Agenda
Mintegia + Mazurka gauak
2026/03/13 17:30
Elgeta, Espaloia kafe-antzokia.
Gaurko gaiak:
- Jauziak: kalitatea + markatu gabe dantzan
- Lotuan: schottistch (askatuta + irregularrak)
- Soltean: solteko dantza askatzen
Jarraian, Mazurka Gauak.
Info:
https://dantzan.eus/kidea/herrixadantzan/plazako-dantza-tradizionala-kalitatean-sakontzen-2025-2026
Isabel Vázquez: Zambra de la abuela salvaje
2026/03/13 19:00
Galdakao, Torrezabal Kultur Etxea
Naizen guztiaz, zer da niri datxekidana eta zer inposatua?
“Nire izaerari leial banintzaio, antzinako begiradako basati bat, oihu egingo nuke ahots-kordak apurtu arte, eta, gero, irentsi egingo nituzke. Azken oihu horretan dena esanda geratuko litzatekeelako. Baina, beste ezeren gainetik, nire izaerari leial banintzaio, esango nuke: ez.”
Berak, basati guztien artetik, oinutsena, basatiena, basati eredugarria izatearekin amesten du. Emakume guztiak biltzen dituen emakumea. Denaren eta horren gainean proiektatzen denaren artean borrokatzen den gorputza. Zambra de la buena salvaje oihu bat da, urradura bat, gabetze-erritu bat. Nola berreskuratu hainbeste espazio galdu? Nola utzi otzan izateari? Zer gertatzen zaio gorputz bati besteengan denean, amorrua eta barrea onartzen direnean?
Dantza, umorea eta lotsagabekeria elkartzen dira bakarrizketa koral batean, non basatia dena erresistentzia kolektiboko ekintza bihurtzen den. Piztiarekin dantzatzen duen ikuskizuna, arauaren hondakinen artean aurrera egiten duena eta lur mugituaren gainean mundu berri bat ereiten duena.
Auto ezerezteaz hitz egin nahi dut, bat etortzeko beharraz, ezpainak hozkatzeraino atsegina izateaz, otzantasunaz…
Isabel Vázquez, sortzailea eta interpretea.
Fitxa:
- Jatorrizko ideia, koreografia, interpretazioa: Isabel Vázquez
- Zuzendaritza: Alberto Velasco
- Dramagintza: Ruth Rubio
- Koreografia “The Final Curtain”: Adrián Manzano
Larrua: You have an inner world, so what?
2026/03/13 19:00
Tolosa, Leidor Aretoa
Proiektu berri honetan gizakion barne-munduetan murgilduko dira. Esplorazio koreografiko baten bidez, 40 urtetik gorako dantzarien heldutasun eszenikoaren balioa nabarmentzearen alde egin dute. Gorputz horiek istorio bat gordetzen dute: euren egungo istorio gizatiarra. Bizi izan dutela senti daiteke. Dantzan egin dute, sufritu, gozatu. Eraldatu dira, modu askotan. Gorputz erabiliak dira, esperientziaz beteak. Eta, aldi berean, pixkanaka, gero eta gehiago interesatzen zaie ideiak aurkeztea, zerbait menderatzen dutela erakustea baino. Ikuspegia aldatu da: lasaitasuna dario, pazientzia. Emozioa ez da hain bizia, baina sakonagoa da. Lasaitasunak denbora ematen du behatzeko eta hausnartzeko, lanaz eta hari heltzeko moduaz ikuspegia zabaltzeko.
Fitxa artistikoa:
- Artistak: Rober Gómez, Jordi Vilaseca, Melania Ocina, Myriam Pérez
- Egilea: Dimo Milev
- Zuzendaritza: Proyecto Larrua
- Argiztapen diseinua: David Alcorta
- Soinu espazioa: Luis Miguel Cobo
Rafaela Carrasco + Álvaro Tato: CreaVIVA
2026/03/13 19:00
Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa
Ikuskizunak arteen, gorputzaren eta arteak eurak betikotu egiten dituen inspirazioaren arteko lotura ospatzen du kopla, dantza eta poesiaren bitartez.
Lana bederatzi atalez osatutako suite bat da, den-denek abiapuntu bera dutela, interpretazioaren muina bilatzea hain zuzen. Musika zuzenean duela (kantua eta musikatresnak), ikuskizuna soinu-paisaia da, non flamenkoa eta Estatuko folklorearen erritmo eta doinuak hizketan ari diren. Kultura greko-latinoko musetan inspiratuta – Kaliope, Klio, Erato, Euterpe, Melpomene, Polimnia, Talia, Terpsikore eta Urania -, euren sinbolo, tradizioak eta emozioak azaleratzea bilatzen du pieza bakoitzean.
Fitxa artistikoa:
- Egileak: Rafaela Carrasco, Álvaro Tato
- Zuzendaria eta dantzaria: Rafaela Carrasco
- Abeslariak: Gema Caballero, Antonio Campos
- Gitarra: Jesús Torres, J. Luis Medina
- Perkusioa: Pablo Martín Jones