Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Ballet T: In Perspective (entsegu irekia)

Ballet T: In Perspective (entsegu irekia)

Noiz: 2024/06/13 19:00
Non: Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Laida Aldaz Arrieta artistak In Perspective lan koreografikoaren entsegu irekia eskainiko du.

In Perspective dantzaren, arkitekturaren eta musikaren arteko topaketan oinarritutako emanaldi sorta da, eszenikoak ez diren espazioetan. Bere izenak dioen bezala, zinema-giroa sorrarazten duten ikuspuntuekin jokatzen du.

Oharra: Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira ekainaren 6ko 11:30etik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan, edukiera bete arte. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko.

Gehiago irakurri

LABO GO46 ZirKuSS: Hazia, Sustrai Kapsula

LABO GO46 ZirKuSS: Hazia, Sustrai Kapsula

Noiz: 2024/06/13 19:00 ${linebreak} 2024/07/13 23:55
Non: Donostia, Tabakalera

Zirkoa / dantza / arte plastikoak
60 minutu
LABO GO Sortze-prozesuen erakusleihoa

  • 18:45 Ateak irekitzea.
  • 19:00 Zirkoa, dantza eta arte plastikoak + Solasaldia.


Sinopsia

Bost topaketa, gizartearen bost erakusgarri eta aurkitu ditzazkegun  arazoak: sormen-blokeoa, jolasten ikastea,  rdenaren eta desordenaren  arteko dualtasuna, arau sozialak eta horiek hausteko askatasuna. Hau guztia, Miren eskultore eta performerraren begiradaren eta, batez ere,  eskuen bidez adierazita.

Fitxa artistikoa:

  • Antzezleak: Miren Barrena (artista plastikoa eta sokan akrobaziak), Dominika Krzymowska (oihal akrobaziak), Olivia Bernardo eta Xandre Sierra (eskuz eskuko bikotea) eta Matthias Elgueta (malabareak).
  • Zuzendaritza: Lander Briones.


Biografia:

ZirKuSS Donostiako zirku, dantza eta antzerki proiektua da. Lander Brionesek Donostiako Udalaren MartxUp proiektura bidalitako proposamenetik jaio zen 2022an. ZirKuSS-ek herritarren parte-hartzea  sustatzen du eta sorkuntza-prozesua ikusarazten du, zirku garaikideak lurraldean duen presentzia areagotzeko eta artistei eta azpisektore  kulturalei irteera profesionala emateko.

Gehiago irakurri

Dantzakia

Dantzakia

Noiz: 2024/06/13 21:00
Non: Etxarri Aranatz

Dantzakia deitzen zaio Etxarri Aranatzen egiten duten soka-dantzari. Hau, San Kiriko, San Adrian eta abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean dantzatzen da. Ekainaren 13an, San Kiriko eguna, kintoek dantzakia edo soka-dantza dantzatzen dute iluntzeko 21:00ak inguruan. 

 

Gehiago irakurri

Dantzertiko 4. mailako ikasleen proiektuen aurkezpena

Dantzertiko 4. mailako ikasleen proiektuen aurkezpena

Noiz: 2024/06/14 19:00
Non: Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

  • STAY IN PITCH. Alazne Uralde (dantza) 20’
  • ZORI • ONA . Ainara Bento (dantza) 20’
  • DÉSIR. Aitzol Iraola (antzerkia) 20’

Gehiago irakurri

Iremiñe 55 + 5

Iremiñe 55 + 5

Noiz: 2024/06/14 19:00 ${linebreak} 2024/06/16 23:55
Non: Berriz

Ekainak 14 ostirala
Kalejira herriko elizatik kultur etxera, bertan taldearen 55 urteetako argazkien erakusketa, ostean herritik triki poteoa.
Ekainak 15 larunbata
Frontoian 20:30etan dantza erakustaldia. Bertan, taldeak aspaldi ikasitako Nafarroako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Iparraldeko dantzak egingo ditu, sarrera doan izango da herritarrek ikuskizuna ikusteko.
Ekainak 16 igandea
Iremiñen ibilitako dantzari guztien (gehienen) dantza saioa. Taldeak egin dira eta herriko futbol zelaian lehengo eta oraingo dantzariek dantzan egingo dute. Ondoren bazkari herrikoia eta erromeria.

Gehiago irakurri

Gasteiz Dantza Plazan

Gasteiz Dantza Plazan

Noiz: 2024/06/14 20:00
Non: Gasteiz, Florida Parkea

Udal Folklore Akademiak dantzaren zentsu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz hartzeko aukera izango du.

 

Dantza plazan ekimenaren beste data batzuk:

  • Maiatzak: 17, 24 eta 31
  • Ekainak: 14 eta 21
  • Irailak: 6 eta 13

 

Ordua: 20:00etan ( maiatza eta ekaina); 19:30etan ( iraila).

Gehiago irakurri

Pastorala: Inesa Gaxen

Pastorala: Inesa Gaxen

Noiz: 2024/06/15 15:30
Non: Bardoze

Inesa Gaxeni (Bastida, 1566 - Lapurdi, XVII. mendea) buruzko pastorala plazaratuko da Xarnegun. Sorgin izateaz akusatu zuten Gaxen eta sorginkeriagatik bitan giltzapetua izan zen. Bordeleko parlamentuan epaitu zuten hemezortzi urte zituela; libre utzi zuten. 1611. urtean, haur batzuek sorgina zela esan eta preso hartu zuten berriro ere, beste emakume batzuekin batera. Hondarribiko epaiek Logroñoko Inkisizioaren eskuetan utzi zuten auzia, espero ez bazen ere, kargurik gabe utzi zuten. Hondarribiko herritar askok ez zuen epaia onartu, eta, azkenean, Hendaiako mugan utzi zituzten Inesa Gaxen eta beste emakumeak.

Xarnegu eta inguruetako bederatzi herri ekainean batu ziren pastorala egiteko asmotan. Pantxika Urruti pastoral zuzendariaren eskutik iritsi zen proposamena eta ideia gauzatzeko Xarnegu Pastorala elkartea sortu zuten, zonaldeko 15 bat kide biltzen dituena. Bastida (NB), Ahurti (L), Erango (NB), Bardoze (L), Burgue-Erreiti (NB), Bidaxune (NB), Akamarre (NB), Gixune (L) eta Samatzeko (NB) herritarrak dabiltza lanean.

Xarnegu zonaldea Lapurdi eta Nafarroa Behereko eskualde geografiko bat da, eta bereizgarri du historikoki elebiduna izan dela, mendeetan zehar euskarak eta gaskoi okzitanierak elkarrekin biziraun dute. Beraz, pastoralean euskara eta gaskoiera nahastuko dira, euskaraz idatzi du pastorala Itxaro Bordak, eta bertan badira Sergi Javaloyesek gaskoieraz idatzi dituen zatiak. Ekainaren 15ean eta 16an Bastidan eta irailaren 21 eta 22an Bardozen emango dute.

Gehiago irakurri

Qabalum: La medida que nos ha de dividir

Qabalum: La medida que nos ha de dividir

Noiz: 2024/06/15 18:30
Non: Getxo, Areetako Geltokia plaza

Bi leku behar izaten dira muga bat egiteko. Zeharkatzen gaituen denborarekiko lerro paraleloz betetako espazio hau ez da egiazkoa, ezta gurea ere. Ez bagara, ez gara ezeren ontzi izango, ezta zatitu behar gaituen neurria ere. Eta hala ere, nola susma genezakeen etorkizuna hori zela?

  • Egilea: Lucia Burguete & Diego Pazó
  • Jantziak: Lucia Burguete & Diego Pazó
  • Zuzendaritza: Lucia Burguete & Diego Pazó
  • Dantzariak: Lucia Burguete, Diego Pazó
  • Musika: Luisillo Kalandraka
  • Koreografia: Lucia Burguete & Diego Pazó

Gehiago irakurri

Pastorala: Inesa Gaxen

Pastorala: Inesa Gaxen

Noiz: 2024/06/16 15:30
Non: Bardoze

Inesa Gaxeni (Bastida, 1566 - Lapurdi, XVII. mendea) buruzko pastorala plazaratuko da Xarnegun. Sorgin izateaz akusatu zuten Gaxen eta sorginkeriagatik bitan giltzapetua izan zen. Bordeleko parlamentuan epaitu zuten hemezortzi urte zituela; libre utzi zuten. 1611. urtean, haur batzuek sorgina zela esan eta preso hartu zuten berriro ere, beste emakume batzuekin batera. Hondarribiko epaiek Logroñoko Inkisizioaren eskuetan utzi zuten auzia, espero ez bazen ere, kargurik gabe utzi zuten. Hondarribiko herritar askok ez zuen epaia onartu, eta, azkenean, Hendaiako mugan utzi zituzten Inesa Gaxen eta beste emakumeak.

Xarnegu eta inguruetako bederatzi herri ekainean batu ziren pastorala egiteko asmotan. Pantxika Urruti pastoral zuzendariaren eskutik iritsi zen proposamena eta ideia gauzatzeko Xarnegu Pastorala elkartea sortu zuten, zonaldeko 15 bat kide biltzen dituena. Bastida (NB), Ahurti (L), Erango (NB), Bardoze (L), Burgue-Erreiti (NB), Bidaxune (NB), Akamarre (NB), Gixune (L) eta Samatzeko (NB) herritarrak dabiltza lanean.

Xarnegu zonaldea Lapurdi eta Nafarroa Behereko eskualde geografiko bat da, eta bereizgarri du historikoki elebiduna izan dela, mendeetan zehar euskarak eta gaskoi okzitanierak elkarrekin biziraun dute. Beraz, pastoralean euskara eta gaskoiera nahastuko dira, euskaraz idatzi du pastorala Itxaro Bordak, eta bertan badira Sergi Javaloyesek gaskoieraz idatzi dituen zatiak. Ekainaren 15ean eta 16an Bastidan eta irailaren 21 eta 22an Bardozen emango dute.

Gehiago irakurri

Dantzakia

Dantzakia

Noiz: 2024/06/16 17:00
Non: Etxarri Aranatz, San Adrian ermita

Dantzakia deitzen zaio Etxarri Aranatzen egiten duten soka-dantzari. Hau, San Kiriko, San Adrian eta abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean dantzatzen da.

Goizean goizetik hurbiltzen dira etxarriarrak San Adrian ermitara han egun osoa igarotzeko asmoz. Familian bazkaldu ondoren, txistulariak mahairik mahai igarotzen dira kalejira, fandango eta arin-arin doinuekin giroa alaituz. Ondoren, kintoen txanda da, 18 urte bete dutenek ateratzen baitute soka-dantza edo Dantzakia, eta nahi beste gaztek parte hartzen dute bertan. Amaitzean herrira egiten dute buelta guztiek txistularien laguntzarekin, baina bidean zenbait geldialdi egiten dituzte udalak eskaintzen duen ardoa dastatzeko. Behin Etxarrira iritsi baino apur bat lehenago eta jada ilargia irtenda dagoela, txistulariak berriro ere Dantzakia jotzen dute. Orduan iristen da zoramena, bertan nahi duen orok parte hartzen baitu. Horrela egiten dute bidea herriko plazaraino, Dantzakia dantzatzen. 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

Azaroa 2018 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
Abendua 2018 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
Urtarrila 2019 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031