Agenda

Ane Zelaia: Amimona

Noiz

2026/02/20 18:00

Non

Aretxabaleta, Zaraia Aretoa

Amimona bi interpreteren dantza-performance bat da, mugimendua, irudia eta emozioa uztartzen dituena 45 minutuko bidaia batean. Agertokian, gorputzak dantzan eta elkarrizketan ari dira, Chillida Lekuko Zabalaga baserriaren oroimena aztertzen duten bitartean.

Giza istorioz betetako espazio hau iraganeko oihartzunak hedatzen diren ispilu bihurtzen da, eta orainaldiko emozioetara gonbidatzen da, kontatu gabeko istorioak omenduz.
Ekintza keinu pausatu eta errepikakorrekin hasten da, landa-eremuarekin lotutako eguneroko lanak gogora ekartzen dituztenak. Pixkanaka, interpreteak eraldatu egiten dira, geruza fisikoak eta emozionalak kenduta, tentsio- eta askapen-egoerak agerian uzteko.
Antzezleek ezerosotasunari eta ederrari zintzotasunez aurre egin behar diete, zaurgarritasunari, loturari eta eraldaketari buruzko elkarrizketa irekiz. Orainaldia gogorarazteko eta bizitzeko gonbita, garena eta izan garena besarkatuz.
"Chillida Leku testuinguru intimo bat da niretzat, iragan oso zehatz batekin, non bizi diren nire amonaren, haren senideen eta beste hiru familien bizitzako oroitzapenak, guztiak apalak, markes baten errentapean bizi izan zirenak 1930. urtera arte, orain museoaren parte den baserrian." Ane Zelaia

 

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Ane Zelaia
  • Sorkuntza: Irene Balzategi, Ane Zelaia
  • Soinua: Andreas Cuello
  • Jantziak: Clara Elizondo
  • Interpretazioa: Ane Zelaia, Irene Balzategi
  • Kanpoko begia: Paula Montoya
  • Argiak: Marc Kanou, Leire Lacunza

Irakurri gehiago

Georgiako Dantza eta Kantu Ensemble Nazionala: Kaukasoaren sustraiak

Noiz

2026/02/20 18:30

Non

Gasteiz, Europa Biltzar Jauregia

 *Bi emanaldi: 19:30ean eta 21:30ean.

 

Georgiako kultura-ondarearen osagairik adierazgarrienak biltzen dituen ikuskizun zirraragarria.

 

El Ensemble Nacional de Danza y Canto de Georgia – Erisioni delakoak, Kaukasoko folklore-talderik zahar eta historikoenak, Georgiako kultura-ondarearen osagairik adierazgarrienak biltzen dituen ikuskizun zirraragarri bat eskaintzen du, bere dantza ikusgarria eta musika ederra uztartuz. Agertokian, 20 abeslarik eta 20 dantzarik ondo zaindutako dantza tradizionalen eta kantu polifonikoen sorta zabala interpretatzen dute, herrialdeko eskualdeen aberastasuna eta aniztasuna islatuz.

Errepertorioa belaunaldiz belaunaldi transmititutako pieza folklorikoek osatzen dute —horietako asko XX. mendea baino lehenagokoak—, baina baita historian zehar bildutako gaien moldaketa eszenikoek ere, folklore nazionala babesteko eta biziberritzeko ahaleginean. Emanaldia jatorrizko formekiko fideltasunak nabarmentzen du, baita eszenaratzearen adierazpen-indarrak eta Georgiako polifoniaren ahots-sakontasunak ere —UNESCOk Gizateriaren Ondare Kultural Immaterial aitortua du—.

Musikak bizia hartzen du Georgiako musika-tresna tradizionalei esker —panduria, chonguria, dolia edo salamuria, adibidez—, eta horiek benetako sonoritatea ematen diote ikuskizunari. Dotorezia, energia eta emozioa uztartzen dituen esperientzia artistikoa da horren guztiaren emaitza, Kaukasoko antzinako arimarekin lotzen duena ikuslea.

Talde honek bira arrakastatsuak egin ditu mundu osoan zehar, eta emanaldiak eman ditu Parisen, New Yorken, Moskun, Pekinen eta Madrilen, besteak beste. 2002an Urrezko Diskoa jaso zuen Parisen, eta «Chakrulo» abestiaren interpretazioa NASAk Voyager zundan sartu zuen —1977an bidali zuten espaziora—, giza kulturaren erakusgarri. Kantuaren eta dantzaren bidez, Kaukasoko tradizioak eta balioak modu argi eta hunkigarrian transmititzen ditu taldeak; Georgia oso harro baitago horietaz.

 

Antzezleak:

  • Ensemble Nacional de Danza y Canto de Georgia - Erisioni.

 

Irakurri gehiago