Agenda

Haurren aurreskua

Noiz

2026/07/22 10:00

Non

Ordizia, Plaza Nagusia

Haurren ohiko aurreskua ospatu dute Ordiziako Plaza Nagusian, Santa Ana jaien harira. Amets bide dantza taldeko hainbat haurrek parte hartu dute urtero antolatzen duten ekitaldian, eta urtean zehar ikasitako dantzen erakustaldiak egin dituzte. Eguerdiko hamabietan hasten dute saioa, eta 14:00ak inguruan amaitzen da.

Irakurri gehiago

Emakumeen soka-dantza

Noiz

2026/07/22 18:00

Non

Otxandio

Galduta egon den eta 2017an berreskuratu zuten errementarien soka-dantza egingo dute Otxandioko jaietan Urduri dantza taldeko emakumeek.

1980ko hamarkadan  Santurtziko Mendi Alde dantza taldeko Mundi eta Andoni Flores anaiak Otxandioko soka-dantza ikertzen hasi ziren. Santa Marina jaietan egiten zen emakumeen soka-dantzaren inguruko informazio historikoa, ahozko testigantzak eta herriko hainbat abestiren partiturak bildu dituzte. Ikerketa- eta bilketa-lanak eman dute fruitua, 1935etik dantzatu ez den soka-dantza egingo dute aurten herriko emakumeek.

Irakurri gehiago

MAKILhotsak

Noiz

2026/07/23 17:00

Non

Kontxa Etxeberria plaza, Astigarraga

Bidaia bat proposatzen dugu gure oroimenera, 80. hamarkadako intsumisioaren garai nahasietara. Gazte askok armei ezetz esatea erabaki zuten, -armadari ez-, eta elkarrekin gerra kolpeak isilaraztea lortu zuten.

Gaur, berriro,  gerraren mehatxua gugana hurbiltzen ari den honetan, guk lurra jotzen dugu hura entzuten jarraitzeko, maitatzeko. Belaunaldi guztiok amestu behar genuke garaipen bat. 

*HIKA Teatroaren eta OINKARI Dantza Taldearen elkarlan artistikoa.

Irakurri gehiago

Hika: MAKILhotsak

Noiz

2026/07/23 17:00

Non

Astigarraga, Herriko Plaza

Kolorez eta gizatasunez betetako mundu aske batekin amets egiten duen edonori zuzenduta dago

Europa eta mundua orokorrean, asaldatuta dago. Ukraniako gerrak, Palestinako genozidioak, Trump, Amerikar presidentearen inperialismoak, edota Europa zeharkatzen duen migrazio krisiak ziurgabetasun sozial eta politikoa areagotu du eta gerra hotsak nonahi entzuten dira. Hau gutxi ez eta biztanleria berrarmatzea eskatzen duen eskuin muturreko ahotsak gero eta gehiago dira. Zoritxarrez, hirugarren mundu-gerra baten utopia, distopia posible bat bezala ikusten hasita gaude.

Testuinguru horretan, Artearen ahotsa inoiz baino beharrezkoagoa delakoan gaude. Herrien arteko elkarrizketa eta elkar ulertzea lehenetsiko dituen jarrera bakezale eta antimilitaristak eraiki behar ditugu, armarik gabeko mundu batekin amets egiteak ezin duelako utopia bat izan behar. Behar du izan premiazko behar bat, gizartearen konpromisoarekin irudimen handia eskatzen duen errealitatea.

Garaia da beraz, gure begirada bestean eta ez bestearen aurka jartzeko.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaria eta Dramatugia: Agurtzane Intxaurraga
  • Interpreteak: OINKARI Dantza Taldea, Maialen Mairezkurrena, Agurtzane Intxaurraga, Eneko Gil
  • Koreografia: Led Silhouette, Agurtzane Intxaurraga, Maialen Mariezkurrena, Eneko Gil
  • Jatorrizko musika eta zuzenekoa: Garazi Navas
  • Soinu mapa eta koru lanak: Garazi Navas
  • Testuak: Miren Agur Meabe, Agurtzane Intxaurraga
  • Jantzitegia eta atrezzoaren diseinua: Xabier Mujika
  • Jantzien errealizazioa: KKUM Inma Gómez
  • Grafika: Nagore Martínez, Agurtzane Intxaurraga
  • Promozio bideoa: Unai Lizarza
  • Argazkiak: Unai Lizarza
  • Teknika: Iker Ugalde
  • Ekoizpen zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga, Eneko Arteaga
  • Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa
  • Administrazioa: Asun Etxeberria
  • Komunikazioa eta banaketa: Nagore Martínez

Irakurri gehiago

Haatik: Ioi

Noiz

2026/07/23 18:00

Non

Amorebieta-Etxano, Herriko Plaza

*Amorebieta-Etxanoko 2026ko Karmenak eta Santanatxu jaien barne.

Kalearen erabilera aldarrikatzeko asmoz, soinuak hartzen du protagonismoa. Espazio publikoa ospakizun eta topaketarako gune bihurtuz.

Soinu-espazioa zuzenean, ikusleen aurrean sortzen da. Musikaria, agertokian bertan, eszena bakoitzari bere kolorea eta tonua marraztuz, eszenaren jabe bihurtzen da, une bakoitza gidatuz eta eraldatuz.

Bozgorailuek—megafoniakoak, musika eta ahotsa indartzeko bezainbeste, kolektibotasuna eta ospakizuna zabaltzeko tresna direnak—joko-esparru bizidun bihurtzen dira. Dantzarien eskuetan, espazioa zeharkatu eta unea partekatzeko gonbite bihurtzen dira.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza eta Ekoizpena: Aiert Beobide Eta Iurre Aranburu
  • Koreografia: Jone San Martín Eta Haatik
  • Espazio Sonoroa: Manu Gaigne
  • Dantzariak: Jon Arsuaga, Libe Sukia, Amaiur Luluaga, Nagore Zabala, Iñigo Etxeberria, Leire Romero, Izaro Urreztarazu
  • Eskenografia: Ikerne Giménez
  • Jantzitegia: Ramón García
  • Irudia eta Komunikazioa: Iurre Aranburu
  • Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac

Irakurri gehiago

Dantzari-dantza eta erregelak

Noiz

2026/07/24 17:00

Non

Garai

Arratsaldeko 19:00tan Donien Atxa altxako dute eta ondoren Garaiko ezpata-dantzariek herriko plazan azken entsegua egingo dute, dantzari-dantza eta erregelak.

Irakurri gehiago

Pastorala: Lurdes Iriondo

Noiz

2026/07/24 18:30

Non

Sohüta, Hoki

2026ko udan Sohütan emango duten pastoralak Lurdes Iriondo izango du ardatz. Intza eta Leire Casamajou-Elkegarai ahizpek idatzi dute obra, eta euskal kantagintza berriko eta Ez Dok Amairu mugimenduko figura nagusietako baten ibilbidea eramango dute oholtzara, bere konpromiso kulturala, euskararen aldeko lana eta emakume sortzaileen presentzia publikoan izan zuen garrantzia azpimarratuko dira.

Pastorala Battitta Berrogainek zuzenduko du, eta 80 bat herritar ariko dira parte hartzen; uztailaren 19an 15:30ean, uztailaren 24an 20:30ean eta uztailaren 26an 09:30ean izango dira emanaldiak.

Sarrerak: Hemen eros daitezke

Irakurri gehiago

Kontrapas Kabalkada

Noiz

2026/07/24 19:00

Non

Donazaharre, Salha gaztelua

*Donazaharre peñaren 30. urteburukari.

Dantza, kantua, musika, danborrada, zirtzilkeria eta bertsuak uztartzen dituen euskal ikusgarri herrikoia, Donazaharreko 150 bat herritarrek emanik.

Talde artistikoa:

  • Kantuaren gidari eta danborradaren aholkulari: Thierry Biscary
  • Dantzaren gidari: Patricia eta Patrick Larralde
  • Musikarien gidari: Patrick Larralde
  • Zirtzilen buru: David Ondars
  • Testuen idazle: Gillom Irigoyen

 

Irakurri gehiago

Nazioarteko Folklore Jaialdia: Elgoibar

Noiz

2026/07/24 20:00

Non

Elgoibar, Maala

Nazioarteko Folklore Jaialdia izango da Elgoibarren. Uztailaren 24an gaueko 22:00etan Maalako parkean elkartuko dira.

Aurretik, kanpoko taldeei harrera egingo diete Elgoibarko Udalak eta Haritz E.D.T.k udaletxean.

Nazioartetik honako bi talde hauek datoz, eta bestetik Euskal Herritarron ordezkari bezela Elgoibarko dantzariak:

  • Tusuy Ballet Folklorikoa - Txile
  • Inetnon Gefpa`go - Guam uhartea
  • Haritz Euskal Dantzari Taldea - Euskal Herria



Irakurri gehiago

Ttun-ttuna

Noiz

2026/07/25 10:30

Non

Izaba

Uztailaren 25ean, Santiago egunez, meza ostean dantzatzen da ttun-ttuna.

  • 9:30 Diana Izabako txistulariekin
  • 12:00 Meza nagusia
  • 12:30 Bandera-dantza eta ttun-ttuna plazan.

Irakurri gehiago

Soka-dantza

Noiz

2026/07/25 10:30

Non

Astigarraga, Foru plaza

10:30 meza nagusia. Ondoren, hamaiketakoa eta Udalbatzaren soka-dantza 12:30ean Santio jaien barruan. 

Irakurri gehiago

Aurreskua

Noiz

2026/07/25 10:30

Non

Busturia

Uztailaren 25ean, Santiago egunez eta 12:30etako meza nagusiaren ondoren aurreskua dantzatzen dute Busturiako Irrintzi Alai dantza taldeko kideek.

Irakurri gehiago

Soka-dantza

Noiz

2026/07/25 16:00

Non

Villabona, Errebote plaza

Santiago egunez, Villabonako Errebote plazan udal ordezkariek eta Oinkari dantza taldeak soka-dantza dantzatuko dute.

Irakurri gehiago

Haatik: Ioi

Noiz

2026/07/25 17:00

Non

Hernani, Ave Maria Parkea

*Hernaniko 2026ko Uda Parkean - uztaileko egitarauaren barne.

Kalearen erabilera aldarrikatzeko asmoz, soinuak hartzen du protagonismoa. Espazio publikoa ospakizun eta topaketarako gune bihurtuz.

Soinu-espazioa zuzenean, ikusleen aurrean sortzen da. Musikaria, agertokian bertan, eszena bakoitzari bere kolorea eta tonua marraztuz, eszenaren jabe bihurtzen da, une bakoitza gidatuz eta eraldatuz.

Bozgorailuek—megafoniakoak, musika eta ahotsa indartzeko bezainbeste, kolektibotasuna eta ospakizuna zabaltzeko tresna direnak—joko-esparru bizidun bihurtzen dira. Dantzarien eskuetan, espazioa zeharkatu eta unea partekatzeko gonbite bihurtzen dira.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza eta Ekoizpena: Aiert Beobide Eta Iurre Aranburu
  • Koreografia: Jone San Martín Eta Haatik
  • Espazio Sonoroa: Manu Gaigne
  • Dantzariak: Jon Arsuaga, Libe Sukia, Amaiur Luluaga, Nagore Zabala, Iñigo Etxeberria, Leire Romero, Izaro Urreztarazu
  • Eskenografia: Ikerne Giménez
  • Jantzitegia: Ramón García
  • Irudia eta Komunikazioa: Iurre Aranburu
  • Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac

Irakurri gehiago

Damian Malvacio: Yo bailo

Noiz

2026/07/25 18:00

Non

Erriberri, Iglesia de los Franciscanos

*Erriberriko 2026ko Antzerki Jaialdiaren barne.

Yo Bailo proposamenak komunitateko adinekoentzako espazio artistiko inklusibo bat planteatzen du, dantza eta mugimendua adierazteko, elkartzeko eta ospatzeko tresnak bihurtuko direlarik.

Damian Malvacio koreografoak zuzenduta, eta deialdi ireki batetik abiatuta, proiektuak adineko pertsonak sormen prozesu oso batean integratu nahi ditu, agertokiko aurkezpenetan amaituko dena. Hainbat artistekin topaketatan, partehartzaileek mugimendua esploratzen dute beren istorioak, bizipenak eta ikuspegi paregabeak adierazteko eta partekatzeko bitarteko gisa.

Helburua da hausnarketa, komunikazioa eta adineko helduak pertsona aktibo, desiragarri eta sortzaile gisa ikusaraztea sustatzea, munduarekin ulertzeko eta konektatzeko modu berriak sustatuz ezarritako paradigma sozialak desafiatuz.

Fitxa artistikoa:

  • Antzezlea: Damián Malvacio
  • Zuzendaritza eta koreografia: Damián Malvacio
  • Zuzendaritza, koreografia laguntza: Malena Chami 
  • Testuak: Julieta Ciochi, Fernanda Cava eta Damián Malvacio 
  • Jantzien diseinua: Mariana Vera 
  • Argiztapen diseinua: Gabriela Barroso 
  • Soinu diseinua: Martín Bosa 
  • Ekoizpen artistikoa: Flor Raquel
  • Ekoizpen teknikoa: Claudia Sánchez 
  • Banaketa: Claudia Sánchez
  • Iraupena: 50'

Irakurri gehiago

Kontrapas Kabalkada

Noiz

2026/07/25 19:00

Non

Donazaharre, Salha gaztelua

*Donazaharre peñaren 30. urteburukari.

Dantza, kantua, musika, danborrada, zirtzilkeria eta bertsuak uztartzen dituen euskal ikusgarri herrikoia, Donazaharreko 150 bat herritarrek emanik.

Talde artistikoa:

  • Kantuaren gidari eta danborradaren aholkulari: Thierry Biscary
  • Dantzaren gidari: Patricia eta Patrick Larralde
  • Musikarien gidari: Patrick Larralde
  • Zirtzilen buru: David Ondars
  • Testuen idazle: Gillom Irigoyen

 

Irakurri gehiago

Pastorala: Lurdes Iriondo

Noiz

2026/07/26 07:30

Non

Sohüta, Hoki

2026ko udan Sohütan emango duten pastoralak Lurdes Iriondo izango du ardatz. Intza eta Leire Casamajou-Elkegarai ahizpek idatzi dute obra, eta euskal kantagintza berriko eta Ez Dok Amairu mugimenduko figura nagusietako baten ibilbidea eramango dute oholtzara, bere konpromiso kulturala, euskararen aldeko lana eta emakume sortzaileen presentzia publikoan izan zuen garrantzia azpimarratuko dira.

Pastorala Battitta Berrogainek zuzenduko du, eta 80 bat herritar ariko dira parte hartzen; uztailaren 19an 15:30ean, uztailaren 24an 20:30ean eta uztailaren 26an 09:30ean izango dira emanaldiak.

Sarrerak: Hemen eros daitezke

Irakurri gehiago

Dantzari-dantza eta erregelak

Noiz

2026/07/26 08:30

Non

Garai

Santana eguna ezkonduen eguna da Garain. Goizeko 10:30ean txistulari, dantzari eta agintariek kalejira egiten dute. 11:00etako meza nagusia eta prozesioaren ostean, agintariena eta Gernikako arbola dantzatzen dituzte. Jarraian, Gizonezkoen erregelak eta emakumezkoen erregelak.


Irakurri gehiago

Txingili'K: Eta orain zer?

Noiz

2026/07/26 15:00

Non

Makea, Plaza

Bost urtez elkarrekin bidaiatu ondoren, Txingili'K taldeak kalea hautatu du eszena gisa, bere lorpen ederrena ospatzeko: sekulako adiskidetasuna. Ikuskizun hau ez da emanaldi hutsa; talde baten «maitasun-adiskidetasun» ezkontza da.

Ikuskizuna ezkontza tradizional baten moduan hasten da. Baina lore-sorta jaurtitzeko unean, denbora gelditu eta atzera egiten hasten da.

Hasperen batekin, denbora luzatu egiten da. Gure oroitzapenen urratsek atzera egiten dute iturbururaino heltzeko: bat egitearen plazer huts eta basatira. Urratsak eta dantzak baino gehiago, gure adiskidetasunaren indarrak marrazten du gure dantzatzeko modua.

Lore-sorta ez da gehiago desegiten; transmititu egiten da, gure elkartasunaren hari ikusezin bihurtuz. Bidaia honetan, mugimenduak ez du perfekzioa bilatzen, baizik eta elkarrekin hazten ikasi duen talde baten egia, hamabi dantzariek bat egin dezaten.

Irakurri gehiago

Disiden.Cia: Biperdestrucción

Noiz

2026/07/26 17:00

Non

Erriberri, Udaletxeko plaza

*Erriberriko 2026ko Antzerki Jaialdiaren barne.

Bipedestrución LGTBIAQ+ kontzientzia duen dantza garaikideko pieza bat da. Bi izaki aspertu egin dira bi oinen gainean ibiltzeaz. Beste unibertso batetik iritsi izan balira bezala, jostatuko dira Lurrean zoriontsu mugitzeko modua bilatzera. Oinez jarraitzeko modu bakarra izanen da, gure bi oinez gain, gure lagunen gainean sostengatzea. Bipedestrucción proiektuak bilatzen du adin guztietako ikusleei (batez ere haurrei) zuzendutako proposamen eszeniko bat sortzea. Umore zertzeladak ditu proposamenak, eta pentsarazten digu: “nor naiz? zer izan nahi dut?

Fitxa artistikoa:

  • Antzezleak: Marcia Vázquez eta Martín Los Arcos
  • Zuzendaritza eta koreografia: Disiden.Cía
  • Dramaturgia: Disiden.Cía
  • Antzezleak: Martín Los Arcos eta Marcia Vázquez
  • Eszenografia: Ghislaine Verano
  • Jantziak: Laura Merchán
  • Argiztapenaren diseinua: Eder Echaide eta Daniel Marín
  • Soinu diseinua: Evil Kate
  • Kanpoko aholkularitza: Ánxela Blanco eta Alfredo Rodríguez
  • Bideoa: Iker Oiz
  • Argazkia: Cande la Balboa
  • Ekoizpena eta banaketa: Disiden.Cía
  • Iraupena: 30'

Irakurri gehiago

Zarena Zarelako: Herrikoa

Noiz

2026/07/26 17:00

Non

Zuraide

Biarritzeko Temps d’Aimer edo Maitaldia dantza jaialdiaren baitan Zarena Zarelako konpainiak Herrikoa lana eskainiko du. 

50 hamarkadako dantzaldi bateko giroan berriz sartuz, Fandango eta Joten historia dantzatua hainbat probintzia eta herritan, hala nola Asturiak, Galizia, Aragoa, Bizkaia, Lapurdi eta Bolibia praktikatuak diren moldean. Gonen itzuliei jarraikiz, kasketak buruan, tropa ederrak bertan mitxa kutsakorra alaiki helarazten du.

Irakurri gehiago

MAKILhotsak

Noiz

2026/07/26 20:30

Non

San Pelaio plaza, Ermua

Bidaia bat proposatzen dugu gure oroimenera, 80. hamarkadako intsumisioaren garai nahasietara. Gazte askok armei ezetz esatea erabaki zuten, -armadari ez-, eta elkarrekin gerra kolpeak isilaraztea lortu zuten.

Gaur, berriro,  gerraren mehatxua gugana hurbiltzen ari den honetan, guk lurra jotzen dugu hura entzuten jarraitzeko, maitatzeko. Belaunaldi guztiok amestu behar genuke garaipen bat. 

*HIKA Teatroaren eta OINKARI Dantza Taldearen elkarlan artistikoa.

Irakurri gehiago

Santanazaleen esku-dantza

Noiz

2026/07/27 10:00

Non

Ordizia, Plaza Nagusia

Ordizian, urtean zehar ezkondu diren bikoteek esku-dantza egin dute uztailaren 27an. Santaneroen edo santanazaleen esku-dantza esaten zaio tradizio honi.

Urte honetan ezkondutako bikoteak Udaletxean elkartzen dira, emakumeak Manilako Mantoia daramatelarik, eta Alkatea aurrean jarrita taldea Parrokiara hurbiltzen da. Elizkizunaren ondoren, Udaletxera itzultzen dira eta hamaiketako baten hondoren Akten liburu zaharrean sinatzen dute Alkateak, Maiordomoak, (liburuak Santaneroak du izenburua eta 1792koa da). Esku-Dantza hau 1509tik ospatzen da.

Irakurri gehiago

Disiden.Cia: Biperdestrucción

Noiz

2026/07/27 18:00

Non

Erriberri, Victoriano Flamarique plaza

*Erriberriko 2026ko Antzerki Jaialdiaren barne.

Bipedestrución LGTBIAQ+ kontzientzia duen dantza garaikideko pieza bat da. Bi izaki aspertu egin dira bi oinen gainean ibiltzeaz. Beste unibertso batetik iritsi izan balira bezala, jostatuko dira Lurrean zoriontsu mugitzeko modua bilatzera. Oinez jarraitzeko modu bakarra izanen da, gure bi oinez gain, gure lagunen gainean sostengatzea. Bipedestrucción proiektuak bilatzen du adin guztietako ikusleei (batez ere haurrei) zuzendutako proposamen eszeniko bat sortzea. Umore zertzeladak ditu proposamenak, eta pentsarazten digu: “nor naiz? zer izan nahi dut?

Fitxa artistikoa:

  • Antzezleak: Marcia Vázquez eta Martín Los Arcos
  • Zuzendaritza eta koreografia: Disiden.Cía
  • Dramaturgia: Disiden.Cía
  • Antzezleak: Martín Los Arcos eta Marcia Vázquez
  • Eszenografia: Ghislaine Verano
  • Jantziak: Laura Merchán
  • Argiztapenaren diseinua: Eder Echaide eta Daniel Marín
  • Soinu diseinua: Evil Kate
  • Kanpoko aholkularitza: Ánxela Blanco eta Alfredo Rodríguez
  • Bideoa: Iker Oiz
  • Argazkia: Cande la Balboa
  • Ekoizpena eta banaketa: Disiden.Cía
  • Iraupena: 30'

Irakurri gehiago

Andrazkoen aurreskua

Noiz

2026/07/31 11:00

Non

Bilbo, Baztan Harana plaza

Urtero moduan, Deustukoko Emakumeen Aurreskua ospatuko du Goi-herri dantza taldea Uztailak 31n. Baztan Haranaren Plazan. 

Irakurri gehiago

Erregelak

Noiz

2026/07/31 11:30

Non

Foru

Bizkaiko Foru herrian San Inazio egunez, uztailaren 31an, egiten du soka-dantza edo Busturialdeko erregelak meza nagusiaren ondoren. 

Irakurri gehiago

Mahaigainekoa

Noiz

2026/08/01 10:00

Non

Mendexa

Goizeko 11etan meza nagusia egingo da eta horren ostean Mahaigainekoa dantzatuko dute. 

Irakurri gehiago

Kresala: Aztarnak

Noiz

2026/08/01 18:30

Non

Bastida, Herriko Plaza

*Loraldia Jaialdiaren barne.

Aztarnak, mihise gaineko dantza

Aztarnak ekintza dantzatua da, gorputz-arteen praktika artistikoarekin ematen duena, keinuaren, memoriaren eta interpretazio batzuek mihise zuri baten gainean utzitako aztarnaren bidez. Ekintza gogoetatsu dantzatua body art adierazpen bihurtua. Ekintza garatzen den denbora eta espazio errealaren ondorioz, iruditeria eta kontakizun bisual berri bat sortzen da, indibidualetik kolektibora abiatzen dena.

Memoria dantzatuaren erregistro bat da, espazio tridimentsional batetik dimentsio biko beste batera igarotzen dena. Obra antzerki optiko moduko bat da, zeinetan mugimendu bakoitzaren hedapena nahitaez keinu bat den, orainaldiko une bat, non gailu eszenikoa bizitza propioa duen instalazio performance gisa lantzen dena.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuz. Art. eta koreografia: Faustino Aranzabal
  • Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal
  • Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
  • Dantzariak: María Pérez, Claudia Erentxun, Enara Lardizabal, Irati Martikorena, Naia Lertxundi, Marta Buendía, Naroa Conde, Maddi Iriondo, Leire de la Hoz, Nora Elosegui, Harkaitz Ardanaz, Josu Sagardia, Beñat Sasiain, Oier Martikorena, Aitor Egaña, Manex Lizartza, Beñat Lizartza

Irakurri gehiago