Agenda
Mirandaola eguna
2026/05/10 07:00
Legazpi, Mirandaola Parkea
Legazpiko Santikutz jaien barruan ospatzen da Mirandaola erromeria, maiatzaren 4 ondorengo igandean zehazki. Meza nagusiaren ondotik egiten dute ezpata-dantza. Hona hemen egitaraua osoa:
- 9:00 Goiz Deia Txistulari Taldearen goiz deia.
- 10:15 Gurutze Deunaren erlikiaren itzulera Mirandaolako elizara, txistulari, dantzari eta herritarrekin.
- 11:00 Meza Nagusia, Mirandaolako Ermitan, Santikutz Abesbatzaren partaidetzarekin.
- 12:00 Olagizonei ongietorria eta ohorezko ezpata-dantza.
- 12:30 Ola martxan jartzea eta Telleriarteko talogileak.
- 12:30 Doinua Dultzaineroak
- 13:00 Erromeriaren hasiera: Parte hartuko dute, Domingo Agirre eta Haztegi Ikastetxeko Bertsolariak, Korosti eta Sustraiak Dantza taldeetako dantzari txikiak, Doinua Musika Eskolako trikitilariak, Doinua Dultzaineroak eta Goiz Deia Txistulariak.
- Jaialdia amaitzean eta bazkal ordura bitartean Trapalata Txaranga.
- 14:00 Herri Bazkaria. Bakoitzak berea eraman beharko du.
- 15:00 Haurrentzako jolasak Lenburren eskutik 17:00ak arte.
- 16:00 Erromeria, Elustondo anai-arrebekin.
- 18:00 Herrira itzultzea, Trapalata txarangarekin eta erraldoiekin. Herrira iristean kalejira erdigunean.
Muxikoak
2026/05/10 10:00
Errenteria
Lasala: Alai familian
2026/05/10 15:00
Villabona, Gurea Antzokia
Alaik sei urte ditu eta bere amona eta txakurrarekin bizi da. Alairen familia ez da bere lagunena bezalakoa eta horrek desberdin sentiarazten du, baina gau batean ametsen munduan murgildu eta animalia mordo bat eta haien familia mota ezberdinak ezagutzen ditu. Nolakoa da, ba, familia normal bat?
Aristerrazuko erromeria
2026/05/10 16:00
Aia San Pedro bailara, Arizterrazuko plaza
Igande honetan Aristerrazuko eszenatokian Elustondo anai-arrebak eta Agus Barandiaran eta Ainara Arrizabalaga.
Natalia Jiménez + Ernesto Rosa: Discursos polifónicos
2026/05/10 17:00
Bilbo, La Fundición
"Discursos polifónicos" entzuteko espazio gisa zabaltzen da, non elkarrizketa-formatua tresna eszeniko bihurtzen den, konplizitateaz guri –eta bere buruari– galdetzeko asmoz. Performerrak eta ikusleak entzuteko subjektu gisa kokatzea proposatzen du piezak, haien gorputzen pertzepziotik denbora eta espazioa elkarrekin partekatzean.
Ernesto Rosa soinu-artistak eta Natalia Jiménez dantzari eta koreografoak “Audiografías de un instante” artxibo bizitik abiatzen dira: urteetan zehar bildutako elkarrizketa-bilduma da, loturaz eta konplizitatez beteriko uneen kontakizunak bildu dituena, batez ere, testuinguru eszenikoan. Horiek sortzeko, elkarrizketa-teknikaz baliatu zen, zeinari esker esperientziak xehetasunez gogoratzen diren, eta, horrela, bizitakoaren kontzientzian sakontzen den, sentitutakoarekin konektatzeko eta oharkabean pasatu ohi diren aldeak ikusarazteko.
"Discursos polifónicos" gorputzak berridazteko saialdia ere bada, isiltasunaren ñabardurekin, barne-motorren ahalmenarekin eta horiek berekin dakartzaten memoriekin.
Fitxa artistikoa:
- Ideia-sortzailea eta zuzendaria: Natalia Jiménez Gallardo
- Soinu-espazioa: Ernesto Rosa
- Koreografia: Natalia Jiménez Gallardo
- Sortzaileak eta performerrak: Ernesto Rosa eta Natalia Jiménez Gallardo
- Ikertzailea: Federica Fragtanoli
- Argiztapen-diseinua eta koordinazio teknikoa: Carlos López
- Irudiaren diseinua eta bideoa: Maria Etxaide
- Iraupena: 50 minutu
Dinamo Danza: Qualia
2026/05/10 17:30
San Adrian, San Adriango Kultur Etxea
Argiaren portaera kuantikoa aztertzen dugu, mugimendura itzul daitezkeen analogiak identifikatzeko eta gorputza entitate energetiko gisa ulertzeko.
Joaquin Sevilla fisikan katedraduna eta Carmen Larraz dantzari eta sortzailearen arteko elkarlanaren emaitza da ikerketa eta sorkuntza koreografikoaren prozesu hau. Elkarrizketa bat eraiki nahi dugu, non fisika eta sorkuntza koreografikoa ekintza-esparru berean uztartuko diren.
Fitxa artistikoa:
Zuzendaritza eta talde artistikoa: Carmen Larraz
Sorkuntza eta interpretazioa: Jone Azkona, Aimar Odriozola eta Carmen Larraz
Koordinazio zientifikoa: Joaquín Sevilla
Koordinazio teknikoa eta eszenikoa: Jone Azkona
Acompainamendua: Bertha Bermúdez
Jantziak: Dinamo Danza
Komunikazioa: Carolina Otamendi
Led silhouette: Ultimatum
2026/05/10 17:30
Berriozar, Berriozarreko Auditorioa
Proposamen hau kolapso emozional, klimatiko eta politikotik sortua da, eta dantza, antzerkia eta zinema nahasten ditu.
Gizakiaren kontraesanak aztertzen ditu, depresioa, isolamendua eta gainbehera soziala bezalako gaiak jorratuz.
Gure hauskortasunari buruzko hausnarketa da, erortzen ari den mundu batean, gaur egungo egoeraren aurkako oihu bihurtuta.
Eszena gatazka poetikoko paisaia bihurtzen da, non gorputzak tematu, nekatzen eta altxatzen den. Mugimendua ez da forma: urgentzia da.
“Ultimatum” ez da abisua: oihu bat da, erretzen duen dantza bat.
Gorputza azken lurralde gisa ulertzen da, ezer geratzen ez denean geratzen zaigun hizkuntza gisa.