Agenda

Erakusketa: Argiaren itzala. San Telmo Museoa, dantza laborategia

Noiz

2026/04/24 08:00

Non

Donostia, San Telmo Museoa

Argia dantzari taldearen ibilbidea eta ekarpena ardatz dituen "Argiaren itzala. San Telmo Museoa, dantza laborategia" erakusketa izango da Donostiako San Telmo museoan apirilaren 24tik ekainaren 21era. Erakusketa honek euskal dantzaren azken 60 urteetako bilakaera ulertzeko giltzarri diren testuingurua, irudiak, doinuak, jantziak... bilduko ditu. Erakusketarekin batera hainbat jarduera izango dira; hitzaldiak, tailerrak eta bisitak, besteak beste.

Erakusketa San Telmo Museoak eta Argia dantzari taldeak elkarrekin prestatu dute. Argia eta San Telmoren arteko lotura aspaldikoa da; museoa taldearen egoitza, entsegu gune eta ikerketa laborategi izan baitzen hainbat urtez.

  • Antolakuntza eta ekoizpena: Ikerfolk-Argia Euskal Dantzari Taldea, San Telmo Museoa
  • Komisariotza: Ane Albisu, Iñaki Arregi, Frantxi López Landatxe, Mikel Urbeltz
  • Koordinazioa: San Telmo Museoa
  • Museografiaren egokitzapena: beSTe
  • Diseinu grafikoa eta komunikazioaren diseinua: Marmol Estudioa
  • Grafikaren ekoizpena: Artefakto
  • Enmarkazioa: Óvalo
  • Erakusketaren muntaia: Expolan
  • Kortserbazioa eta zaharberritzea: Itziar Viana, San Telmo Museoa
  • Funts dokumentalak: Argia, dantzan.eus, Mikel Lizarza, Jose Angel Ormazabal, San Telmo Museoa, Urbeltz-Arregi

 

Erakusketa: Argiaren itzala. San Telmo Museoa, dantza laborategia

  • Non: San Telmo Museoa (Donostia)
  • Noiz: Apirilak 24 - Ekainak 21 | Asteartetik igandera: 10:00 - 20:00

Jarduerak

Apirilak 28

  • 19:00 Solasaldia.

Dantza (2018). Telmo Esnal, Elena Cajaraville, Mikel Urbeltz eta Itziar Otamendi. Dantza Filmearen pasarte hautatuak proiektatuko dira eta filmearen sorkuntza prozesuan parta hartu zuten hainbat kide kan prozesuaren Inguruan solastuko dira filmean agertzen diren lengoaietan (zinema, dantza, sinboloak, atrezzo ta jantziak) sakonduz. Sarrera librea lekuak bete arte.

Maiatzak 23, 20, ekainak 6

  • 17:00 Familientzako tailerrak.

Festak elkarrekin dantzan ospatuaz. Monika Bañales, Itziar Otamendi (Argia Dantza Taldea). Urte garaiko festok Euskal Herrian eskaintzen diguten testuingurua, jolas moduan hiru dantzen bidez ikastarora ekarria. 5€ familia (4,5 € bazkideak)

Ekainak 5

  • 19:00 Helduentzako tailerra. Zer eta nola jantzi hurrengo festetan. Ane Albisu. Eguberri, Santa Ageda edota Euskal Jaietan janzten dugun baserritar izango da tailer honen protagonista Jantziei buruzko azalpenak eta horiek nola jantzi behar diren azalduko da modu praktikoan. Doan (beharrezioa da web bidez lekua erreserbatzea)

Ekainak 20

  • 12:00 Hitzaldia. Euskal kultura dantzan; euskara dantzan eta gorputza euskaraz. Oier Araolaza, Maider Urbeltz eta Mikel Urbeltz.Euskararen eta euskal kulturaren ibilbidean, dantzak euskare plazara ateratzen jokatu duen funtzioa azaleratuko du Araolazak hitzez eta gorputzez, Maider eta Mikel Urbeltzen musikaz lagunduta.Sarrera libre lekuak bete arte

Maiatzak 6, 20, ekainak 3, 13,

18:00 Bisita gidatuak. Doan (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea)

Irakurri gehiago

La Pulga Flamenco: Impureza

Noiz

2026/04/24 17:00

Non

Urkabustaiz, Antzerki Aretoa

Impureza hurbilketa bat da jai tradizional eta herrikoietara, zein kultura-zubien bidez sortzen baitira. Erritmo-transmisio bat, dantza flamenkoaren eta Afrikako musikaren bidez. Diziplina arteko ikuskizuna, ipuin baten eta ikusentzunezko proiekzioen bitartez dantza flamenkoa eta Afrikako erritmoak uztartzen dituena. Impureza: izaki ez garbiak, adabakiz osatuak, nahasiak.Askoa Etxebarrieta “La Pulga”k ikastaro xume batean ezagutu zuen flamenkoa; harrezkero flamenkoaren iturrien eta herri-mamien bila dabil. Hamar urtetik gorako bidea egin ondoren, aurkitu du bere xarma berezia, bere “duende”-a, teknika batean eta bere egiten dakien soinu batean, dantzaren (hots, sentimendu unibertsaltasunaren adierazpen horren) bidez adierazita.Sonia Estévez zuzendaria, ekoizlea, model maker eta stop motion animatzailea da; 2024ko Goya sarietara izendatua izan zen, Txotxongiloak lanagatik.
 
Fitxa artistikoa: 
  • Zuzendaritza koreografiko zein artistikoa eta ekoizpena: Askoa Etxebarrieta Lasheras
  • Zuzendaritza artistikoa, ekoizpena eta ikus-entzunezko errealizazioa: Sonia Estévez
  • Flamenko dantzaria: Askoa Etxebarrieta Lasheras
  • Kanpo-begirada eta aholkularitza: Idoia Zabaleta

Irakurri gehiago

Hofesh Shechter: Theatre os dreams

Noiz

2026/04/24 17:30

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

Fantasiaren eta subkontzientearen munduan barneratuko gara; murgiltze basatia izango da, ametsen antzerkian egina.

Hofesh Shechter taldearen emanaldi berri honek ametsen antzerkian murgilduko ditu ikusleak. Hofesh Shechter konpainiako dantzari imitaezinek interpretatuta, obra berri eta zirraragarri hau fantasiaren eta subkontzientearen munduan murgilduko da, beldurrak, itxaropenak, nahiak eta emozioen begirada azaleratuz, gure ametsetan ez ezik, baita gure pentsamendu erneetan ere: burua da erregea.

Dantzarien gorputzek bizia emango diote agertokian poesiaren eta errealitatearen arteko elkarrekintza horri, musikari-banda txiki batek lagunduta. Zuzenean joko dute, Shechterren soinu-banda zinematografiko enblematikoa oinarri hartuta. Hofeshek, Tom Visser argi-diseinatzailearekin eta Osnat Kelner jantzi-diseinatzailearekin batera, giro indartsu eta eskulturala sortuko du paisaia oniriko honetarako.

Fitxa artistikoa: 

  • Koreografia eta musika: Hofesh Shechter
  • Argiztapenaren diseinua: Tom Visser
  • Jantzien diseinua: Osnat Kelner
  • Dantzariak: Hofesh Shechter Company
  • Zuzendari artistiko elkartua: Bruno Guillore
  • Musika-kolaboratzailea: Yaron Engler
  • Set-kolaboratzailea: Niall Black
  • Produkzioa: Hofesh Shechter Company

Irakurri gehiago

Osa + Mujika: Lana

Noiz

2026/04/24 18:00

Non

Zarautz, Modelo Aretoa

Lana, arrakasta, balioa edo estatusa bezalako kontzeptuekin lotzen dugu. Arrakasta izatearen sentsazioa edo garrantzitsua eta ezinbestekoa sentitzea, liluragarria da, laneko nahiz lanaz kanpoko harremanak baldintzatzeraino. Baina hain arrakastatsua bazara, zergatik jarraitzen duzu astean 40 ordutik gora lanean?

Norbaitek “eta zu nor zara?” galdetzen digunean, oso ohikoa da gure izena esaten hasi eta jarraian gure lana zein den azaltzea. Ia beti gure aurkezpen-gutunada da.

Lanerako pasioa egungo tranpa handienetariko bat da. Deigarri da gaztelerara itzulita (Pasión por el trabajo) duen jatorria: “pasión” latinezko passio (sufrimendua) hitzetik dator, eta “trabajo”, tripalium hitzetik (hiru makila, Erdi Aroko tortura tresna bati erreferentzia eginez). Gure bizitzako aukera orain eta hemen dagoela uste dugu eta ezin diogula honi ihes egiten utzi; aurrerago, etorkizunean, gure bizitza pertsonalerako denbora izango dugula pentsatuz bizi gara. Ia dena sakrifikatzen dugu gure helburu profesionalak lortzeko, gure osasun fisiko eta emozionala alde batera utziz.

LANAk lan-kultura obsesibo hau islatzen du, gure izatean eta harremanetan nola eragiten duen hausnartuz. 
Fitxa artistikoa:
  • Zuzendaritza: OSA +MUJIKA
  • Koreografia: Jaiotz Osa
  • Interpreteak: Rafke VAN HOUPLINES, Paula PARRA, Maddi RUIZ DE LOIZAGA, Adrián BOLAÑOS, Jaiotz OSA
  • Eszenografia + Jantzitegia: Xabier MUJIKA
  • Musika: Gartxot UNSAIN
  • Argiztapena: Isa DEL MORAL
  • Argiztapen laguntzaileak: Elena GARCIA, Aitor ETXEBARRIA
  • Argazkiak: Mariló MIGUEZ
  • Bideoa: Renata L. ETANOWSKI
  • Ekoizpena + banaketa: OSA+MUJIKA

 





Irakurri gehiago

Dantzerti: Shakespeare ez zen inoiz hemen egon

Noiz

2026/04/24 18:00

Non

Barakaldo, Barakaldo Antzokia

2026an, Gipuzkoako herri txiki bat irauli egin zen, Shakespeareren lan argitaragabe bat aurkitu zutelakoan. Kazetari eszeptiko baten etorrerak interes ezkutuak, engainuak eta anbizioak azaleratzen ditu eskuizkribuaren inguruan, egiari mitoan sinesteko nahiarekin aurre eginez. Istorio onen benetakotasunari, iruzurrari eta botereari buruzko komedia arin eta adimentsua.

Fitxa artistikoa:

  • Egileak: Yolanda García Serrano eta Juan Carlos Rubio
  • Zuzendaritza: Getari Etxegarai
  • Itzulpena: Julia Marín
  • Argiztapena: David Rodríguez
  • Eszenografia: Tartean Teatroa
  • Jantziak: CIFP Barakaldo LHII (Neurrira egindako jantziak eta ikuskizunetakoak)
  • Antzezleak: Xabier Burgos, Ainhize Carretero, María Iturbe, Anartz Lángara, Adriana Navarro, Malen Pérez de Arenaza, Maialen Ramírez, Carla Ruiz, Aiala Sanz, Sandra Tejero, Lucia Toraya, Maddi Urdapilleta
  • Irakasleak
    • Tailerreko irakaslea: Igor Razquin
    • Interpretazioa: Matxalen De Pedro
    • Ahotsa: Vene Herrero
    • Mugimendu eszenikoa: Rita Martin

Irakurri gehiago

Mutis Espazioa: Cuerpos que se entregan a aquello que va a desaparecer

Noiz

2026/04/24 18:30

Non

Leioa, Kultur Leioa

Egiten al dut hitz nire denborarekin? Nori edo zerio eskaintzen diot nire denbora? Zer harreman dut nire denborarekin? “Ihes egiten digu hatzen artetik”, “ezinezkoa da gertatu berri den unera itzultzea”, “elastikoa da; gauza batzuek begien kliska irauten dute, eta segundo ba­tzuk betierekoak dira”. Dantza orainaldiaren hizkuntza da, eta, haren bitartez, denbora senti dezakegu dar-dar egiten.

Desagertzera doan horri emandako gorputzak ikuskizunak denbora nola hautematen dugun esploratzen du, dimentsio ukigarri, korporal eta poetiko batetik. Iragankorra den hori, ezinbestean desagertzen den hori, hala nola dantza bera, gorpuztea du xede.

Fitxa artistikoa:

  • Koreografia eta zuzendaritza artistikoa: Olatz de Andrés
  • Ekoizpen diseinua:  Natalia García Muro
  • Antzezleak  Olaia Valle, Iñigo Rementeria, Natalia García, Ainhoa Pardellas, Alaia Zarate, Ane Zapirain, César López, Irati Poneda, Maialen Galdiz, María Etxaide, Marta Naveros, Mikel Sánchez, Natalie Le Du Sagone
  • Soinua: Illart Alkorta, Mikel R. Nieto
  • Jantziak: Mónica Lavandera

Irakurri gehiago