Agenda
LED Silhouette Dantza Konferentzia : Ultimatum
2026/01/10 16:00
Senpere - Larreko Kulturgunea
Led Silhouette Nafarroako dantza garaikideko konpainia ULTIMATUM piezaren inguruko bilera batera gonbidatzen gaitu. Artistek beren sormen prozesua eta Larrekon egonaldi artistiko batek zer erran nahi duen partekatuko dute, arriskuak hartzeko, elkarrizketarako eta sorkuntzarako espazio gisa. Ekitaldi honek publikoari konpainiaren sormen prozesua eta eszena ikerketa ikuspegi berri batetik ezagutzeko aukera emango dio.
Lan hau kolapso emozional, klimatiko eta politiko batetik sortzen da, eta dantza, antzerkia eta zinema uztartzen ditu giza existentziaren kontraesanak aztertzeko. Eszenatokian, gorputza erresistentzia-eremu bihurtzen da: irauten du, agortzenda eta gero berpizten da.
LED Silhouette, Elirale-Pantxika Telleria Konpainia eta HIKA Teatroa konpainiekin lankidetzan, POCTEFA proiektu europarraren barruan.
Sarrera doan.
Hernaniko Erromeria
2026/01/10 17:00
Hernani, Plaza Berri
Erromeria Hernanin: Oinkada muxiko-taldea.
Antolatzailea: San Joan konpartsa
Plaza Berrin izango da. Eguraldi txarra egiten badu Atsegindegin.
Claire Lamothe: Momentum
2026/01/10 17:00
Errenteria, Lekuona Fabrika
Momentum dantza-antzerkia, kantua eta materialtasunaren arteko topaketa da. Hiru pertsonaiek errealitatea desorekatzen duen haustura-puntua (momentum bat) bilatzen dute. Umorez, hiru interpretek arketipo garaikideak zalantzan jartzen dituzte. Paperaren hertsadurak bulkada sortzen du, sorkuntzari eta loturei bidea irekiz, sortzea beharrezkoa den une hori bilatuz.
Les Impuxibles: Caramel
2026/01/10 19:00
Barakaldo, Barakaldo Antzokia
Clara eta Ariadna Peya ahizpen (Les Impuxibles) eta Pablo Messiez-en arteko elkarlan berria. Sorkuntza-ikuskizun honek hausnarketa batera eramango gaitu: zergatik kontsumitzen ditugu substantziak?
Caramel diziplina anitzeko ikuskizun bat da, zazpi antzezle ditu agertokian, eta zuzeneko musika ere bai. Les Impuxiblesek hizkuntza eszenikoak nahasten jarraitzen dute, konpainiaren ildotik, eta, honako honetan, Pablo Messiezekin batera lan egin dute.
"Kontsumitzen dugu atseden hartzeko, ahazteko, ospatzeko, ihes egiteko, gehiago sentitzeko edo hainbeste ez sentitzeko, gosea asetzeko, oztopoak hausteko, bakea aurkitzeko, deskonektatzeko eta gure buruarekin konektatzeko, guri gauzak gertatzeko eta gertatzen zaizkigun gauzak jasan ahal izateko." (Les Impuxibles)
Fitxa artistikoa:
- Testua: Pablo Messiez
- Zuzendaritza: Clara Peya, Ariadna Peya (Les Impuxibles)
- Interpreteak: Yasser D’Oquendo, Helena Gispert, Pol Guimerà, Mabel Olea, Clara Peya, Sandra Pujol, Joan Solé
- Koreografia: Ariadna Peya
- Jatorrizko musika: Clara Peya
- Dramaturgia: Marc Cartanyà
- Zuzendaritza laguntzailea: Rita Molina Vallicrosa
- Irisgarritasun-aholkularia: Èlia Farrero
- Edukien aholkulariak: Míriam Vázquez (Espai Ariadna), Aura Roig (Metzineres), Gastón Auguste, Clara Serra, Gerard Matín-Funés, Sandro Bedini (eta beste batzuk)
- Zuzendaritza teknikoa: Jordi Berch, Mariona Ubia
- Ekoizpen zuzendaritza: Mireia Gràcia Bell-lloch, Júlia Simó Puyo
- Ekoizpen exekutiboa: Maria G. Rovelló
- Banaketa: Fran Avila