Agenda

Concorda

Noiz

2026/06/14 08:30

Non

Pasaia, Probintzia Plaza

*2026ko KaldeArte - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren barne.

Soken mugimenduan eta manipulazioan zehar egindako bidaia. Soka, konexioaren, loturaren eta batasunaren ikurra. Samurtasunez besarkatzen duen soka, materialismoa gainditzen duen harreman emozionalari bide emanez.

Tentsioan eta distentsioan dagoen soka. Lotu eta deslotu egiten duen soka. Barneratu, askatu edo eutsi egiten duen soka. Indar mekanikoen arteko jolasean. Elastikoa, magnetikoa eta grabitatea, pisua eta kontrapisua.

Irakurri gehiago

XVI. Muxiko Eguna Errenterian

Noiz

2026/06/14 10:00

Non

Errenteria

Beti Prest Dantza Taldea Elkarteak antolaturik ospatuko da muxikoen saio berezia udako oporraldiaren ostean “XVI. Muxiko Eguna”. Hilero bezala, goizeko 12,00etan, Herriko Plazan (Koldo Mitxelena ikastolako jolastokian euria egingo balu) ikasturte bukaera ospatuko da eta azken saiorako Muxiko Eguna antolatu du hamaseigarrenez Beti Prest taldeak.
Aurtengo ekitaldiko musika joleak Alaken Taldekoak izango ditugu, eta Errenteriako Dultzaineroak, bukatzeko Larrain Dantzarekin. Herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatzen du Beti Prest Taldeak. Muxikoak dantzatu Herriko plazan eta Larrain dantzaren ondoren pintxo eta sagardo trago bat hartzeko aukera izango du hurbiltzen dena, dantzan utzitako indarrak berreskuratzeko.
Igandean, ikasturte bukaera izango da, baina urrian berriro itzuliko dira mutxikoak Errenterira.

Irakurri gehiago

Aikoren 20.urteurrena Urkiolan

Noiz

2026/06/14 10:45

Non

Urkiola

Aiko Taldeak 20. urteurrena ospatuko du ekainaren 14an Urkiolan, San Antonio Errepetiziñoaren baitan antolatutako egun osoko egitarauarekin. Ospakizunak taldearen ibilbidea aitortzeko balioko du, baina baita haren azken lana den Zeu diskoa jendaurrean aurkezteko ere.

Jardunaldia Abadiñoko Elizateko Udalak antolatutako San Antonio Errepetiziñoaren barruan egingo da, eta helburua izango da Urkiolako erromeria eta plaza giro tradizionala berriz biziberritzea. Ekimena Abadiñoko Udalaren babesarekin eta Urkiolako Hotelaren laguntzarekin antolatu da.

Egitaraua

  • 12:45 Eguneko programa ofiziala udalaren herri kirol erakustaldiekin hasiko da meza ostea.
  • 13:30 (inguru) Geure partez, eta Abadiñoko eleizateari gure esker ona adierazteko, herri kirolen ostean, Sanantonio egunean gure 20. urteurrena ospatzeko, Berrizko San Lorentzo dantza taldeak Dantzari Dantza eta Sokadantza eskeiniko dute.
  • 14:00 (inguru) Horren ostean iritsiko da eguneko une berezienetako bat: AIKO Taldearen ZEU disko berriaren aurkezpena. Aurkezpena modu parte-hartzaile eta bizian egingo da. AIKOren filosofiari jarraituz, diskoa ez da soilik entzuteko izango: plazan bertan dantzatu, bizi eta partekatzeko sortua da.
  • 15:00 (inguru) Herri bazkaria egingo da, paella bazkari herrikoia, 15 euroko prezioan. Bazkarira bertaratzen direnek ZEU diskoa 10 euroko prezio berezian jaso ahal izango dute. Paella herri bazkarian izena emoteko berton klik egin.
  • 16:30 (inguru) ERROMERIAK: AIKO Taldea, eta Roberto eta Miren Etxebarria eta Idoia Markaida ariko dira igande arratsaldea girotzen.

Irakurri gehiago

IV.gala Basque Ballerina

Noiz

2026/06/14 16:00

Non

Donostia, Kursaal

Basque Ballerinaren IV. Gala Auditorio Kursaal aretora iritsiko da formatu berezi eta desberdin batekin, aurreko edizioan bezala, eskolak berak lehen aldiz aurkeztu baitu eszena-ekoizpen gisa.

Ikuspegi berri hau publikoa —batez ere familiak— klase bakoitzean egiten den lanaren errealitatera hurbiltzeko nahitik dator. Baleta koreografia ikastera mugatzen den ideiatik urrun, gala honek dantzari bakoitzaren atzean dagoen prozesua, diziplina eta garapen teknikoa agerian utzi nahi ditu.

Lehenengo zatian, “Suite en Bleu” izenekoan, eszenatokia ikasgela bera bihurtzen da eguneroko lanaren sintesi bat erakusteko: berotzetik eta barratik hasi eta erdiko lanera arte, beti teknika klasikoaren funtsa errespetatuz.

Erakustaldi honen bidez, publikoak dantzaren oinarrizko printzipioak ezagutuko ditu eta ikasleen bilakaera eta aurrerapena baloratuko ditu, EAEko Dantzarien maila goiztiarrenetatik hasi eta aurreratuenetaraino.

Bigarren zatiak, “Grand Divertissement” izenekoak, antzokietan aurkezten den baletera eramaten gaitu. Hainbat garaitako eta koreografotako ballet handien zati berrirakurtuak ditu, baita koreografo ezberdinek sortutakoak ere, eta baita ere, hainbat dantzariren errepertorio koreografikoko piezak.

Horrek guztiak tradizioa eta jatorrizko sorkuntza uztartzen dituen esperientzia bat sortzen du.

Emaitza ez ezik, ibilbidea ere erakusten duen gala bat, publikoa dantzaren artea eta hori posible egiten duen lana ulertzera, hunkitzera eta, batez ere, estimatzera gonbidatuz.

Irakurri gehiago