Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Elirale-Pantxika Telleria konpainia LED Silhouette Dantza Konferentzia : Ultimatum

Dokumentuaren akzioak

LED Silhouette Dantza Konferentzia : Ultimatum

Noiz 2026/01/10
17:00
Non Senpere - Larreko Kulturgunea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Led Silhouette Nafarroako dantza garaikideko konpainia ULTIMATUM piezaren inguruko bilera batera gonbidatzen gaitu. Artistek beren sormen prozesua eta Larrekon egonaldi artistiko batek zer erran nahi duen partekatuko dute, arriskuak hartzeko, elkarrizketarako eta sorkuntzarako espazio gisa. Ekitaldi honek publikoari konpainiaren sormen prozesua eta eszena ikerketa ikuspegi berri batetik ezagutzeko aukera emango dio.

Lan hau kolapso emozional, klimatiko eta politiko batetik sortzen da, eta dantza, antzerkia eta zinema uztartzen ditu giza existentziaren kontraesanak aztertzeko. Eszenatokian, gorputza erresistentzia-eremu bihurtzen da: irauten du, agortzenda eta gero berpizten da.

LED Silhouette, Elirale-Pantxika Telleria Konpainia eta HIKA Teatroa konpainiekin lankidetzan, POCTEFA proiektu europarraren barruan.

Sarrera doan.

Dokumentuaren akzioak

Elirale-Pantxika Telleria konpainia

Elirale-Pantxika Telleria konpainia

EliralE-Pantxika Telleria Konpainiari buruz…

 Donibane Lohizunen sortua, Pantxika Telleria euskal dantza tradizionalaren munduan murgildu zen txikitatik. Nerabezaroan, Pariseko Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean sartu zen. Urte batzuk berantago, Bordeleko CAFEDEMeko Dantza Irakasle gisa estatuko diploma lortu zuen, gero 2001ean sortu zuen EliralE.

Konpainia pixkanaka hazten ari da, eta, besteak beste, lehen postua lortu du Eusko Jaurlaritzaren Koreografia Lehiaketan, eta, ondoren, Madrilgo Certamen coreográfico 2017an. Orduz geroztik, konpainiak Ninika edo Mamuka bezalako publiko gazteari zuzendutako sorkuntza errepertorio zabala du, baina baita ere Artha, O! edo orain Fuga!-rekin. Bere hausnarketa eta ekimen aitzindarien bitartez, Elirale dantza konpainia bat baino gehiago da, Euskal Herriko bere lurraldeko biztanleekin kulturalki engaiatua den eragile bihurtu da.

Gaur egun, DRACek (Kultura Ministerioa) onartutako egituraren helburuak bi zutabeetan oinarritzen dira eta deklinatzen dira: sorkuntza/hedapena, eta bitartekaritza esperimentala. Pantxika T.-ren ikerketa eremuak arte koreografikoan eta gorpuztasunaren esplorazioan daude, jendartea eder bilakatzeko eta konfiantza emateko helburuarekin.