Dokumentuaren akzioak
Natalia Jiménez + Ernesto Rosa: Discursos polifónicos
"Discursos polifónicos" entzuteko espazio gisa zabaltzen da, non elkarrizketa-formatua tresna eszeniko bihurtzen den, konplizitateaz guri –eta bere buruari– galdetzeko asmoz. Performerrak eta ikusleak entzuteko subjektu gisa kokatzea proposatzen du piezak, haien gorputzen pertzepziotik denbora eta espazioa elkarrekin partekatzean.
Ernesto Rosa soinu-artistak eta Natalia Jiménez dantzari eta koreografoak “Audiografías de un instante” artxibo bizitik abiatzen dira: urteetan zehar bildutako elkarrizketa-bilduma da, loturaz eta konplizitatez beteriko uneen kontakizunak bildu dituena, batez ere, testuinguru eszenikoan. Horiek sortzeko, elkarrizketa-teknikaz baliatu zen, zeinari esker esperientziak xehetasunez gogoratzen diren, eta, horrela, bizitakoaren kontzientzian sakontzen den, sentitutakoarekin konektatzeko eta oharkabean pasatu ohi diren aldeak ikusarazteko.
"Discursos polifónicos" gorputzak berridazteko saialdia ere bada, isiltasunaren ñabardurekin, barne-motorren ahalmenarekin eta horiek berekin dakartzaten memoriekin.
Fitxa artistikoa:
- Ideia-sortzailea eta zuzendaria: Natalia Jiménez Gallardo
- Soinu-espazioa: Ernesto Rosa
- Koreografia: Natalia Jiménez Gallardo
- Sortzaileak eta performerrak: Ernesto Rosa eta Natalia Jiménez Gallardo
- Ikertzailea: Federica Fragtanoli
- Argiztapen-diseinua eta koordinazio teknikoa: Carlos López
- Irudiaren diseinua eta bideoa: Maria Etxaide
- Iraupena: 50 minutu
Dokumentuaren akzioak


