Dokumentuaren akzioak
Aikoren 20.urteurrena Urkiolan
Aiko Taldeak 20. urteurrena ospatuko du ekainaren 14an Urkiolan, San Antonio Errepetiziñoaren baitan antolatutako egun osoko egitarauarekin. Ospakizunak taldearen ibilbidea aitortzeko balioko du, baina baita haren azken lana den Zeu diskoa jendaurrean aurkezteko ere.
Jardunaldia Abadiñoko Elizateko Udalak antolatutako San Antonio Errepetiziñoaren barruan egingo da, eta helburua izango da Urkiolako erromeria eta plaza giro tradizionala berriz biziberritzea. Ekimena Abadiñoko Udalaren babesarekin eta Urkiolako Hotelaren laguntzarekin antolatu da.
Egitaraua
- 12:45 Eguneko programa ofiziala udalaren herri kirol erakustaldiekin hasiko da meza ostea.
- 13:30 (inguru) Geure partez, eta Abadiñoko eleizateari gure esker ona adierazteko, herri kirolen ostean, Sanantonio egunean gure 20. urteurrena ospatzeko, Berrizko San Lorentzo dantza taldeak Dantzari Dantza eta Sokadantza eskeiniko dute.
- 14:00 (inguru) Horren ostean iritsiko da eguneko une berezienetako bat: AIKO Taldearen ZEU disko berriaren aurkezpena. Aurkezpena modu parte-hartzaile eta bizian egingo da. AIKOren filosofiari jarraituz, diskoa ez da soilik entzuteko izango: plazan bertan dantzatu, bizi eta partekatzeko sortua da.
- 15:00 (inguru) Herri bazkaria egingo da, paella bazkari herrikoia, 15 euroko prezioan. Bazkarira bertaratzen direnek ZEU diskoa 10 euroko prezio berezian jaso ahal izango dute. Paella herri bazkarian izena emoteko berton klik egin.
- 16:30 (inguru) ERROMERIAK: AIKO Taldea, eta Roberto eta Miren Etxebarria eta Idoia Markaida ariko dira igande arratsaldea girotzen.
Dokumentuaren akzioak


