Agenda

Global Dance Open 2026

Noiz

2026/07/14 07:00

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Nazioarteko dantzari gazteak, eskolak eta dantzako profesionalak bilduko dira Kursaalen eta Victoria Eugenia Antzokian izango diren Global Dance Open dantza topaketa entzutetsuaren 2026ko Finaletan.

Hainbat diziplinatako lehiaketak eta galak izango dira: balet klasikoa, dantza garaikidea, jazza, lirikoa, hip hopa, antzerki musikala edota acrodance. Horrez gain, parte-hartzaileentzako eta sektoreko profesionalentzako jarduerak eta topaketak izango dira. Hainbat egunetan zehar, bi guneak talentu emergentearen eta nazioarteko truke artistikoaren topagune bihurtuko dira.

Irakurri gehiago

Sanferminetako trokeo-dantzak

Noiz

2026/07/14 11:00

Non

Iruñea, Udal plaza

Iruñeko Duguna dantza taldeak San Fermin trokeo-dantzak plazaratuko dotu uztailaren 7an San Fermin egunean eta uztailaren 14an. Sanferminetako trokeo-dantzen zikloa 7 dantzek osatzen dute.

Sarrera-irteera egiteko paseoa, makil-txikien dantza, makil-handiena, brokel eta ezpata-dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea. Dantzak atontzeko garaian bertso eta herri-kantuen doinuak baliatu dituzte:

  • Kantatzen behar det hasi: paseoa
  • Betroiarena: makila-txikien dantza
  • Iruñeko-ferietan: makil-handien dantza
  • Ama begira zazu: brokel eta ezpaten dantza
  • Arri-arri mandoko: Zinta-dantza
  • Pinpirin eta florian: arku-dantza
  • Muga gainetik: dorrea

Uztailaren 7an eta 14ean dantzatuko dituzte Iruñeko udal plazan trokeo-dantzak.

Irakurri gehiago

Txingili'K: Eta orain zer?

Noiz

2026/07/14 18:00

Non

Maule-Lextarrem, Pilota plaza

Bost urtez elkarrekin bidaiatu ondoren, Txingili'K taldeak kalea hautatu du eszena gisa, bere lorpen ederrena ospatzeko: sekulako adiskidetasuna. Ikuskizun hau ez da emanaldi hutsa; talde baten «maitasun-adiskidetasun» ezkontza da.

Ikuskizuna ezkontza tradizional baten moduan hasten da. Baina lore-sorta jaurtitzeko unean, denbora gelditu eta atzera egiten hasten da.

Hasperen batekin, denbora luzatu egiten da. Gure oroitzapenen urratsek atzera egiten dute iturbururaino heltzeko: bat egitearen plazer huts eta basatira. Urratsak eta dantzak baino gehiago, gure adiskidetasunaren indarrak marrazten du gure dantzatzeko modua.

Lore-sorta ez da gehiago desegiten; transmititu egiten da, gure elkartasunaren hari ikusezin bihurtuz. Bidaia honetan, mugimenduak ez du perfekzioa bilatzen, baizik eta elkarrekin hazten ikasi duen talde baten egia, hamabi dantzariek bat egin dezaten.

Irakurri gehiago