aurreko larunbatean dantzatzen dute eta abuztuaren ere hirugarren larunbatean egiten da dantza hau.

Bertzijanako ermitatik San Juan parrokiaraino egiten da prozesioa eta bidean zehar, lau tokitan dantzatzen da Bertzijanako Ama Birjinaren katearen dantza, azken aldi hau meza aurretik eliza aurrean egiten delarik. 

Gehiago irakurri

Leire Amonarriz: HizkidantzA

Leire Amonarriz: HizkidantzA

Noiz: 2024/05/11 12:00
Non: Hernani, Biteri Kultur Etxea

HizkidantzA hitzen, soinuen eta zizakaduren arteko dantza bat da, haurren irudizko unibertsora eramango gaituena. Jolas eszeniko gozagarri baten bidez, hiru antzezlek errealitatearen eta fantasiaren arteko zubiak eraitzen dituzte. Haien interakzioak aditzera ematen du hizkuntzak musika gisa funtzionatu dezan, lehendabizi soinua atera behar zaiola, dantzarazi behar dela. Horrela, musikak, dantzak eta poesiak, hizkuntzaren ahozkotasun garbia gure begiekin entzuten lagunduko digute.
“HizkidantzA” hitz-jokoan dantza (nagusiki hitzik gabeko hizkuntza) eta letrak (hizki) lotzen dira, hitzezko komunikazioaren oinarri direnak. Ikerketa eta sorkuntza koreografiko hau harreman horretatik abiatzen da, itxuraz urruna dena, baina, aldi berean, guztiz gizatiarra dena.

FITXA ARTISTIKOA

  • Zuzendaritza eszenikoa: Leire Amonarriz
  • Musika zuzendaritza: Elsa Sanchez
  • Koreografia: Leire Amonarriz
  • Interpreteak-sortzaileak: Alberto Almazán, Elsa Sánchez, Alicia Chprintzer, Nuria Alaña, Leire Amonarriz
  • Argazkiak: Luiscar Cuevas
  • Jantzien eta eszenografiaren diseinua: Ramón Lertxundi, Leire Amonarriz
  • Kolaboratzaileak: La mínima, Espacio Abierto QM, Asociación Cultural Megaló

Gehiago irakurri

Break on stage

Break on stage

Noiz: 2024/05/11 18:30
Non: Barakaldo, Antzokia

Hiriko kulturaren joeren abangoardia: dantza, skatea, bmx, mc, cyr wheel, dj, musika elektronikoa, artea, rollerra… Break on Stage hiri Kulturen Jaialdian biltzen dira.

Barakaldo Antzokiak hartuko du Breakdance eszenikoaren Europako Lehiaketaren finala, Europa osoko koreografo eta programatzaileen erreferentzia.

Gehiago irakurri

Orkestra & Kresala Dantza Taldea

Orkestra & Kresala Dantza Taldea

Noiz: 2024/05/11 19:00
Non: Donostia, San Telmo museoa

  • Kresala konpainia «The Old Bachelor» barroko dantza-saioa
  • 2024ko maiatzak 11 San Telmo Museoa. Donostia | 19:00
  • Kontzertua: Barroko Orkestra eta Kresala Dantza Taldea

 

The Old Bachelor

Henry Purcell konpositorearen suitearekin, Kresala konpainiak dantza historiko eta barrokoaren Europako funts komunaren esparrua berregiten du. Bederatzi mugimenduz osatutako programa bat da, euskal dantzaren inguruko begirada propioa zabaldu eta aldaira-estilo ezberdinetan erakutsitako tradizio herrikoi eta aurre-klasikoaren unibertso interesgarria
sakontzen duena. Suitea, antzinako munduaren ezagutzatik eta sentsibilitatetik inspiratuta eta landuta dago, Jean George Noverre dantzaren erreformatzaile handiaren ekintza eta adierazpen zorduna eraldatuz. XVII. mendeko erregela, kadentzia eta eboluzioetan oinarrituriko duetoak, bakar-saioak eta laukote urratsak dira, non dantzak gorteetatik antzokien eszenara pasatzen hasi zen; Lully, Beauchamp, Pecourt edo Feuilletek Luis XIV.aren balletetarako tratatuetan islatu zituzten egitura koreografikoetan ikus daitekeen bezala.

  • Koreografia eta berreraikuntza historikoa: Faustino Aranzabal
  • Dantza-maistra eta jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
  • Orkestra zuzendaria: Sergio Zapirain
  • Dantza egitaraua: Overture, Rondeau, Slow Air, Boree, Hornpipe, Minuet, March, Jiga
  • Dantzariak-interpreteak: Enara Lardizabal, Manex Lizartza, Naroa Conde, Markos Murua, June Azpiazu, Ibai Ochoa De

Alaiza, Claudia Erentxun, Pablo Zurutuza, Naia Lertxundi, Beñat Lizartza, Izaro Lozano, Beñat Sasiain, María Pérez, Lorea Esnaola

Gehiago irakurri

Mudriam: Ilargia

Mudriam: Ilargia

Noiz: 2024/05/11 19:00
Non: Zigoitia, Kultur Zentroa

«ILARGIA» emetasunean oinarritutako bat-bateko dantza-sorkuntza da. «Iratxo-dantza» delakoren eskaintza honetan, gure ziklikotasuna eta ilargiaren energia ezberdinekin (Ilargi Berria, Laugarren Ilgora, Ilargi Betea eta Laugarren Ilbehera) eta Lurrarekin duen lotura aztertu ditzakegu. Horrek, era berean, urtaro desberdinekin lotzen gaitu, (gure)  naturarekin, gure berezko izaerarekin.

Mudriam Elkartea

Leire Bolumburuk zuzendutako proposamen hau, dantza teknika ezberdinez eta norbanakako mugak gainditzeko lan neketsuaz osatuta dago. Hura osatzen duten piezak orainaldian garena, denboran eta espazioan dagoena dantzatzeko plazererako ate bat dira, inspirazio, edertasun eta maitasun bidaia eskainiz eta partekatuz.

Arabako Mudriam Elkartea 2008tik lanean ari da ekitaldi artistikoak antolatzen, hauetan topaketaren magia erdigunea da. Artea elementu sozializatzaile eta sendatzaile gisa proposatzen dugu. Gure elkarteak, hainbat diziplina artistikoaetan oinarrituta, helburu hauetan arreta berezia jartzen du: Izanaren garapenean, emakumearen autoestimua eta sormena bultzatzea eta beste emakumeekin elkarlana sustatzera eta senidetzea.

Leire Bolumburu dantzaria, eszena-sortzailea eta Danza Esencial dantza irakaslea da Gasteizen.

Gehiago irakurri

Daniel Abreu: Perro

Daniel Abreu: Perro

Noiz: 2024/05/11 19:00
Non: Bilbo, La Fundicion

Istorioa izenburutik abiatzen da. Esaten da txakurra gizakiaren lagunik onena dela, baina erdibidean dago basapiztiaren eta abere otzanaren artean, konfiantzaren eta amorruaren artean, instintuaren eta “emadazu hankatxoa”-ren artean.

  • Sortzea, argiztapena eta interpretazioa: Daniel Abreu
  • Zuzendari laguntzailea: Igor Calonge
  • Interpretazioa: Daniel Abreu
  • Koordinazio teknikoa: David Benito
  • Musika: Max Richter, Piano Magic eta Skyphone.
  • Argazkiak: Yassiek y Cía., Daniel Abreu
  • Kolaborazioa: Provisional Danza, Carmen Werner

Gehiago irakurri

Haatik: Ur

Haatik: Ur

Noiz: 2024/05/11 19:00
Non: Pasaia, Trintxerpeko Gudari plaza

Haatik dantza konpainiarenn ikuskizuna. Bi saio izango dira: 19:00etan eta 22:00etan.

Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat.

Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat.

Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik.

Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.

  • Zuzendaritza: Aiert Beobide, Olatz Beobide
  • Antzezleak: Amaiur Luluaga, Irati Sorondo, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga, Libe Sukia
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Koreografia: Aiert Beobide
  • Jantziak: Ramon Garcia

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

Martxoa 2023 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
Apirila 2023 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Maiatza 2023 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031