Dokumentuaren akzioak
Erakusketa: Argiaren itzala. San Telmo Museoa, dantza laborategia
Argia dantzari taldearen ibilbidea eta ekarpena ardatz dituen "Argiaren itzala. San Telmo Museoa, dantza laborategia" erakusketa izango da Donostiako San Telmo museoan apirilaren 24tik ekainaren 21era. Erakusketa honek euskal dantzaren azken 60 urteetako bilakaera ulertzeko giltzarri diren testuingurua, irudiak, doinuak, jantziak... bilduko ditu. Erakusketarekin batera hainbat jarduera izango dira; hitzaldiak, tailerrak eta bisitak, besteak beste.
Erakusketa San Telmo Museoak eta Argia dantzari taldeak elkarrekin prestatu dute. Argia eta San Telmoren arteko lotura aspaldikoa da; museoa taldearen egoitza, entsegu gune eta ikerketa laborategi izan baitzen hainbat urtez.
- Antolakuntza eta ekoizpena: Ikerfolk-Argia Euskal Dantzari Taldea, San Telmo Museoa
- Komisariotza: Ane Albisu, Iñaki Arregi, Frantxi López Landatxe, Mikel Urbeltz
- Koordinazioa: San Telmo Museoa
- Museografiaren egokitzapena: beSTe
- Diseinu grafikoa eta komunikazioaren diseinua: Marmol Estudioa
- Grafikaren ekoizpena: Artefakto
- Enmarkazioa: Óvalo
- Erakusketaren muntaia: Expolan
- Kortserbazioa eta zaharberritzea: Itziar Viana, San Telmo Museoa
- Funts dokumentalak: Argia, dantzan.eus, Mikel Lizarza, Jose Angel Ormazabal, San Telmo Museoa, Urbeltz-Arregi
Erakusketa: Argiaren itzala. San Telmo Museoa, dantza laborategia
- Non: San Telmo Museoa (Donostia)
- Noiz: Apirilak 24 - Ekainak 21 | Asteartetik igandera: 10:00 - 20:00
Jarduerak
Apirilak 28
- 19:00 Solasaldia.
Dantza (2018). Telmo Esnal, Elena Cajaraville, Mikel Urbeltz eta Itziar Otamendi. Dantza Filmearen pasarte hautatuak proiektatuko dira eta filmearen sorkuntza prozesuan parta hartu zuten hainbat kide kan prozesuaren Inguruan solastuko dira filmean agertzen diren lengoaietan (zinema, dantza, sinboloak, atrezzo ta jantziak) sakonduz. Sarrera librea lekuak bete arte.
Maiatzak 23, 20, ekainak 6
- 17:00 Familientzako tailerrak.
Festak elkarrekin dantzan ospatuaz. Monika Bañales, Itziar Otamendi (Argia Dantza Taldea). Urte garaiko festok Euskal Herrian eskaintzen diguten testuingurua, jolas moduan hiru dantzen bidez ikastarora ekarria. 5€ familia (4,5 € bazkideak)
Ekainak 5
- 19:00 Helduentzako tailerra. Zer eta nola jantzi hurrengo festetan. Ane Albisu. Eguberri, Santa Ageda edota Euskal Jaietan janzten dugun baserritar izango da tailer honen protagonista Jantziei buruzko azalpenak eta horiek nola jantzi behar diren azalduko da modu praktikoan. Doan (beharrezioa da web bidez lekua erreserbatzea)
Ekainak 20
- 12:00 Hitzaldia. Euskal kultura dantzan; euskara dantzan eta gorputza euskaraz. Oier Araolaza, Maider Urbeltz eta Mikel Urbeltz.Euskararen eta euskal kulturaren ibilbidean, dantzak euskare plazara ateratzen jokatu duen funtzioa azaleratuko du Araolazak hitzez eta gorputzez, Maider eta Mikel Urbeltzen musikaz lagunduta.Sarrera libre lekuak bete arte
Maiatzak 6, 20, ekainak 3, 13,
18:00 Bisita gidatuak. Doan (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea)
Dokumentuaren akzioak


